2010/06/07

PARIS ROUBAIX 2010, NAHI, AHAL ETA EZIN...







Velodromoan infernua, zeru bilakatu zenekoa.

Goizeko 5:50minututan atera ginen. Bazirudien aurreko eguna bezain sargoria izango zela, baina zeruko laino zuri finak, laino beltz potolo euritsu bilakatu ziren, berriro zuri eta urdin zerua, berriro, gris triste eta negarti , eta berriro urdin eta zuri…
Lehen control gunea 87garren km zegoen, ordu arte dena ordekan, repetxo batzuk orain gora orain behera… eta hórrela 97garren km arte. Taktika bakarra zen (JER) jan , edan, ta ruedan edo (CBR) comer , beber y a rueda, eta guztia infinituraino luzatzen ziren nekazal soroen tartean.
Proek diote , pabesera hurbildu ahala, ezinegona handiagotzen dela, erritmoa azkartzen dela, denek aurrean sartu nahi dutela… eta gure kasuan ere antzekoa izan zen, ezinegona handiagotu zen, erritmoa altutu zen, talde hartan burura hurbildu ginen… bihurgunea ezkerretera errepide luze baten erdian… eta hantxe zen hainbeste aldiz telebistan ikusitakoa, bide estu hori bat 2-3 metroko zabalera, harri laukiduna, aldeetara eroria, ta gu platoan 52x19-18…abiaduran teoría guztiak buruan, ikusiz aurrekoa nola sartzen zen… kan kan kan kan kan kan kan kan kan kan , hura zarata! Botelinak lurrera batzuei… eta hala kan kan kan kan kan 2200m tan, aurrekoa pasa ahal zen bezala, konfiantza izan ez zela eroriko, manillarra lasai lasai hartu, pedalkada zerbait atrankatua eraman…. Eta eskuetako ahurrean izugarrizko bero sentsazioa. Nahiz eta espadadrapua jarrita eraman pelotariak bezala. Eta halako batean errepidea, eta satisfazioa, lehena pasa genuen, 28 falta ziren jada, eta “azkar” pasa genituen. 3 eta 4 garren zatiak luzeak, 3700m eta 1500m , atsedena errepide bat gurutzatzea, zer zen hura! Ez zen amaitzen, baina oraindik freskoa eta hantxe gustura, hala ere tartean bazterreko hauts-belardira gurpila sartzen, atseden piskat hartu nahian. Eta behatzak oraindik aguantatzen, normala hasi besterik ez zen egin!
Infernua sartuta geunden, baina infernuan ere mailak daude, 2garren kontrol gunean, karga deskarga eder baten ostean, … tximista, trumoiak, eta euria, euria eta euria, ekaitza ia ordu eta erdian ta gehixeon… eta pabesa bustirik probaten gu , atzeko gurpila joan egiten zen zenbaietan, akaso asko puztuta zeudelako, baina ez genuen arriskatu nahi izan gutxi poztu eta llantazoak izatera, esperientzia zutenek hori zioten eta., segituan putzuak egin ziren… hotzik ez baino hozten, eta gu dena motzez eta oraindik Arenbergera iristeko, orain dik120garren km zen!! Eta 135falta ziren!!! Dudarik gabe burua, martxan hasi zen, euritan egindako lasterketetaz gogoratu nintzen, reinosa, arrigorriaga, eta beste batzuk… baino gero eta gehiago ari zuen. Zenbat gauza pasa ote zitzaizkidan burutik, Arenberg bitartean, mundua falta zen, lagunak ere gero aitortu zidanez, niri begiratzean, zera pensatzen omen zuen, “zer ari ote da pentsatzen, nik sartu diat enbajada hontan, ta lehendik gorra ez bazan, orain euria”, “ Ez haiz ari disfrutatzen ezta?” galdetu zidan, “momento honetan ez, baina hauxe dek dagoena, jan, edan eta aurrea, atertuko dik sikiera “ nere burua engañatu nahian edo.
157km, Arenberg, behatzak jada minbera 8 pabes zati eta gero, euria, edo ura zerutik, 3garren kontrol gunea, jana, Edana eta sellua hartu ta ziztu batean aurrera. Atera eta hotza sentitu baino baina genuen … ateri zen, bost minutu pasatxo igaro ostean!! Arenberg, 100 helmugarako, bitxurretik hasi nintzen, helburua helmugara iristea zen eta hura luze izan behar zenaren susmoa jada egiaztatua zen, lagunak denak erditik, hura basurdea! Nik hura ikusirik sartu egiten naiz, baina ez nuen dena pasatzeko adorerik izan, eta halaxe 3-sartu atera egin nituen, gogorra da, ezen pabes zati desberdina da besteekin konparatuz. Eta jendea ikusten. Sinestezina. Eta horrela beste 5 zati 188 arte eta berriro gure goizeko taldekoekin bat egin genuen arte. Behatzak jada txikituta. Nekea normala den bezala, baina sentsazioak oso onak, jan eta edan ondo egin dugu, gero eta gutxiago falta da baina oraindik aurretik 14 zati, hurrengo Kontrol gunera 7eta tartean bi 3000m koak, atsedena errepide zati laburren bat delarik. Infernua barne barnetik dudarik gabe. Berriro euria hasten du, eta berriro bustita, eskerrak nahiko azkar pasatzen den e
Eta bitartean alboko belaze zatia eta adokinaren arteko lokatzetatik, ziklokrosa egiten, mina arindu nahian… baina han patuak harrira eramaten zintuen, ez zegoen ihesbiderik, nahia eta ahala, zakuka genituen, baina ezina ere beste zakuka. Batzuk oraindik hegan pasatzen zituzten adokinak , nik gero eta mantsoago eta nere taldean ere denetik…
228 garren km, eta kontrol gunea. 27km helmugarako, zeruko atea hortxe dago baina oraidik 17km tan 960m, 500m, 1800m, 1100m, 2120, 1100, 1400, atsedenerako denborik gabe, jada behatzak, ahurrak (palma), antebrazok… minez, inoiz imaginatu gabeko minez. Bizkarra eta besoak ondo (igerikoa zeozertan nabaritu behar zen dedio!) Arenberg famatuena izango da, baina azken traka hau okerrena da, nekea, inpotentzia, eta dena hain segidan izatea… Pave de la Justicie 1800m eta Carrefour de Arbre, 2120, eta Pave gruson 1100m denak segidan errepideak batetik bestera zeharkatuz. Pabe sarrera batzutan geratu egiten naiz, nundik sartu pentsatuz, dena utziko nuke…eztut nahi min gehiago, belazeak, bitxurrak, baina esanda bezala patua gaur harbidea da, ezin da ihes egin.
Eta halako batean 245garren km-a, pabes zati bat falta da, baina ezta puntuagarria, artifiziala da herrian, velodromo aurrean dagoena 300 metroz, eta autopista dirudi, amaitu da gurutz bidea!!! 10km falta dira helmugarako…. Baina galdu egiten gara bidegurutze batean eta rodeo handi xamarra ematera behartuak sentitzen gara. Eta bai hantxe azkenean velodromoa, jendea ikusten, eta gu han , eta imaginatzen zara, haiek guztiak zuri zai daudela, zure izena esanaz, peralteko marra gorria pasatzen dut , inoiz ez naiz horrelako batean ibili eta inpresioa egiten du zeharka joate horrek, eta hantxe zerua diruen itzuli eta erdi, marra ikutu eta amorrru ohiu bat egiten dut, barrutik ateratzen zait, eta bizikleta eskutan hartu eta azken “bote” bat maten diot, jendeak flipatu egiten du, baina nola esan haien zer nolako gurutz bidea izan den, guztia!

Baina oraindik bazen, sari bat, velodromoKO dutxak, ziklismoko historia bizi bizia, ohitura da proba amaitzen duten guztiak bertan dutxatzea, auskalo noizkoak diren, baina hantxe zu bezala txikituta infernua zeharkatu eta eta zerua ukitu dutenak egon direla somatzen du. Batallaz jositako lekua, eta eskerrak pareta haiek ez duten hitzegiten.

Latza dudarik gabe.

5 comentarios:

reitziger dijo...

Hoi dek hoi inpernua eurra!!!! kronika irakutzen sufritu egin diat!!! hori bai, honen ondoren zarautz zuretzako paseo bat izango da!!!! bejon deikela!!
PD1 : esku horiek nik uste jun aurretik hola zeudela eh!!!!!
PD2 : zarautz ondoren soziedadean afaldu behar duenak mesedez konfirmatu dezala.
4 egun eta jeixten.....

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!

Ederra kronika!! Inbidia pixkat ere ematen du...

Gero arte!!

Anónimo dijo...

ZORIONAK Iñaki! basurdeak, lokatzetan baino, nun hobe? Gorputzean itsatsiaz gain , "adokina" etxean izango duk, ezta?
(Imanol)

Eurre dijo...

Imanol? zein Imanol ordea? Eta ez adokina txiki hura enian etxera ekarri, hautsa hartzeko nahii argazki ear batzuk ... hori bai goierriko taldekoei estatuko talderik jendetsuena zela eta benetako adokina eman zien (proei sarietan ematen dietena) eta hori bai zela benetako adokina, hura pisua!!

Ekaitz dijo...

Hoi dek nibela, hi!!! Prueba hoi "para onvres" dek!

Hurrena eoten geanen kontatuko dizkiak detalllek. Inbidie...

Detalle polite eskun aragazkie jartea nahiko minduta bukatuko zun beste gorputz atal batenan partez. Eskerrik asko!

Eongo gatxik!!!