2010/09/21

III. Triatló Tossa del Mar. Asteburu pasa ederra!



Ostiral arratsaldean abiatu zen espedizioa Lloret de Mar aldera helburu ezberdinekin. Batzuk TRIatloi denboraldiari agur esatea eta beste batzuk udarako matxakaden ondoren debuta egitea. Bidean euri zaparrada ugari eta lasterketako momentuan egingo zigun eguraldiaren zalatza zegoen baino gogoa eta batez ere ondo pasatzea zen garrantzitsua.

Larunbat goizean jeiki, buffetean depositoak ondo bete eta Tossa aldera joan ginen, dorsalak hartu eta lasai ibiltzeko asmotan. Hor lehen ezustea. Bizikletako sektorea bertan behera gelditu zen Sant Graueko jetsiera oso arriskutsua zegoelakoan. Batzuk sutu eta besteak etsitu, ez zen hasierarik hoberena izan. Baino beno, behin han egonda aurpegirik hoberena jarri eta aurrera!

Bapo bazkaldu ondoren, tiramisu eta guzti, gauzak boxesetan utzi eta irteera puntura joan ginen. 3 irteera zeuden eta taldeko jendea hiruetan.

Lehen irteeran taldeko hiru "federatuak". Asier izan zen lehenengoa uretatik ateratzen denbora ona eginez, ondoren Alar eta azkenik ni (ustet egunik hoberena aukeratu nuen neopreno gabe ateratzeko...) Irteera oso estua zen eta kolpe ugari jaso genituen, hala ere dena eman beharra zegoen proba motza baitzen. Korrikako saioan Asier oso fuerte zegoela erakutsi zuen eta Alar eta ni pareko 7 segunduko aldearekin iritsi ginen metara.

Bigarren irteeran "federatu gabeak". Komilla artean jartzen dut federatu gabeena, Igor Oterok federatuen maila erakutsi zuelako. Igeri denbora ona eginez eta korrika postua mantenduz. Bere atzetik Aritz, bere bigarren triatloiean, urduritasunak eta bizikletako bajoiaren menpe egon zen eta ez zuen barruan daukan guztia eman, hala ere, ziur hurrengo proban denbora bikaina egingo duela. Azkenik, Koldo Jofresa izan zen. Bere debutean gauzak patxaraz hartu zituen gozatzeko baino batez ere gaurako indarrak gordeaz.

Hirugarren eta azken irteera erreleboen txanda izan zen. Artutxa eta Prados sailkapen nagusiko 3. postuan sailkatu ziren proba izugarria eginez, denbora ikusi besterik ez dago. Ondoren Itsaso eta Regi izan ziren eta azkenik Unai eta Asegi. Azken momentuko erreleboa sortu zuten beraien segmentoa bertan behera gelditu zelako. Eskerrak ez duten igeri zein korrika entrenatu, bestela ez dakit zer gerta zitekeen...

Gauean T4 edo T3 hobe esanda. Gogoan edukitzeko parranda. Honen kronika denborarik onenak markatu zituztenek idatzi beharko lukete.

2010 Triatloi denboraldiari agur esateko era bikaina eta nere aurreneko denbordia amaitutzat emateko esan beharra daukat kirol honek eta batez ere taldeak zenbat engantxatzen duen! Eskerrak bi proba egiteko federatu nintzala...

Hurrengo t4 ekipoko bazkarian, noiz??¿

8 comentarios:

Eurre dijo...

T4.... batzuk ez degula oraindio bukatu urtea... komentatzeagatik beste urteetan azaro bukaera-abendu hasierako asteburuan izan zen T4 famatua. Por komentar,

Gonzi, orendainen hanka botatzetik, urte betean Palmaces-en 34ko mendia atera, eta berau korritzera iritsi zen, mutil hau hawai-ea dijoa beandu baino lehen!!

reitziger dijo...

ba hasierako disgustuaz aparte asteburu bikaina, hasierakoa diot, pena eman zuelako baina ez dakit nik nola bukatuko genuen bizikletako sektorea egin ez gero....oso gorra bait da.....
gauean.....gautxoriak txapeldun, hor ere badago ondo entrenatuta jun zana eta maila bikaina eman zuena, dantzatzerako orduan biatloia egina zuenik notatzen ez zitzaiona....
t4 famatuaren inguruan... lehengo urtean abenduak 12-n egin genuen, arriaranen hitzeingo deu baina taldekidek daude behobia eta maratoia egin behar dutenak beraz lehengo urtean bezela abenduan egin daiteke.

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!

Ba egia esan bizikleta bertan behera geratu ta geroko bajoiaren ostean oso asteburu ederra, bai proban bai proba osteko azkenengo transizioan.
Nire aldetik azken transiziorako neukan entrenamendua ikusita pozik lortutako emaitzarekin, agian klabea "Wook" abituallamientuan egon daiteke.
Komentatu duten bezala "ez federatuak" oso maila ederra eman zuten, arraunlari ohiak uretan ondo moldatzen dela erakutsi zuen.

Taldeko T4 buruz komentatu duten bezala abendu aldera egin izan da azken 2 urtetan

Gero arte!!

Aitor dijo...

Abenduk 12... diozzzz, orduarte sasoiai eutsi behar! Karkar, ok, neatik no problem, baino bertsolaritzan bezela segikot, gaiak jarriz: aurrera beidako gauzetarako talde bilera ere garaiz egitea ona litzake, badakit zenbait bazabiltzatela mugitzen... Bota bertsua!

Eurre dijo...

Talde bilera in baino lehen gauza asko hitzein behar dia, bileran ze kontatua ondo prestatua izateko. Hoi bai, urria arte nada de nada, oaindik tenporada eztala bukatu!

yon dijo...

Neregatik maratoia ta gero bada hobe, baino otordu eder bati ezin zaio iñoiz ezetzik esan. Nik beti saskibaloieko partiduen arazoa edukiko det baino moldatuko naiz nolabait.

Bilerarako ere nahi dezutenean prest. Hasiberri batek ez dakit zenbaterainoko iritzia eman dezakeen baino ahal dan gauzetan laguntzeko gogokin!

Gorka dijo...

Otero, datorren urtean T.T.T.-n federatu zaitez, merezi du eta

Eurre dijo...

Nola dabilen jendea korrika, !!! josetxo imaz kroseko denborak ikusita, idea 1 iteko 900 partaidetik 183 km 4'00" azpitik egiteko gauza izan ziren, eta gure basurde batzuk hegan aritu ziren,

suposatzea oain jendea lasai dabilela ezta? jeje
egurre!!!