2012/01/23

Egun gazi-gozoa jacako neguko espainiako triatloi txapelketan.







Gaziarekin hasiko naiz, gehienek jakin dezuten bezela, Maider Gaztañaga taldekideak guztion gainetik dagola erakutsi zuen, partzial guztietan aurrean ibiliaz eta helmugara lehena iritsiaz baina sari banaketaren aurretik deskalifikatua izan zen gutxiago korri zuelako, beraz golpe latza berarentzako, hemendik animorik haundienak eta jakin dezala taldearen babes guztia duela.
Orain ez gara hasiko ezer eztabaidatzen bakoitzak egin dezala bere ausnarketa baina korrika saioa mutil eta neskak nahastu zirenean pixkat kaotikoa bihurtu zen, batipat maiderrentzat lehena bait zihoan, 4 buelta eta erdi egin behar ziren eta laugarrena amaitu zuenean boxes ingurutik pasatzean bi neska ikusi zituen bizikleta jasotzen, honek zearo nahastu zuen maider eta gehiago korri zuela uste zuelakoan bizikleta bila sartu zen.... honen ondorengoa denok dakigu, bizikleta gainean guztiz maixu, izugarrizko partziala eginez eta neska guztiei distantzia asko sartuaz, eskiatzen lehena hasi zen eta bere errenta ondo gordeaz irabazle sartu zen helmugan.
Ondoren deskalifikazioa etorri zen, juezen tratu txarra eta informazio eza eta ondorengo haserrea eta disgustua. Galdera asko egin ditzakegu, zergatik juezen tratu hori, zergatik ez zegon juez bat boxetan gaizki sartu zirela esanez, nolatan utzi zieten bizikleta hartu eta karrera amaitzen, zergatik lehen 3 itzulietan bizikleta bat eraman zuen maiderrek aurretik eta bapatean desagertu egin zen??? galdera asko dira baina nik uste erantzunik gabe geratuko direnak, horrelako gauzetatik ikastea besterik ez zaigu gelditzen,eta oraingoz hau dena ahaztea komeni zaigu, iritxiko dira momentu hobeak eta nola ez maiderrentzat garaipen gozoak ere bai, animoak maiderri eta ea isaban arantza hau kentzeko aukera izaten duen!

Gazia alde batera utziaz, goazen gozoarekin, nahiz eta ezin izan genun guztiz disfrutatu disgustoarengatik, izan zen zati gozoa larunbatean, alde batetik zorionak Egoitz Zalakain tolosarrari, izugarrizko lasterketa eginez zilarrezko domina lortu bait zuen espainiko txapeldun ordea izanik jon erguin gohierritarraren ondoren, karrera borobila bi hauena bai hoixe.
Eta nola ez, zorionak gure taldekide den Igor Aranbururi, begien artean jarria zuen lasterketa hau, entrenamenduak ere bertara begira prestatuak zituen, martxa hartzen ari zela arazoak izan zituen belaunarekin baina irteera marran jarri eta nahiz eta duda asko izan, guztiak gainditu eta lasterketa borobila egin zuen honek ere, espainiko txapelketako sailkapen orokorrean 7. postua lortuaz eta bere adin taldean, 30-34, zilarrezko domina. Kasta izugarria duela erakutsi du berriro ere eta ea zortea duen hemendik aurrerako neguko probetan.

Beste taldekideak ere izan ginen bertan, denetatik izan zen, baina orokorren zegoen sentsazioa oso gogorra izan zenarena zen. Korrika oso azkar joan zen, taldekide asko aurrean sartuta ibili ziren, bizikletan ere aurpegia emanez eta azken txanpan eskiatzen....ba hor bakoitzak ahal zuena egin zuen.
Sorpresa haundienetakoa artutxa izan zela esan genezake, porra guztiak txikitu zituen bere lasterketa bikainarekin, korrika eta bizikletan oso aurrean ibili zen eta nahiz ta eskia bere fuertea ez izan aurrean amaitu zuen lasterketa, sailkapenak oraindik ez dira atera beraz datu konkretuak ezin ditugu eman.
Aurrean ibili ziren ere , gorka, marin eta edu, hauek bizikletan lan izugarria egin zuten, igoera latza , eta batzuk ondorengoak izan zituzten eskien gainean, hutsik iritxi bait ziren candanchura....
Joxe mari garmendia ere bertan izan zen, eta zer esango degu berataz??? honek duen esperientziak zeozertako balio du eta nola ez berak ere lasterketa bikaina egin zuen.
Eta azkenik, joakin, jon eta asier, hiru hauek korrika saio antzekoa egin zuten, hauek ere majo sufrituta iritxi ziren eski estaziora, distantzia gutxirekin bata bestearengadik eta eskiatzen joakinek urteak daramatzala erakutsi zuen aurrera eginaz eta jende asko aurreratuaz, jon eskiatzen ere trebea da baina ez zuen bere eguna izan eta gora behera asko izan zituen eta asierrek bere lehen proba egin zuen patinatzaile estiloan eskiatuz eguberri hauetan ikasi ondoren eta honek ere oso gustura amaitu zuen.
Aipatzekoa ere Ilazki Zalakain, beste tolosarra bertan izan zela eta honek ere lasterketa bikaina burutu zuen, eskiatzaile ona dela ondo erakutsiz.
Orokorrean beraz esan dezakegu, proba oso gorra izan zela, korrika saio azkarra, bizikletako sektorea oso gogorra izan zen, berez penditza ugari du baina gainera haizeak oso fuerte jotzen zuen eta honek oraindik gehio gogortu zuen sektore hau, eta azkenik eskia, hemen trebeak direnak aurrera eta ez hain trebeak....ba...salvese quien pueda!!!!
Taldeak lan ona egin zuela esan genezake eta maiderren disgustua ahaztuaz honekin geratzen saiatu behar degu, beraz zorionak aipatutako guztiei!
PD: argazkiak gaur gauean edo bihar jarriko ditugu.

12 comentarios:

Anónimo dijo...

Animo Maider!! Proba bikaina...han geunden ikusle guztiak argi daukagu zu izan zarela irabazlea!
Artutxa makina!

TTTko fan bat

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!

Ba egia esan Maiderrek eman zuen erakustaldia proba osoan an zegoen jende guztiak ikusi zuen eta orrekin geratu bear gara.
Epaileekin izandako ikamika beste gauza bat da. Naiz ta azkenean jakin "arrazoi"rik ez genuela(nik hau oraindik ez dut oso klaro), epaileen aldetik jasotako tratuari buruz nere iritzia ez da aldatzen eta ez zen batere ona izan. Nik uste kirolariari , eta pertsonari bereziki, beste tratu bat zor zaiola. Gainera ez zegoela 100. postuarengatik erreklmatzen,probako garaipena eta Espainiako txapelketa zegoen jokoan.
Besterik gabe ba hemendik animo asko Maiderrentzat eta segi aurrera orain arte bezala.

Gero arte!!!

Eurre dijo...

ZORIONAK DENOI!! Basurde kasta hori beste behin erakutsiz ta neguko estrategia aplikatuz, eskiatzen hasi arte hemen ez daki inork bakoitzak eski maila bitarten egurra!!!
Maider, meta hori lehen postuan pasatzean ilusioa hori ordezkaezina da, eskuak jasotzea ikaragarria izan behar du... hori beti egongo da da hor.
Piepoli, open proban 3garren egiteatik podiumea igo zinen? ze ala bada dena "estudiatuta" zeneukan eh...!

ze hurrengo zita Isaban edo Rondilla kalen?

wallace78tri dijo...

Mucho ánimo Maider!!

Anónimo dijo...

Proba borobila eta garbia egin zenuen, hori da balio duena!guretzat txapelduna zara, aurrera Maider!Txalo bero bat taldeko beste gustientzat ere.
Olatz

alar dijo...

animo maider ta zorionak han ikusitakoa ez dugu bela ahaztuko zu zeu txapeldun ta beste denak ere chanpion

Anónimo dijo...

Mila esker guztioi eskeinitako animo, laguntza eta babesagatik bai proban zehar eta baita proba osteko une gogorretan ere.
Larunbat honetan jaso nuen saririk hoberena dudarik gabe bai taldekide, partaide, ikusle eta jarraitzaile askok nigan erakutsi duten konfidantza izan da egin nuenaren ziurtasunik izan gabe.
Ea hemendik aurrera kirola eta triatloiez hitz egiten dugun!!

Maider

reitziger dijo...

maider dixit!!! horrelako momentutan nabaritzen da nor den kirolari bikaina eta pertsona hobea.
segi horrela!!!

Eurre dijo...

Jode Aranburu hi bai basurdea galtza motzakin!!!

Anónimo dijo...

"...bizikletako sektorea oso gogorra izan zen, berez penditza ugari du baina gainera haizeak oso fuerte jotzen zuen eta honek oraindik gehio gogortu zuen sektore hau..."

aze enbidia!!

zorionak danoi!! ta animo Maider



expala

Anónimo dijo...

animo maider!

denek dakite zu indartsuena izan zeala.

zorionak igor ta danei!! denboraldi hasiera ezin hobea.

2xu

Vick dijo...

Este es un mensaje para Reitziger, no preguntabas que donde se recogian los dorsales, me imagino que como siempre el viernes apartir de las 18:00 h en el Hotel Vejo de Reinosa, allí mismo puedes dejar el material para el esqui. En cuanto al resto del material bici y demás lo tienes que dejar la mañana del sábado en los boxes situados en la Plaza del ayuntamiento. Las bicis siempre las ha bajado la organización al Hotel Vejo y da un plazo hasta por la tarde del sábado para retirarlas. Las duchas normalmente estan situadas en las piscinas cubiertas de Reinosa, que las encuentras segun bajas de Alto Campoo en la entrada de Reinosa a la derecha, frente al campo de futbol. Y en cuanto a los premios, se suele hacer una gala el sábado sobre las 19:00 h en el mismo Hotel Vejo, para dar los premiso y reunirnos todos y charlar.

De todas formas te lo digo un poco por lo que se ha hecho otros años, por lo que si quieres puedes llamar al ayuntamiento 942 750 262 o a la federación cantabra de triatlón 942 058 587 ó 619 413 910, para que te confirmen esta información.

Espero que te hayamos sido de ayuda