2012/02/03

REINOSAKO NEGUKO TRIATLOIAREN BEZPERAN...

Bizitzak paradoxa asko ditu. Duela aste batzuk elur faltagatik ospatu gabe eta dataz atzeratu ziren Ansoko eta Reinosako neguko triatloiak. Jacakoa ospatu zen, baina elurra oso juxtu zegoen, asteburu berean Somporten 2km bakarrik zeuden irekita dituen ia 30etik. Gaur ordea albistea, elu gehiegikeria, temperatura hotza, eta negu giro gordina dira. Reinosako triatloia ez da ospatuko, ezin baita ziurtatu partehartzaileen segurtasuna. Eta araudiak dio –18ºgradu egonez gero ezin dela neguko probarik aurrera eraman, eta badirudi Alto Campoon, Brañavieja inguru horietan temperatura hori espero daitekela, jakinik egingo duen haizeak hotz sentsazioa areagotuko duela.

Azken bi urte hauetan bertan izan ostean, penaz geratu dira basurdeak, aurtengoa “plan relámpago” horietakoa zen, ez zegoen baserri alokaturik eta tertulia atseginik su beroaren inguruan, baina hala ere bertara hurbiltzekoak ziren, eta bi bakarrik zihoazten, Jackerra eta Reitziger.

Baina tira, elur giroak aurrera darrai, elurra hor egongo da, eta datorren astean kalderero biharamunean, nahi duenak, Isaban lehiatu ahal izango du Euskadiko eta Nafarroako txapelketa izando denan. Ea zenbat bertaratzen diren, bitartean eskiatzeko parada izando duzue aralar inguruetan... edo hobe akaso etxea goxo goxo... ze asteburu honetan ere grupetaren kontua ahazu egin beharko degu.


Reinosako irudi batzuk eta federazioko informazioa:
http://www.triatlon.org/web/ver_noticia_12.asp?Id_noticia=76&Titulo_not=Las+adversas+condiciones+meteorol%F3gicas+llevan+al+Ayuntamiento+de+Reinosa+a+suspender+la+celebraci%F3n+del+XXVI+Triatl%F3n

1 comentario:

dantzari dijo...

grupeta internoa in beharko genuke!!! bakoitzak bere rodilloa ta bizikletakin polia jun ta lanbat ta igande goizak denak batea rodillo iten pasa karreteran beharren... ze jode ze aspergarria dan rodilloa bakarrik itea etxen!!!!