.
Basurdeak desiatzen daude dortsala jantzi eta ziztu bizian abiatzeko. Hasteko 10km korrika Jacako kaleetan, gero 33 km bizikletaz Candanchuko eski estaziora artean eta amaitzeko 10km iraupen eskian Candanchuko zelaietan.
Melankolia puntua, azken aldiz bertan lehiaketa hau ospatu zenenan munduko txapelketa izan baitzen neguko triatloian, estilo klasikoan (herrian korri, estaziora igoz... )egun neguko txapelketak munduan eta europan hiru kirolak elurretan eginez ospatzen dira. Eta TTTko kide batzuk duela 12 urte bezela bertan izango dira orduko ilusio berdinarekin. Diotenez, ekitaldi honetan edota beste batean hain eguraldi txarra egin zuen, ezen basurderik gogorrenek ere gorriak ikusi zituzten, zeropeko tenperatura haiek, elurrak, haizeak... bizikletako kanbioak izoztea ekarri zuen, eta pinoiak eta platoan ezin aldatuz ibiltzea. Oso ekitaldi gogorra izan omen zen.
2012Ko hau hotzarekin baino eguzkipean lehiatuko dela dirudi, eta azkenko neguko triatloi bistosoena izango da, ze 2010 eta 2011an jokatu diren ia denak elurretan edo zeru lainotuan izan dira eguzkiaren bisitarik jaso gabe.
Gorka, Maider, Saez, Marin, Edu, Unai, Aranburu, Artutxa, Joakin eta Etxetxipia izango dira. Neguko triatloietako ia titular gutiak, baten batzuk salbu arrazoi desberdinagatik. Guztiak paper txukuna egiteko ilusioz, eta zergatik ez baten bat ohorezko postuetan sartzeko nahiez eta ahalez.
Hitzordua larunbatean, goizeko 11ak aldera Jacan. Gero, Reinosa, Anso, Isaba, ere hor daude arantzarik ateratzeko gogoa norbaiti geratuz gero.
Festa hastear dago, 48 ordu barru zuen bihotz taupadak 170 edo 180tik gora izango dira Jacako karriketan, ordu honetan Candanchun gora izango zarete, platoan desoroso eta plater txikian arinegi zoazten sentsazioarekin... aurreko taldea harrapatu nahian edota zaudeten taldetik ez deskolgatzeko borrokan... baina ez ahaztu eskia falta da eta %1eko indarrak behintzat utzi horretarako, hor jada bizirautea da, ez dago besterik. Jan eta edan, ez ahaztu hotzak, berotuak, iraupenak erabat hustuko zaituztela eta, eta gero gauean gozatu dezazuela Meson horretan afaltzen, hori ba ederra!
Triatletas, al cajón de salida por favor....
3 comentarios:
Inbidiaz eta penaz, ezin izan naizelako korrikarako erabat errekuperatu eta zuekin azken urtetan klasiko biurtzen ari zen berotualdi hontan parte hartu...ze afarian porra egiteko gogo handiakin negoen nere buruan konfiantzakin!!! jajajaja
Ondo ibili, ta disfrutatu!
Nere porra:
Aranburu
Gorka
Marin
Maider
Saez
Edu
Artutxa
Joakin
Etxetxipia
Hooligan hobenari saria: Berasa
Pena handia ematen dit han ez egotea, saskibaloia prioridadea eta ezin bi tokitan batea eon. Dena ondo bidean Anson ikusiko gea!
Ondo pasa eta egurra!!!!!
uuuuufffffaaaaaa!!! menuda porra gonzi!!!!! ustet informazioa falta zaizula edo bixigarri pixkat jarri nahi dezula....jejeje
aurrekaldea nahiko argi degu, atzekaldean berriz.....
ea ba ondo pasa eta disfrutatzen degun... bueltan kronika!
Publicar un comentario