2013/03/06

EIBARTIK ISABARA...


Oraingoan ez zen euri eta hotzik izan, eguzkipean lehiatu ziren estreinokoz Isabako III. neguko triatloiean parte hartu zutenak. Aurtengoan gure basurdeen ordezkaritza hiru taldekidetara mugatu zen, baina esperantzaz ginen emango zuten lehia zela eta. Baina epaileekin tirabirak izan genituen, Jose Luis berrobitarra, V1 maila eta euskadiko podiumerako lehiatzen ari zena  helmugara iritsi ostean deskalifikatua izan zen. Eskiko sektorean  derrigorrezko hiru itzuliak eman ez zituela egotzita. Ezin gure egia demostratu eta epaileen iritzia gailendu zen. Hala ere, bada detaile bat Jose Mugika Izagirre beteranoak izan zuena berakiko  bere trofeoa eskaintzean. Kiroltasunaren adibide garbia auskalo zenbagarren denboraldia burutzen ari den V2 mailako triatleta nekaezin onentzat.

Emakumezkoei dagokienez, Ainhoa Mendiak ( aurtengo fitxaketa berrietako bat)V1 mailan  2garren postua erdietsi zuen, eta dudarik gabe gustoa hartu dio Isaba aldeko podiumari.

Hirugarren basurdeak ordea, ez zuen bere eguna izan, edo hori esan zuen behintzat... ;), korrika buruarekin taldetxo bat osatu zuten, baina badirudi arazo mekaniko bat baino gehiago izan zituela El Ferialera bidean, eta nola ez horrek denbora galera ekarri zion. Bere erronketako bat ordea, eskiko saioa patinatzaile estiloan egitea zen, neguan lan horretan aritu ostean. Esan eta egin nola ez.

Hau dena, igandean, baina aurreko egunean, Larunbatean, Eibarren Gipuzkoa sprint duatloi txapelketa lehiatzen zen, Hasiera batean Ibon, Alar eta Maialen ziren bertaratzekoak, baina bestelako oilarrak ere gerturatu ziren bertara azken momentuan. Lier Etxeberria (mendi duatloi espezialista), Aitor Regillaga eta Aimar Agirresarobe nekaezinak, azken hau, urten berriro Mahala-Tolosaldeko TT ra itzuli delarik, ilusio eta erronka berrien bila.  Lasterketa oso oso bizkorra izan zela aipatu ziguten, lehen Kilometroa 3'05-3'08" artean egin zutela, eta aurretik 25-30 pertsona zituztela... beraz atera kontuak zer nolako erritmotan dabilen jendea. Maialenek aldiz Sub23ko txapela erdietsi zuen, berak ere jendea azkar atera zela aipatu zuen. Bere mailan arerio gutxi dituela erakutsi zuen ordea.

Hurrengo zita larunbatean Durangon, bertan  euskadiko duatloi  txapelta izango da,  distantzia motzean. Eta idazten ari den honek ere bere debuta izango du mendi karreretan Senpere aldean.


No hay comentarios: