2013/03/19

OÑATIKO 4 SEKTOREAK...

Oñati, Euskal Duatloi zirkuituko proba paregabea. Duela urte batzuk arte urteko lehen zitetako bat izaten zen, baina azken urteetako boomak bere aurretik jada proba dexente ospatzea ekarri du. Baina lehen berezia zen, distantzia motzeko lehena izaten zen. Sasoi puntua ikusteko proba  ona dudarik gabe.
Eta akaso, horrexegatik du Oñatik halako ospea, Frantziako eta iparraldeko duatleta ugari ere izaten dira urtero irteera lerroan, jende asko izaten da; hori  kirol mailan islatzen delarik. Aurten ez zegoen inongo titulurik jokoan, baina bertan kirol maila goreneko espektakuloa izan zen. Aipagarria irabazlea, V1 mailako Felix Martinez Rubio izan zela, auskalo zenbatgarren denboraldia daramana mundutxo hontan eta izugarrizko palmaresaren jabe dena.

Gu basurdeok, podiuma zapaldu genuen 23urte azpiko emakumezkoen mailan, beste behin ere maila horretan arerio gutxi dituela erakutsi zuen hemen inguruan. Eta ziur amestu zuela momenturen batean egunean batean maila absolutuan irabazten saiatuko dela, iaz Maiderrek eta urte batzuk lehenago Itsasok egin zuten bezala. Erreferente politak gure gazteentzat. Bide batez animatu hemendik  aurten oraingoz barreraren beste aldean daude bi lagun hauei, laister baino lehen izango zarete eta bueltan! 

Basurde arrak ordea, ez ziren nahi bezala aritu. Akaso entrenamenduak oraindik atzeratuxeago daramatzatelako, euren helburuak uda hasieran baitaude, edo auskalo zergatik... ezin izan zuten momentuan duten sasoi puntuari ahalik eta etekinik onena atera.

Pd 1: Sagardotegian eta ondorengo parranda eta gosarian... hor bai, hor lasterketan sartu ziren berriro eta erakutsi zuten hortarako ere dohai onak dituztela.

 2007az geroztik, Oñatiko duatloiaren ondoren Eguzkitza sagardotegian izaten da 4. sektorearen hasiera....


Pd 2: Ordu berean, taldeko aker batzuk Arriarango Mendi Lasterketan parte hartu zuten, eta nola ez lokazti haietan ipurdiko galantak hartu zituzten.

Pd 3: Hurrengo zita Ermuan izango da, larunbatean, euskadiko duatloi sprint txapelketa jokatuko da arratsaldeko 17tatik aurrera.


Pd 4: Mendiko sekzioak aldiz Orioko Mendi Lasterketan izango du zita, 20km eta desnibela +1000m pasatxo.

No hay comentarios: