2013/05/13

AIMAR EUSKADIKO TXAPELDUN SPRINT DISTANTZIAN.





 Aimar eta Ainhoa, Euskadiko 2013 truatloi sprint  txapeldunak
(Argazkia: TTT-Watxap)


 Deban plaza ona zen guretzat,  podiuma zapaldutakoak ginen iaz  eta  aurten berriro zapaldu genuen. Oraingoan Aimar Agirresaroberekin, bertan Euskadiko Triatloi Txapeldun izendatu zen sprint distantzian. Aurretik ez zuen izan euskaldunik, australiar bat baizik.  Gustura zen mutila, baina ziur oraindik gusturago izango dela denek aurretik bi eskuak jasotzeko parada duenean; eta aurtengo martxa ikusita goiz edo berandu iritsiko da une hori,  bejondeikela!

Bertaratutakoen emaitzak:  Aimarrez gain, kopa ederra jaso zuten gainontzeko hauek ere bai, baino argazkia  taldeko pribatuetarako utziko dugu....
 
2 1:20:47 4 AIMAR AGIRRESAROBE LIZARRA TOLOSALDEKO T.T.

92

1:30:35

110

ASIER

SAEZ OLANO

TOLOSALDEKO T.T.

95

1:30:41

99

ION

MARIN MAIZA

TOLOSALDEKO T.T.

126

1:32:19

107

ALAR

SEVILLANO AMATRIAIN

TOLOSALDEKO T.T.

227

1:40:22

111

IGOR

OTERO URANGA

TOLOSALDEKO T.T.

234

1:41:10

101

BORJA

INSAUSTI GOYA

TOLOSALDEKO T.T.

255

1:42:46

105

AITOR

ELDUAIEN MATEO

TOLOSALDEKO T.T.

306

1:52:25

104

MANEX

KORTAJARENA UGARTE

TOLOSALDEKO T.T.





 Zapek aurten Zipi utzi ta Puma bilatu du bidelagun...
(Esperot puma jartzen dula monon! bestela.... esan... :)
(Argazkia: Jabi Otero)

 Caf-eko B taldea 4. izan zen sprintean, tartean nola ez basurdeak!
Azkenak potea patzen zun?
(Argazkia: enpresen lasterketa)


(Argazkia: www.ciclismoaficionado.com)

Asteburu hontan Bilboko distantzia erdiko triatloia lehiatuko da. 1'9km nerbioiko uretan, 90km bizikletan Vivero gaina igoaz, eta 21km Bilboko kale eta itsasadarretik barrerna. Urte oso gutxian oiartzun, ospe, eta giro ezin hobea izatea lortu dute proba honen antolatzaileek eta nabari da kirolarien komentario positiboak entzun ostean. Bertan izango da basurde kuadrila eder bat, iazkoa errepikatzea zaila izango da baina ziur dena emateko asmoz aterako direla. Azken finean askoretzat urteko lehen helburua serioa da zarauzko munduko txapelketaren aurretik.

Eta bertan parte hartzen ez dutenek ziur maiatzeko entreno klasiko horietako bat egiteko dutela distantzia luzea prestatzen ari badira. Goizean goiz 2h bizikletan ibili, zapatillak jantzi eta donostikako maratoi erdia bixi bixi . Buruarentzat izan ohi da ona entrenamendu hau. Eta noski bezperan beste horrenbesteko saio egin behar da , bestela ez da berdina...

No hay comentarios: