2013/05/27

"ONDDARBI"KO TRIATLOIA.





 Argazkia: Asier Murua

23urte Azpiko mailan txapeldun, eta orokorreko 9. Gustura dudarik gabe gure Maialen, pixkanaka pixkana pausoak emanez, dudarik gabe entrenamenduetan  estutzeko motibazio aitzakia ona dira sari hauek!


Aurten fitxaketa berria, sailkapeneko 21. postua iritsi zena, hereneguan trainera batean , atzo raid batean, gaur triatloi batean, etzi mendiko karreretan, etzi damu alforjekin...eta nola ez bere bloga ere gure gustoken txokoan jarri degu. Oraingoan badegu aitzaki ederra raid-etan parte hartzeko ekipo!!


Beste basurdek honako hauek izan ziren; dudarik gabe gaueko afari postreak irabazi zituzten!


79 1:14:35
DANEL LEUNDA AYASTUY
127 1:17:28
ALAR SEVILLANO AMATRIAIN
199 1:21:24
IGOR OTERO URANGA
9 1:22:16
MAIALEN MUÑOZ LOPE
226 1:23:00
MIKEL INSAUSTI LASA
249 1:24:25 . BORJA INSAUSTI GOYA
21 1:26:24 . MAITANE GARMENDIA GOITIA
300 1:27:56 . MANEX KORTAJARENA UGARTE




Argazkia: Albertopveiga


Hemendik hilabete barru egunak mozten hasiko dira san juanak ondoren, gezurra dirudi baino halaxe da. 

Argazkia: www.solucionesnaturales.com

Uraren tenperatura ere azkenaldian pil pilean dagoen kontua da triatloietan. Hondarribin 13,7º omen zegoen, Bola del Mundokoa abuztura atzeratu dute, Austria aldean jokatu behart zen 70.3IM ere uretakorik gabe geratu da, eta Zarautz 10 egun eskaxetan da, itsaso zabalean... Aurretik hala ere Ondarrukoa da datorren asteburuan.



Argazkia: noticiasdeguipuzcoa.com
Zarautz Zumaia arteko errepidea pasa den asteburuan.  Asunto beltza dudarik gabe antolatzaileentzat, ur hotzaz gain... soluzioa Aia aldea 3tan igotzea akaso...



Hurrengo zita: Ondarruku!  Zirkuitoko triatloi gustokoentarikoa distantzia motzean, hori larunbat atsaldean izango da, eta bertara nola ez basurdeak joango gara. Asuntoa da, gure taldean askok sartu nahi dutela eta entrenatzen ari direla.... (ikusi bideoa)

 www.youtube.com (Naiz + , "naizplus")


Pd: Tolosako txirridulari gazte bat,  Limousin Oriakoko Xabier San Sebastian,  Omega  Pharma-Quick Step-eko probak pasatzeko hautatua izan da. Tolosaldeko Hitza

No hay comentarios: