2013/10/13

2. KLUBEN ARTEKO ESPAINIAKO DISTANTZIA LUZEKO TXAPELKETAN

BARTZELONAKO IRON MANA

Astebete igaro da Bartzelonako IM-ko resakatik, ikargarria izan zen bertakoa MAHALA-TTT rentzat. Espainiako distantzia luzeko txapelketan, kluben artean 2. sailkatu ginen. Nork esango zigun emaitza hauek lortzera iritsiko ginela duela urte batzuk...

ELITE mailako sailkapenak

Aimar Agirresarobe: 8h47'15"  17. eta espainiako txapelketa 3. postua. Zer esan dezakegu beretaz? guk ezer gutxi aurtengo bere  super denboraldiaz. Bere blogeko post berrian kontatuko omen ditu bertako bizipenak. Ezinegonez gaude irakurtzeko ...Bejondeizula egindako denboraldiaz basurde!

Alberto Vaquero 9h02'47".  28. eta espainiako txapelketako 8. postua. Aimarren emaitzez ikaragarri poztu baginen Albertorenaz zer esan. IM distantziari trukoa hartu dion mutila, urtetik urtera erlojuari segunduak jaten joan dena, eta bere prestakuntzan erabat asmatzen duena. Erregularra erabat, eta gutxitan huts egiten duen horietakoa sasoiko badago. Ziur arantza hortxe izango duela sub9arekin, ezen hainbeste ordutan 2' eskax detaille nimiñoetan joaten baitira. Ez baitago edonoren esku horrelako erronka bat prestatu eta  lortzea, bejondeizula zuri ere!

ADIN TALDEtako emaitzak
Iñigo Esnaola. 11h08'58". Gasteizko arantza kendu zuen, horixe nahi zuen, eta berrogei urte bitartean egin nahi dituen desio horretan beste bat poltsikuratu zuen. Zakua betetzen dihoakio dudarik gabe!


ARRIARANGO LOKATZAK
Bartzelonako IMaren atarian jokatu zen mendi duatloi zirkuituko 3. proba. Bertan izan ziren Lier 10. , Unai Aizpuru 36. , eta Iñaki 57. Arriaran, sailkapenak.  Merezi du 1' osteko jeitsiera ikustea, bertako lokatz festaz gozatzeko! Arriaran , Bideoa


SAN ESTEBAN KROSA 2013.
Mutiletan 2. eta 3. Aitor Regillaga eta Ibon Gonzalez basurdeak elkarrekin sartu ziren eskua emanda.
Nesketan Maialen Muñoz 2. izan zen eta 4. Sonia Muñoz.
San Esteban krosa 2013, sailkapena

GORBEIA SUZIEN: 
Datorren larunbatean Gorbeia suzien mendi lasterketa lehiatuko da Zeanuri, 28.8km , desnibel + 1700m inguru. Euskal herriko txapelketa eta ia 400 ahuntz aterako dira bertan. Eta tartean nola ez basurdeak. Gorbeia Suzien WEB, enbaja polita izango da dudarik gabe, ea eguraldia lagun iazko lokaztirik ez dugun! edo bai.... ;)

PD: argazkiak falta direla somatuko zenuten post honetan, mobilean nituen mordoxka, baina datuak PCra pasatzeko kablea auskalo nun sartu dudan eta ez da agertzen, ea hurrengorako agertzen zaigun!


No hay comentarios: