2013/10/02
COMILLASEKO GARAIPENA ETA BARTZELONAKO IMaren ATARIAN...
"Aurtengoz bukatu dira nire denboraldiko triatloiak. Comillasen hankari dagokionez bigarren txanpa gaindituta. Pozik! Triatloi eta paraje politak. Pozik berriro ere Estefania Gomez eta Inma Pereirorekin egon ahal izateaz!" Hauxe idatzi zuen sare sozialetan gure taldekideak larunbatean Comillaseko triatloia amaitu eta irabazi ostean. Bitik bi triatloi, Zumaiako eta Comillaskoa, joan zen bezela itzuli da, ate handitik. Ziur gainera, horrelako argazkiak ateratzen badizkiote gehiagotan lehiatu nahiko duela. Argazkilaria Jorge Morales Gutierrez da eta bere argazkiak zeresan handia ari dira duten ikusgarritasunagatik.
Lasterketa berean, baina gizonezkoetan Aimar 8. izan zen, postu ona esango du jendeak, baina postu erabat mikatza, bizikletan 2garrena harrapatzear zegoela, bidez nahastu eta urrezko minutu parea galdu zuen, eta ikusita garaipenerako lehia erabat galdu zuela (azken aldian gaizki ohitzen ari zaigu...) astebete beranduago iron mana zuela oroitu eta hanka altxa zuen. Bi hauek batera badira lasterketetan podiumak binaka kontatzen hasi beharko degu.... ;)
Urriak 6a ere begiz jota dute gure hiru basurdek, eta gainera hiru basurdeak zaurituak dira...
Batetik Iñigo Esnaola, Gasteizko iron manean korrika saioan utzi zuen txakalaldiak jota, arantza kentzera joango da, eta berriz ere finisher sentitu nahiko du sentimendi eztanda batekin.
Bestetik Alberto Vaquero, udaberrian eroriko latza izan zuen bizikleta sektorean zirkuituko proba batean, Bilbo eta Zarautzi ezetz esan behar izan zien, pena handia izan zuen, begiz jota baitzituen, baina gauzak nola diren, buruari buelta gehiego eman gabe Bartzelonako aukera eskuen aurrean jarri, udan ondo entrenatu, fin fin jarri, San Juan de Luzen sasoiko dagoela ikusi eta ahalik eta ongien egitera doa, bere ametsa, nahia, desioa, sub9 izango da, nahiz eta umiltasuna lagun, ez duen helburu hori jendeari esan nahiko.
Eta bukatzeko Aimar Agirresarobe, denboraldi honetako triatloiak izan duen izar dizdiratsua. Urtez urtez koxkatxoa igotzen joan dena, eta egun onenen alboan dabilena, Bilboko triatloiko irabazlea, Zarauzko triatloian Eneko llanosen atzetik bigarren, horiek distantzia luzean aipatzekoak. Gasteizerako ezin izan zen jarri Aritzalekuko eroriko beldugarri horren ostean, baina itzuli da eta hau ere joan den bezala itzuli da , ate handitik. Bartzelanoko IMean ,bere areriorik handiena bere burua izango da, ez baitio jada inorri ezer erakutsi beharrik, bere buruarekin lehiatu nahiko du eta bere gorputzaren mugaren bila joango da txapeldun handiak bezala. http://www.challenge-barcelona.es/es
Mendi duatloi zirkuituan, Mallaboan jokatu zen II. proba. Bertan Lier Etxeberria topa 10ean sartu eta eta Unai Aizpuru ere bertan izan zen . Lierrek sailkapen nagusiko top5 izango du amets eta horretarako lehiatuko da. Hurrengo zita Arriararen larunbat arratsaldean , berarentzat zirkuitu aproposa delarik, jeitsiera oso bihurriak baititu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario