2013/12/29

URTEKO 51. SARRERA, aurtengoz kitto.

Urteko 51. idatzitxoa, hamaika kontu kontatu ditugu aurten ere, eta hasieran batean iazkoa berditzea oso zaila ikusten genuenean zast!, ordukoa hobetu dugu. Garaipen asko izan dira, eta nolakoak gainera...
Emozionatu ere egin garelarik zenbait unetan. 

Baina askotan esan izan dugu, MAHALA-TTT talde bat dela, lagun taldea guztiaren gainetik, garaipenak indibidualak izan arren gehienak eta zenbaitetan taldekoak  erdietsi. Giro atsegin eta sanoa dugu gure etxe honetan, bakoitzak argi du kirol honekin zer lortu nahi duen, eta akaso horixe da guztiaren giltzarri sendoa. 

Ez gara hasiko lerro hauetan urteko gauzak gogoratzen, horretarako post desberdinak berrirakurtzea besterik ez duzue,  edota beste urteetakoak ere bai... eta zinez da esperientzia polita, guztian bezala denbora pasa denaren seinaleaz jabetzeko. 

Gaurkoan bi aipamen egin nahi nituzke, bata bi ibartarrentzat,  Maitane Garmendia eta Beñat Doiartzabalentzat. Ia sei hilabetez hegoamerika zeharkatu dute bizikletaz eta Ushuaia-ra iritsi ostean etxera bidean datoz.  Eta aste hauetan guztietan irakurri izan ditugu euren gorabeherak gure gustuko blogen atalean klikatu ostean. Bejondeizuela bioi!  

Bigarren aipamena liburu batentzat da, Dina Bilbao taldekide ohiaren buruzko bizitzari buruzkoa. Gu gazteagoak garenontzat aukera paregabea nor zen hobeto ezagutzeko. Oraintxe labetik atera berria da eta tolosako zenbait komertziotan eskuratu dezakezue jada 12€.


 Liburuaren azala




Eta abenduaren 31an 16:30tan ume haundiok Tolosako San Silbestrea dugu urtea izerdia atereaz bukatzeko, bertaratzen diren taldekide guztiek eraman dezatela MAHALAko kamiseta!!!






No hay comentarios: