Abenduak 31, arratsaldeko 16:30, Billabona-Zikurkilen lehen zita, urte zeharreko kros beteranoenetariko batean. 3. izan zen Ibon Gonzalez, azken 300 metroak arte hirukote bat joan zen lasterketaren buruan baina azken txanpan indarrik ez zuen izan. Firmatuko luke jendeak hala ere!
Abenduak 31, 16:45, Tolosako Elkartasun krosa, Samamiego ikastetxeak antolatuta. MAHALA-TTTren ordezkaritza zabalena izan zen proba. Aitor Regillagak irabazi zuen azken kilometroan sartu ostean egindako erritmo aldaketa baten ostean, Iker Pagola eta Enrique Piedra izan izan podiumean lagun, a ze hirukotea! Dudarik gabe Unai Arroyo ez ateratzeak karrera erabat irekia utzi zuen. Por zierto Beasainen lehen europearra izan zen 15. postuan 9 km 3'05ean korri egin ostean. Hitzik gabe.
Abenduak 31: 17:30 Zegaman ere izan genuen ordezkaritza, Zegama Aizkorrirako dortsal zozketarako ilusioarekin agian?
Abenduak 31, 18:30, Ordizia, Maider Gaztañaga txapeldun bere herrian. Denboraldia bukatzeko plaza eta lasterketa politak dudarik gabe pasa den asteartekoak.
Ume handiak 14 garren minututik aurrera gutxi gora behera.
2. bideoa 50 hamarkada eta 60. hamarkadetan Tolosan eta Ibarran jokatu ziren irudi batzuk. Berazubi eta Miserikordia lehen bezela daude orain ere!! 5' pasatxoko bideoa.
http://www.youtube.com/watch?v=coX-oW2Ij5g&feature=share
No hay comentarios:
Publicar un comentario