OÑATIKO DUATLOIA
2012an bezala, 2014an ere berriro bi eskuak altxa zituen Maider Gaztañagak, lasterketa ia osoa bakarrik egin ostean, txapeldun handiek egiten dituzten erakustaldi ahaztezin horietako burutu zuen Oñatiko kaleetan. Argazkiak dena esaten du.
Mutiletan ezin ahaztu gabe Aitor Regillagaren 7. postua. Bizikletan onenen ostean iraun zuen eta azkenean Deskargan gora ziklista afizionatu kasta atereaz iraun eta top 10aren barruan sartu zen.
Gainontzeko basurdeak:
7. Itsaso Leunda (berriz ere bueltan!)
37. Iñigo Asegionolaza
58. Lier Etxeberria.
80.Ion Artutxa
124. Edu Gonzalez
152. Goraka Sarasola
191. Asier Saez
BG. Alar Sevillanok arazo batzuk medio azken korrika saioan utzi beharra izan zuen.
Mutilen sailkapena 2014
Nesken sailkapena 2014
NEGUKO TRIATLOI KOPA
Aurreko sarreran esan genuen Isaban lehiatu zen kopako azken lasterketa. Sailkapen nagusian Jose Luis Zabala 11. izan da, eta V1. mailan 3. postua lortu zuen. Egundoko honek lortutako ere.
Neguko Kopako sailkapena 2014
Argazkia: Asier Murua
MENDI LASTERKETAK:
Senpereko III. mendi lasterketan, aurtengoan sasi artean ez zen emergentziazko geldiunerik egin behar izan.
Sailkapena; Senpere trail 2014,
Arriarango mendi lasterketa ere larunbatean jokatu zen, plaza giro apartekoa beste behin Arriaranen. Arriaran 2014. sailkapena.
GOIERRIKO 7 ORDUAK:
Larunbat honetan Ordiziazko frontoian Goierriko Zazpi orduak, MAHALA-TTTko Maider Gaztañaga, Maialen Muñoz eta Aimar Agirresarobe bertan izango dira. Laukotea beste Tolosar triatleta batek itxiko du, Egoitz Zalakainek.
Pd: kartelik ez det bilatu, informazio guztia link hauetan.
Albistea 1
Albistea 2
No hay comentarios:
Publicar un comentario