Pasa den larunbatean bilbon ospatu zen bertako triatloia, 4.urtez jarraian ospatzen zen eta ironman erdiko distantzian ospatuko zen urtero bezela.
Bertan TTT-MAhalako partaideak izan ziren, aurten aurreko urteetan baina taldekide gutxigorekin baina hauek kalitate bikaina erakutsi zuten.
Nola ez, Maiderrekin hasiko gera, gure super emakume bionikoa, ez dirudi planeta hontakoa denik berriro ere txapela jantzi zuen eta erakustaldi bikain bat emanez batipat azken sektorean, aurkari benetan gogorrak zituen, atzerritar batzuk eta Aida Valiño haundia, estatu mailan punta puntan dabilen triatleta galizarra, txirrindulari profesionala izandako eta ederki moldatzen dena triatloi munduan, bera izan zen uretatik lehen irteten baina maider gertu zuen, bere atzetik 5 segundutara irten zen, bizikletan ordea Aidak bere indarra erakutsi zuen eta korri egitera 2 minutuko aldearekin jetxi zen baina gure Maiderrek bizikleta utzi bezain pronto bere erakustaldia hasi zuen, 3 itzuli ziren eta lehen itzulia amaitzerako Aida harrapatu eta baita atzean utzi ere, hemendik aurrera ez zuen burua galdu eta beste behin erakustaldi eder baten ondoren txapela etxera eraman zuen, probako irabazlea izanik eta aldi berean euskadiko txapelduna distantzia erdian. Ez degu ezer berririk esango beraz besterik gabe taldekide guztien izenean zorionik beroenak, ea zarautzen ere proba polita egiten duen eta punta puntan ibiltzen den.
mutilen Aldetik Aimar izan zen lehena nola ez, lehengo urteko irabazleak ezin izan zuen txapela aurten ere etxera ekarri baina karrera bikaina egin zuen nahiz eta bera ez zegoen oso gustora, dirudienez astean zehar gaixoturik izan zen eta urduritasuna ere medio zela ez zen ase bete geratu, dena dala eta kontutan izanda bertan izandako maila, berak lortutako 9. postua bikaina izan dela esan daiteke, bejondeizula!!!!
Aipatzekoa benetan eduk egin zuen lasterketa, edozeinek amestu dezakena, dena borobila atera zitzaion eta lasterketa ederra egin zuen, hasiera hasieratik punta puntan ibili zen eta indartsu dagoela erakutsi zuen, izen haundien tartean sartuta 55. postua lortu zuen, zorionak.
Ondoren Gorka Sarasola sailkatu zen, 122. postua lortu zuen, bizikletatik edugandik gertu jetxi zen baina korrika egun txarra izan zuen eta ezin izan zuen ordurainoko lasterketa borobildu arantza txiki bat geratu zitzaiolarik baina beti dena ematen duen horietakoa da eta oraingo honetan korrika ezin izan zuen disfrutatu baina iritsiko dira lasterketa gehio.
Eta azkenik Asier sailkatu zen, hau 169. postuan iritsi zen, honek bai igeri eta bai korrika partzial politak egin zituen baina bizikletan ez zuen egun ona izan, atzera pauso bat emanez.
Bestalde aipatzekoa ere Aimarrek euskal herriko txapelketako 3. postua lortu zuela eta taldekako sailkapenean TTT-Mahala euskadiko 3. sailkatu ziren, aimar, edu eta gorkaren denborekin.
Zorionak guztiei!!!
PD: aipatzekoa ere aurreko bi asteburuetan itsaso leundak bi podium lortu zituela ttt-rentzat, bata debako triatloian eta beste gorlizeko triatloian, bietan 3. postua lortuaz.
dudarik ez dago bueltatzen ari dela aspaldi ezagutu genuen Itsaso, animo eta segi horrela!!!
2014/05/27
2014/05/07
ASTEBURU OPAROA TTT-MAHALARENTZAT
Izenburuak dion bezela asteburu oparoa izanda da TTT-Mahala taldearentzat.
Triatloiak hasi dira gurean eta asteburu honetan zeuden bi probetan gure emakume bionikoak garaile suertatu dira.
Lehen geltokia larunbatean Bermeon izan zen eta bertan Itsaso Leunda suertatu zen garaile, ez dakigu norbaitek beragatik apustu egiten zuen baina guk bagenekien oso ondo entrenatzen ari zela eta horri bere irabazteko sena gehitu ez gero.....ba garaipena boltsikora!
Ez dakigu, dituen garaipen guztien artean ranking bat egin ez gero berak non jarriko luken larunbatean lortutako hau, baina ezpairik gabe oso garrantzitsua eta baliogarria izan dela guztiok dakigu, bere inguruan egon garenak badakigu zenbat sufritu duen eta zenbat kostatu zaion berriro lasterketetan parte hartzera beraz besterik gabe zorionik beroenak berarentzat eta ea garaipen honek emango dion animoarekin oraindik gorago etortzen zaigun!!!
Bestalde, igandean, senperen ospatu zen bertako triatloia urtero legez, hemen ere emaitza paregabea Maider Gaztañagak gairapena lortuz, zer esango degu emakume honen inguruan, guztiok dakigu ze klase duen eta ez degu ezer berririk esango indar erakustaldi bat egin zuela esaten badegu, sailkapen orokorrean 24 pertsona bakarrik izan ziren gai bera gainditzeko, atera kontuak hortik, aurten alpe D´huezera juteko ederki entrenatzen ari da eta notizi oso atxeginak jasoko ditugulakoan gaude aurten ere, zorionik beroena taldekide guztion aldetik bai hoixe!
bestalde senperen beste taldekide batzuk izan ziren, Gorka sarasolak kixton karrera egin zuen, oso oso erregular eta indartsu, orokorrean 40. postuan iritxi zelarik.
Bere atzetik edu izan zen, honek ere karrera polita 56. postuan iritxi zelarik, atzetik aurrera joanez beti bezela.
Ondoren Asier izan zen, honek ez zituen sentsazio oso onak izan, bizikletan behintzat eta eduren aldera bere lasterketa aurretik atzera izan zen eta azkenean 128. postuan iritxi zen.
Ondoren iñigo Esnaola izan genuen, hasiera batean ez zen parte hartzekoa, dena dala azkenean animatu eta bertan izan genuen, iñigo ere pixkanaka hobekuntza ederra izaten ari da eta karrera polita egin zuen, nahiz eta berak esanda honi ere bizikleta sektorea gogorra egin zitzaion. iñigo 212-n izan zen.
Eta azkenik, Sonia izan genuen bertan, honek 256. postua erdietsi zuen karrera oso erregular bat egin ostean.
Larunbat honetan ere deban izango da parada, dakigunez taldekide dexente bertan izango dira beraz zorterik onena opa diegu.
Triatloiak hasi dira gurean eta asteburu honetan zeuden bi probetan gure emakume bionikoak garaile suertatu dira.
Lehen geltokia larunbatean Bermeon izan zen eta bertan Itsaso Leunda suertatu zen garaile, ez dakigu norbaitek beragatik apustu egiten zuen baina guk bagenekien oso ondo entrenatzen ari zela eta horri bere irabazteko sena gehitu ez gero.....ba garaipena boltsikora!
Ez dakigu, dituen garaipen guztien artean ranking bat egin ez gero berak non jarriko luken larunbatean lortutako hau, baina ezpairik gabe oso garrantzitsua eta baliogarria izan dela guztiok dakigu, bere inguruan egon garenak badakigu zenbat sufritu duen eta zenbat kostatu zaion berriro lasterketetan parte hartzera beraz besterik gabe zorionik beroenak berarentzat eta ea garaipen honek emango dion animoarekin oraindik gorago etortzen zaigun!!!
Proba honetan aipatzeko ere Maialen Muñoz taldekideak parte hartu zuela, honek ere emaitza bikaina lortuaz, 5. izan zen eta Maialen ere lesio batetik irteten ari da beraz emaitza bikaina.Bestalde, igandean, senperen ospatu zen bertako triatloia urtero legez, hemen ere emaitza paregabea Maider Gaztañagak gairapena lortuz, zer esango degu emakume honen inguruan, guztiok dakigu ze klase duen eta ez degu ezer berririk esango indar erakustaldi bat egin zuela esaten badegu, sailkapen orokorrean 24 pertsona bakarrik izan ziren gai bera gainditzeko, atera kontuak hortik, aurten alpe D´huezera juteko ederki entrenatzen ari da eta notizi oso atxeginak jasoko ditugulakoan gaude aurten ere, zorionik beroena taldekide guztion aldetik bai hoixe!
bestalde senperen beste taldekide batzuk izan ziren, Gorka sarasolak kixton karrera egin zuen, oso oso erregular eta indartsu, orokorrean 40. postuan iritxi zelarik.
Bere atzetik edu izan zen, honek ere karrera polita 56. postuan iritxi zelarik, atzetik aurrera joanez beti bezela.
Ondoren Asier izan zen, honek ez zituen sentsazio oso onak izan, bizikletan behintzat eta eduren aldera bere lasterketa aurretik atzera izan zen eta azkenean 128. postuan iritxi zen.
Ondoren iñigo Esnaola izan genuen, hasiera batean ez zen parte hartzekoa, dena dala azkenean animatu eta bertan izan genuen, iñigo ere pixkanaka hobekuntza ederra izaten ari da eta karrera polita egin zuen, nahiz eta berak esanda honi ere bizikleta sektorea gogorra egin zitzaion. iñigo 212-n izan zen.
Eta azkenik, Sonia izan genuen bertan, honek 256. postua erdietsi zuen karrera oso erregular bat egin ostean.
Larunbat honetan ere deban izango da parada, dakigunez taldekide dexente bertan izango dira beraz zorterik onena opa diegu.
Jorge moralesen argazkia
Jorge Moralesen argazkia
Jorge Moralesen argazkia
2014/04/29
Aimar 7. Elchen eta Itsaso 4. Terres de l´Ebren
Hasi da aurtengo triatloi denboraldia, hona hemen emaitzak biak ere distantzia ertainean.
ELCHE -ARENALES 113:
Aimarrek 7. postua erdietsi zuen iazko 9. hobetuz, bere inpresioak honako hauek izan ziren; orokorrean gusturam bizikletan batxe txiki bat eta korrika martxa bakarra izan arren gerra eman degu! Momentu batean 5.,6.,7,8., postuak borrokan joan gara, Calle, Paredes etab...eta 6. jarri arren, 2km faltan Amatriainek pasa nau. Hurrengo batean ea ! Sailkapena Elche
IV TRIATLÓ DOBLE OLÍMPIC TERRES DE L' EBRE:
Aitor Regillaga eta Itsaso Leunda izan genitue ordezkari moduan Kataluinian aldean, Sailkapena Katalunian
Aitorren iritzia: belauneko zera dela eta proban miseria ugari pasa omen zuen, bizikletan nahiko ondo, molesti handirik gabe eta korrikara, bizikleta ostean, boxetara 5. batera iritsi gara, eta lehenengoa izan ezik, besteak nahiko gertu, baina gero ia.... ahazteko modukoa. Azkenean 62. izan zen.
Eta proba berean, emakumezkoetan Itsaso Leunda 4. izan zen, eta pixkanaka pixkanaka bere pedal kolpea berreskuratzen ari dela esan genezake, bide hobetik doa eta oraindik aste dezente falta dira hemen inguruko zita garrantzitsuetarako. Ongi etorri berriz!
EIBARKO DUATLOIA:
Lier Etxeberria 18. izan zen. Sailkapena
DATOZEN ZITAK:
Larunbatean Bermeoko eta Senpereko triatloia ospatuko diram bietan izango dugu ordezkaritza eta zubia denez asteburu furgonetero ederra pasako aukera izango dugu beste behin. Festa hastear da beraz etxe ondoan ere, ea eguraldia ere festara animatzen zaigun.
BESTELAKOAK:
Gurre herrikide baten bloga zintzilikatuko dugu faboritoen atalean egunotan, zergatia errexa, Tolosatik Tokyo-ra bizikletaz ari baita bidaia egiten, eta horrelako ekimen baten berri jendeak izan behar duelakoan gaude. Lander Egia da istorio-bidia honen protagonista. http://tolosa-tokyo.blogspot.com.es/

Argazkia: TTT-watxap

Argazkia: Asier Murua

2014/04/16
EZ DIRA BETIKO GARAI ONENAK...
Hala ere ez gara geldirik egoten, duatloi lehian segitzen dute Lier Etxeberria eta Jose Luis Zabalak, Azkoitin parte hartu zuten pasa den larunbatean, 48. eta 29. postutan iritsi ziren, eta Jose Luis 3. izan zen beterano mailan.
Azkoiti-Azpeiti maratoi erdian ere izan genuen partaidetza duela bi aste. eta eguraldia lagun marka oso onak lortzea ekarri zuen. Aipatu Ion Artutxaren 1h20'. Leitzan ere 10km tan 6. izan zen Aimar Agirresarobe, sub 35'ko denborarekin, pasa den larunbatean. Eta mendiko ahuntzak, Iñaki eta Igor, Kilimon trailen 24km/ +1500m izan ziren.
Orain aste santuak eta pazko astea datoz; Eliza, prozesio, bigilia... eta bestelako gauzetarako makina denbora izango dugu. Eta dirudienez eguraldiak lagunduko digu, beraz debekatuta etxe barruan geratzea. Eta nola ez batzuk, jada meditarraneo aldean daude elitekoak bailiran km-ak pilatzen.... adi beraz senpereko triatloian...
2014/03/30
ARBIZUKO DUATLOIA 2014: Maider txapeldun eta Aimar 4.
Udaberri girotik, negu girora pasa ginen astebetean eta berriro udaberri girora bueltatu gara baina oraingoan haizea ere duatloi festara etorri zaigu bisitan. Nafarroako sakanan ordea, haizea ez egotea izaten da harritzekoa.
Atzo izan zen Arbizuko XVIII. duatloia, 8-32-4 distantzian, bizikletako sektorea bakarkako saioan gainera, erlojuaren kontra bailitzan. Ahuntz festa handia dudarik gabe atzo arratsaldea herri txiki honetan egon zena.
Gure Basurden emaitzak:
Nesketan:
1. Maider Gaztañaga
4. Itsaso Leunda
Mutiletan:
4. Aimar Agirresarobe
24. Iñigo Aseginolaza
26. Aitor Regillaga
44. Lier Artola
47. Jose Luis Zabala
80. Gorka Sarasola
101. Edu Gonzalez
119. Danel Leunda
163. Alar Sevillano
BG: Ion Artutxa
Protagonisten iritziak, euren feisbukeko atarian idatzitakoaren arabera:
Maider: "Arbizuko Duatloia. Kabra ateratzeko aukera haizeari aurre egiteko.
Giro ederra eta txistorra, txorizo eta opari ezinhobeak!!
Eskerrik asko!!"
Aimar: Despues de 5 largos meses sin ponerme un dorsal tras la recaida de la lesion, hoy a sido el dia de la reaparicion en Arbizu con un 4 puesto perdiendo el podium al sprint! No me puedo quejar!
Esan dezaket ia lesioa ahaztua dudala naiz eta oraindik arrastoren bat izan!
Eskerrik asko denoi, jasotako animo guztiengatik!!! Gogor jarraituko dut entrenatzen!

Argazkia: Ez dakigu.
Aze bi!!
Argazkia: Asier Saez,
Arbizua joan zan koadrilan zati bat.
Argazkia: Goierriko 7orduak 2014
Aze laukotea... duatloi probako bikoteak
2014/03/17
OÑATIKO DUATLOIA 2014
OÑATIKO DUATLOIA
2012an bezala, 2014an ere berriro bi eskuak altxa zituen Maider Gaztañagak, lasterketa ia osoa bakarrik egin ostean, txapeldun handiek egiten dituzten erakustaldi ahaztezin horietako burutu zuen Oñatiko kaleetan. Argazkiak dena esaten du.
Mutiletan ezin ahaztu gabe Aitor Regillagaren 7. postua. Bizikletan onenen ostean iraun zuen eta azkenean Deskargan gora ziklista afizionatu kasta atereaz iraun eta top 10aren barruan sartu zen.
Gainontzeko basurdeak:
7. Itsaso Leunda (berriz ere bueltan!)
37. Iñigo Asegionolaza
58. Lier Etxeberria.
80.Ion Artutxa
124. Edu Gonzalez
152. Goraka Sarasola
191. Asier Saez
BG. Alar Sevillanok arazo batzuk medio azken korrika saioan utzi beharra izan zuen.
Mutilen sailkapena 2014
Nesken sailkapena 2014
NEGUKO TRIATLOI KOPA
Aurreko sarreran esan genuen Isaban lehiatu zen kopako azken lasterketa. Sailkapen nagusian Jose Luis Zabala 11. izan da, eta V1. mailan 3. postua lortu zuen. Egundoko honek lortutako ere.
Neguko Kopako sailkapena 2014
Argazkia: Asier Murua
MENDI LASTERKETAK:
Senpereko III. mendi lasterketan, aurtengoan sasi artean ez zen emergentziazko geldiunerik egin behar izan.
Sailkapena; Senpere trail 2014,
Arriarango mendi lasterketa ere larunbatean jokatu zen, plaza giro apartekoa beste behin Arriaranen. Arriaran 2014. sailkapena.
GOIERRIKO 7 ORDUAK:
Larunbat honetan Ordiziazko frontoian Goierriko Zazpi orduak, MAHALA-TTTko Maider Gaztañaga, Maialen Muñoz eta Aimar Agirresarobe bertan izango dira. Laukotea beste Tolosar triatleta batek itxiko du, Egoitz Zalakainek.
Pd: kartelik ez det bilatu, informazio guztia link hauetan.
Albistea 1
Albistea 2
2014/03/06
NEGUKO TRIATLOI KOPA AMAITZEAR
Bejar, otsailak 23, Espainiako negu triatloi kopako hirugarren lasterketa elur gabezia zela eta erabat aldatu zen. 6-13-6 distantziak, azkenean 14-4,5-2,3 izango ziren, eta ordena ere erabat aldatuta gainera. Lehenik bizikletan igoera, gero korri elurra zegoen lekuraino mendi bide batetik eta elurra zegoen lekutxo batean joan etorri xume bat. Behintzat ospatu zen eta ez da gutxi. Jose Luis bertan izan zen, 19. izan zen, ez zuen egunik onena izan baina V1 mailako 3. postua lortu zuen.
Igandean kopako azken proba jokatuko da Isaban, bizikletan El ferial , Belagua, arte igo beharko dute bertan eskiatzen amaitzeko. Gaur atsalde arte elur jauzi arriskua zegoen errepidean baina adituek "visto buenoa" eman dute eta errepidea garbitzen hasi dira. Elur pila eta egun eguzkitsua, zer gehiago behar da triatloi eder bat ospatzeko? ziur gure Jose Luisek kopako podium horretarako borrokan indar eta ilusio guztiak utziko dituela. Zorte on ta disfrutau!
Pd: Azkenaldian Maide gure taldekidea "Finisher" eta Triathlon aldizkarietan agertu da, batean azalean eta bestean barruko elkarrizketa batean, egin dioten azkena link honetan ikus dezakezue, gure koloreak ondo erakutsiz gainera! http://www.photodeporte.com/1971/01/maider-gaztanaga.html
Pd: eta gure mutil saltsero bati ere elkarrizketatu diote euskaltrail.com webgunetik
http://euskaltrail.com/eu/aitor-elduaien-ezagutzen/
Suscribirse a:
Entradas (Atom)