2009/06/30

IRONMAN NIZA


Iepa Koadrila!!!!!
Honez gero konturatuko zineten ez naizela oso zale blog-ean idazten, baina oraingo honetan nire lehenengo IM-eneko esperientzia, zuekin konpartitzeak pena merezi duela iruditu zait.
Hasteko, proba honetako antolakuntza azpimarratu nahi nuke; 2800 lagun, beraien bizikletak, transizioetako poltsak... dena oso ondo antolatua eta kontrolatua zegoen. Ez zen ezertxo ere falta!!
Aurreko 3 egunetan probako giroa antzematen hasia zegoen; materialaren stand-ak (bertan denetatik aurkitu daite: bizikletak, arropa... visa dantzan jartzeko toki aproposa).
Nahiz eta buruz 10 aldiz ibilbidea errepasatua izan, azkenean iritxi da eguna. Ekainaren 28-a, "el dia D", goizeko 3-tan gora, gosaldu lasai eta box-etaruntz hurbildu ginen. Bizikletari azkeneko errepasoa eman eta hondartzara! 100-150 m-tako zabaleran 2800 lagun. Goizeko 6:30-tan irteera.Uretako ibilbidea 2 hirukiz osatua zegoen; lehendabizikoa 2400 m eta bigarrena 1400 m. Pentsatuko duzuen bezala, 2800 lagunen artean "hostias por todos los lados", lehendabiziko "boya"-ra txapelik gabe iritxi nintzen. Ordurarte ez nintzen gustora igeri egiten hasi. 1h 13 minututan uretatik irten nintzen.
Bizikletako ibilbidea zoragarria izan zen, Frantziko mendixketako herri txikietatik barrena. Ibilbidean zenbait puerto "xuabe" zeuden baina bereziki puerto bat nahiko gogorra zen (20 Km-ko igoera 50.Km-an). 5h eta 30 minututan Niza-ra iritxi nintzen bueltan. "Parada y fonda" box-etan eta 42,2 km aurretik nituela korrikari ekin nion +/-35ºC pean. Ibilbide berdinari 4 buelta eman behar zitzaizkion eta 3.bueltan pixka bat sufrituagatik, azkenengo bueltan animoz bete nintzen eta metara iritxi nintzen 3h eta 32min korri egin ondoren.
Guztira 10h eta 28 minutu.
Oso esperientzi polita izan da baina aitortu beharra daukat oso oso gogorra izan dela.
ANIMO Xandalio Frankfurt-en datorren astebukaeran eta besteok "eutsi goiari"Gasteiz-en, Castro-n,Embrun-en...
Nire "beso-burua" errekuperatzen bada, Gasteiz-en ikusiko gaituk!!!!!
Eongoatxik!!!!

10 comentarios:

Eurre dijo...

ONA KARLOS ONA, ZORIONAK MOTEL!!!! ARGAZKIA ARRETAZ BEIDATU DIAT ETA MOMENTU HORTAN PENTSATZEN ARI HAIZENA IMAGINATU...

NIK USTE MOMENTU HOI DALA ZORIONTASUNA ZER DA ADIERAZTEN DUENA, BEJONDEIALA T
A REKUPERATU, HIK IA KURSOA NOTAKIN APROBATU DEK ETA!!!!

pd: loik in al huan bezperan? edo umetan erregek etorri behar zuenen bezela esna eon hintzen?

Ezpala dijo...

Artikulo dotore askoa, mezi zin idatziak!! gozatuit irakurtzen zorionak berriz eh!!

Bukatzea bakarrik kristona da ta gainea oso denbora ona iruitzen zait! !!

Gasteiz anka batekin ingoek!!!

alar dijo...

hoik dituk potrok hi,dejondeikela.Hoain pixkat deskantsau ta gasteizera hanka bakarrakin.zorionak baita ere donostian ibili ziñatenoi,ta ahaaztu gabe animoak gure xandalioi jakiña den bezela asteburu hontan bait du ironmana animo hi ta eman eurre.aio

Karlos dijo...

eurre,
oso ondo deskribatu dek bezperako gaua. Izardi patxetan pasatu nian gau osoa. aio.

Piepoli dijo...

Aupa Karlos!!!

Zorionak!!! Ez dek denbora makala egindakoa.Argazkia ere adierazten du momentuko poza.
Gasteizera baoa ondo, bestela ere nahiko indek, nik beintzat matrikula de Onor jarriko nizuke.
Gero arte!!

reitziger dijo...

Zorionak berriro karlos!!!! artikulu earra, holako experientziak kontatu beharra zeudek! daoneko finisher haiz eta hori ezin dik edozeinek esan!! gozatu.
Eta xandaliori.. ba animo!!!! eutxi goiai eta buruari gor egin!! zorte on!

Eurre dijo...

eiiiiiiiiiiiiii


zuen kalkulutan etzenuten asmatu... 5garren geatu gintuan... enfin, emaitza oso positiboa dudarik gabe,

argi dago, ezgaudela hor aurrean kasualitatez.


Iruditzen zait denboraldiaren zati bat aurreko igandean amaitu genuela, orain bigarren partea hasten dela dirudi, ze egia esan zirkuitua bukatu ondorenba iada etxean egin genezakeen guztia egin dugu, orain goazen inguruak konkistatzera!!!!

eguuuuuuuuuuuuuurrrrrrrrrrrrrrrrrrrrreee

Unknown dijo...

ZORIONAK TXISPAS.

EARRA IN DEK. ZARUTZEKO BOXESETAKO ARGAZKIA, ENEKO-KIN ATERA BEHARREN, HIREKIN ATERA BEHAR NIAN.

ERES MI IDOLO.

AURTEN OROEL-EN IKUSIKO HAUT?

Etxetxi,

Myriam dijo...

Mila Zorion Karlos!!!
Hau dek hau adorea, niri pereza emango lidake hastea ere.
Lo! zertarako?total 3tan esnatzeko...jejeje.
Xandalio, zuri ere animoak!ea honelako artikulua idatz dezakezun, iritsi zarela esaten, ta bestela ez da gutxi ateratzea pentsatzea.

Eh Asier, getaria-zarautzeko trabesiako berririk? esango diguzu.
agur

reitziger dijo...

aupa myriam,ba trabesian ingurun... erantzun zidaten esanez emailez ezin zala izena eman, eta fax-ez ere ezin da egin beraz zarautzeko polin bertan eman behar da izena edo ez dakit telefonoz ere egin daiteken... garbiena bertan apuntatu eta patzea da, nere intentzioa egunen baten zarautzea jutea zan eta denen izenak eman eta denena patu eta listo, baina atzeratzen ari zait....zarautzea jun behar badet eskatuko dizkizuet datuek eta beste norbaitek jun behar badu abixau dezala berak egiteko izen ematea.