2010/01/24

T.T.T. estatu mailan egurra emanez!!!!!







Gaurkoan ekitaldi polita izan degu, ansoko neguko triatloia, espainiako txapelketa zelarik.
Pirineoen bihotzean gure taldekideak ez dira kokildu eta estatu mailan dauden triatleta onenen pare aritu dira.

Beraiek kontatuko dute bizitako esperientzia, baina kanpotik ikusten egon garenak benetan arro sentitu gara eta ederki gozatu dugu beraiekin, hemendik gure zorionik beroenak.

Aipatzeko, gure orendaingo semea espainiako 18. postuan ez zaigu ba sailkatu???!!! hori duk marka, punta puntan hasieratik bukaerara, karrera borobila benetan, berak zioen bezela.

Ondoren, Ezpala, 50.postuaren bueltan, bizikletan inor gai izan ez delarik bere erritmoa jarraitzeko. Gure Xandalio Ezpala baino pixkat atzerago, bizikletan pixkat gordez ondoren eskiatzen guztia eman eta gustora bukatzeko, eta azkenik jon eta joaquin, postuak ez ditugu ezagutzen baina lan ederra eginez eta nahiz eta biek eskiatzen asko sufritu duten taldearen izena bere lekuan utzi dute, punta puntan!!!

Benetan asteburu borobila, Zorionak guztiei eta datorren astean ere ea maila berdina eskaindu dezakegun, nahiz eta zaila izan.

Gora TTT-ko basurdeak!!!!!



PD: Hemendik barkamena joaquini ez bait det lortu bere argazkirik.

2010/01/18

ISABA: eskia, txintxon, katxarrok., xaguk, jan ta edan..... ta denak Reinosa begira...










Zoriontzen hasiko gea, zeni? ba gure karta jokalari onenai, zorionak EDU!!
"Isaba Txintxon,chanpionship" proban , onena zela erakutsi zuen, kolorerik gabeko, partidak izan ziren , Katxarro earrez , lagunduta, ... hidratazioa inportantea da dudaik gabe.

Eta azkenean, astebete beranduago esteitx ikearria burutu genuen, 7 lagun joan ziren, tartean , Eurre, inoiz sekulan eskiatu gabekoa, eta eski batzuk eskutan ere hartu gabekoa, ta nola ez, Esatarix, "por...m.....s" esaldia lagun hartuta, burua Reinosara begira jarri duen basurdeetako bat. Besteak, idazten ari ziren onentzat behintzat, erdi profesionalak, eta elitekoak.

Jan eta edan, horixe ere egin genuen, asko eta ondo, hotzari ta tertuliei laguntzeko beharrezkoa baita dudaik gabe, .... eta inglesa ere praktikatu genuen, ... bai... isabako albergean lanean ari zirenak holandarrak ziren ta erderaz ba , guk inglesez baino hobeto haiek, erderez, ta gu ba aukera probestuz, mingaina dantzatzen xespirrek hizkuntzan.

Ta holaxe joan ziren bi egunak, beno, xaguren bat ere ikusi omen gela haietako batean bisita egin nahian, ikearria armatu zan jajajaj, baino azkenean zulo guztiak tapatu ta lasai lo iteko aukera eon zan, nekeak ere nik uste lagundi zula hortan ezta?


PD 1: Zorten on Ansoko españako txapelketara zoazten guztiei, egurre!!! Gozatu ta disfrutatu!

PD 2: urtarrilak 30, larunbata 11:30tan Reinosan, 9km korri+20 bizikleta+10 eskiatzen, hantxe izangoa gea koadrila majoa, ikusteako izango da dudaik,

2010/01/13

Urto, Garaio, Urbasa...


Y tiro porkemetoka!

Hau dek gozatzea hau! Kontzentraziotik album on bat ta asmo hobeak ea bueltatzeian.

2010/01/09

ENTRENAMENDUK ALTURAN??????


Bueno iksuten danez jendea alturan entrenatzen ari da.... aurten marka guztik hausiko ditugu!!!!!!!!!

Anso eta Reinosako triatloiak



Urtarrilak 24 Anso eta 30 Reinosako negu triatloiak, horrela jarraitu ezkero eztugu elur faltarik izango eta ezta hemen entrenatzeko ere, Eurrex-ek 7biden zirkuitu azkarra antolatu du, nahi duenaren eskuragarri. Ea federazioakoak muitzen dian ze Anso zerrenda betetzen ari da.

2010/01/06

SAN SILVESTREA, elkartasun krosa, ta urte berriko parranda...


Beste behin, Elkartasun kroseko dirua, %100 hego amerikako eskualde batera doa, berta astoen laguntzarekin herriz herri , haur gazte ta helduei irakurri ditzatek liburuak izan ditzaiten biblio-mula delako proiektu izenez da ezaguna proiektu hau. bejondeiela samaniegokoei, helduen kros hau antolatzeagatik, benetan estimatzeako baita eta badakigu bai ze esfortzu eskatzen dien zihurrenik...

Enfin, atera ginela MAHALAKO LOGOA herri guztian erakutsiz, eta noski batzuk dena ematera, bestek grupeta itea , beste batzuk lehen 200metrotan argazkian ateratzeko sprint botatzera... bejondeizuela den denei,

pd: batzuk ordizian ere bai, billabonan ta donostian... ere atera ziren
ta noski gauen ere kma 4' azpitik aritu zen jendea korrika faltaria mas!