2010/01/24

T.T.T. estatu mailan egurra emanez!!!!!







Gaurkoan ekitaldi polita izan degu, ansoko neguko triatloia, espainiako txapelketa zelarik.
Pirineoen bihotzean gure taldekideak ez dira kokildu eta estatu mailan dauden triatleta onenen pare aritu dira.

Beraiek kontatuko dute bizitako esperientzia, baina kanpotik ikusten egon garenak benetan arro sentitu gara eta ederki gozatu dugu beraiekin, hemendik gure zorionik beroenak.

Aipatzeko, gure orendaingo semea espainiako 18. postuan ez zaigu ba sailkatu???!!! hori duk marka, punta puntan hasieratik bukaerara, karrera borobila benetan, berak zioen bezela.

Ondoren, Ezpala, 50.postuaren bueltan, bizikletan inor gai izan ez delarik bere erritmoa jarraitzeko. Gure Xandalio Ezpala baino pixkat atzerago, bizikletan pixkat gordez ondoren eskiatzen guztia eman eta gustora bukatzeko, eta azkenik jon eta joaquin, postuak ez ditugu ezagutzen baina lan ederra eginez eta nahiz eta biek eskiatzen asko sufritu duten taldearen izena bere lekuan utzi dute, punta puntan!!!

Benetan asteburu borobila, Zorionak guztiei eta datorren astean ere ea maila berdina eskaindu dezakegun, nahiz eta zaila izan.

Gora TTT-ko basurdeak!!!!!



PD: Hemendik barkamena joaquini ez bait det lortu bere argazkirik.

13 comentarios:

Ezpala dijo...

Egunon!! lehenkik mila esker Reitziger-ei logistika lanak eta beste ainbat mesede.

Ta bigarrenik, urtea TOP10 -ean hasi deula!!!

ta hirugarrenik zorionak "Jake-r Mate".... !!

Ni oso gustora, asko gustatu zitzaian proba,

hasieran 7,5km paris rubeaux baina korrika...sin comentarios ta gero bizikletan, pirineotako karreteretatik, hasieran ezpel eta pago tartetik eta bukaeran zurizatik gora elur giroan, dena nere ritmora

Eskiatzen mareatu xamar ibili nitzan baina beno, bukaerako disfrutatzen. Beste bateako kartutxo pare bat utzi behar

ea blog-ean lerro pare bat idazten dituzuen, Jaker,Unai,Jon, Jokin

p.d. Jon, irteerako argazkia pasatzeik bai, blog-a osatzeko

Unknown dijo...

Kaixo,

Reportero azkarra zeukeagu…

Nere partetik kontentu baino penakin, eskiatzen bai Joakinek eta bai nik gure maila emateko aukera izan ez genuelako. Eskiatzen hasi eta berehala Kuadrizepsak iha ahotik atera zitzaizkigun, beraz azkenean kontentu bukatzeakin. Argi Reinosara zoaztenak eta ANIMO.

Ezpala, boskoten argazkia emailez bidali dizut.

reitziger dijo...

Reportero azkarra??? taldeak egin zuen lanak hori eta gehio merezi zuen!!!!!
bueno jacker!!! aste hontan "entre algodones" ikusi nahi zaitut eh!!!! karga haundirik sartu gabe..... atzo hire atzetik sartutako partaideak lehengo urtean 7garren sailkatu huan reinosan!!!!! vamos que nos vamos!!! a por premio!!!!

Eurre dijo...

Beste behin , eskerrik asko, a ze taldea daukagun, emozionatu iten naiz holakok irakurtzen. gainea argazikikin gustua ematen du ! Iaz Bakarra izan zan, ta aurten 5, hurrengo ekitaldin.... Reinosako abentura tagero.. auskalo

Aizue, ta "huellaik ba al zeon" ? , ni bezelako nobatontzako?jajajaj. beno ta aholkuk kontuan hartuko diteu, ta oin danak larunbatea begira, ze motibada dakaten!!!, ta gutako baten esan zun bzela, "por co......s" ingo deu aurrea paraje zuri ohitan.


eguuuuuuuuurre!

reitziger dijo...

Iñaki, nik kanpotik ikusitakoa kontauko dizut, hasieran flipatu egin nun, akojonatu esango nuke, a ze nibela, ze belozidadek eskiatzen, imaginatu irabazi zuenak kilometroa 3minutu azpitik egin zun!!! eta igorrek 3:30 azpitik... a ze abiadura, a ze enbidia...eta nerekiko, Axier nun hostia sartu behar dezu datorren asten!!!! hori bai, erditik aurrea nibela ez da hain altua, popularrak bazeuden eta moral gehiena ematen zitena, ia inoiz eskiatu gabe zegoen jendea zebilen!!! espainiako txapelketan... ba nik uste datorren asten popularragoa izango dala.... beraz animoso bukatu nun eguna.
Sailkapenetan ez da ageri baina alcobendaseko español baten andriak 4:30 behar izan zitun proba amaitzeko!!!!
beraz asteburu honetan eurra!!!!!! inoiz baino gehio!!! hori bai entzundakoaren ondoren..... bizikletan pixkat gorde ze bestela.... eski gainen jarri ta jendia erdi mareatuta, ekilibrioa galduz, jon eta joakini galdetu kuadrizepsak nola ibiltzen diren etc etc.... gorra gorra!!!

Aitor dijo...

Trrrrrrrrremendo mutilek, trrrrrrrrrrrrrremendo!!!! BEJONDEIZUELA!!!!!! Da gusto! A ze inbidiya!!! Ta orgullua!!!!!

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!

Joder jendea fuerte dago!!!ZORIONAK!!!
Eurrek dioen bezala, huella zegoen ez?
Lanzarote eta Ironcatera begira zaudetenontzako froga interesgarri bat.
http://triatlobdebanyoles.blogspot.com/

Gero arte!!

Eurre dijo...

Beno, egualdia aber , badirudi prezipitazioak egongo diela, ta reitzik dion bzela, Hobe elurretan izatea euritan baino ezta??? Meta allatzeak toke epikoa izango dudik gabe. Por zierto, dorsalak reinosan eztia anson bzela ezta? ze iazko bideon dorsal normalak ikusten die... betiko zinta eman beharko da?

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!
Igandeko probako video bat dago enlace ontan.Eskubian goikaldean Ver video.
http://www.ondasblancas.es


Gero arte!!

reitziger dijo...

bai presi, nik ere ikusi diat bideoa, nik behintzat zinta hartuko diat.... bueno ahazten ez bazait.... oandik ez bait dauket konpetizion txipa kolokauta...

Ezpala dijo...

Argi dagona, otza ingo dula,

Condiciones actuales en Calgosa (1650 m), Alto Campoo
día 27/01/10 a las 9:34 horas
Temperatura actual: -7.7 °C Humedad: 88 %
Velocidad del viento: 12.9 km/h Dirección del viento: N
Vel media viento últimos 10 minutos: 14.5 km/h
Sensación térmica actual: -13.8 °C


= neguko trialoia

Eurre dijo...

Hi baino eguerdiko 13:00tan, gora allatzen ai geala, zeoze berotuko dik ezta? ordun hortan goxatzen hasiko dek ia egualdia.... beraz no problem!

Myriam dijo...

Aupa mutilak!
Zorionak aurreko asteburuan egin zenuten debutagatik, eta animoak datorren asteburuan egin behar dezuenagatik.
Animo eta suerte