2010/04/18

ARRIGORRIAGAN EUSKADIKO DUATLOI LUZE TXAPELKETA, 12korrika-75bizikletan-12korrika



Gogorra, oso gogorra eta luzea, baina ederra, gustuko zirkuitu potente bat.

Ba bai, hantxe izan ginen larunbatean euskadiko duatloi luzeko txapelketan. aurten aldaketa handiekin zetorren batetik luzera eta bestetik korrika lehen sektorearen gogortasunarekin. Eta egia esan aldaketa nabaritu zen. Bertaratuak, Ibon, Piepoli, Aritz, Egurre, Edu eta Alberto basurdeak.

korrika 1: Termometroak 21º inguru markatzen zituen atsaldeko 15tan, lehen sektorea 12km ziren, herriko kantera batera igo eta jeitsi eta dakizuen bzela kanterak ez dira herrietako erdigunean egoten. Mendian daude eta mendian aldapak. Korrika gogorra egin zen dudarik gabe. Gora 6km eta bera beste 6km nolabait esateko, baina bere alde ona gero bizikletako azken km.ak izango zirenak ezagutzeko balio izan zutela. Gauza txarrei beti atera behar zaiela alde ona bakizue... Ibon ikearri, 29º denbora markatuz, atzerago Aritz eta handik gutxira segundu batzuetako tartearekin Piepoli, Edu eta Egurre hurrenz hurren. Jendea buruarekin aritu zela iruditzen zait jakitun zela jendea nolako enbajadatn sartzen ari zen. baino hori irudipena besterik ez da akaso.


bizikleta: Alberto orduan ikusi genuen 7km edo hola, bide bazterrean , gurpilarekin arazo mekaniko batzuekin, gero konpoduak baino gero irregularitate batekin epaileak txartel gorria atera eta proba bertan utzi zuen. 75km tan Sarasola mendate bi aldiz igotzen zen eta kantera aldapa, ibilbde polita repetxo motz ugari eta aldi berean oso azkar joan zitekeen bideekin eta nola ez haizea ere lagun izan genuen. Esan behar da bizikletan denak oso antzeko ibili ginela, Haseran edu , piepoli eta egurre elkarren artean erreleboka joan ziren lagalitate baten barruan, beranduxeago piepoli eta egurre izan ziren erreleboka joan zirenak jendea pasa eta pasa. geroago aritz ere eurekin izango zen.

korrika 2: Ibon hegan zijoan, 9º partziala eta 29º orokorrean!!! Trantsizioan aritz, egurre ta piepoli ordena horretan atera ziren, baina piepolik beste gorputzaldi bat zuen, aritzek ezet bere erritmoan joatzeko erabakia hartu zuen eta egurrek ez, piepolirekin joateko erabakia hartu zuen. a ze 3km , jaungoikoa! 4'02" '4'00" eta 4'09" markatu zituen nere garminak!!! eta piepolik hantxe jarraitu zuen bere lasterketa epikoa egiten 10º partziala!!!!!eta sailkapeneko 37 garrena. Egurre hustutzen joan zen, hustutzen, hustutzen... aritze harratu zuen 4. km-am eta berarekin egin zuen hurrengoa 4000m .koa. baina hura ere nekeza suertatu zitzaion eta aritz, haserarik erabaki ona hartuta martxa beretsuan erabat hustu gabe iritsi zen helmugara. Egurre pare bat minutu atzerago azken 2kmak. 5'30" eginez... eta Edu? ba etzuen egunjik onena izan, bizkarreko minez eta sentsazio ez atseginekin korrika 4km an alberto jada ikusle bzela zegoen basurdearekin geratzeko zentzuzko erabakia hartu zuen.


sailkapena:
ibon 29º= 3H59'02"
piepoli 37º= 4H03'09"
aritz 53º= 4H 08'03"
Egurre 61º= 4H 10'52"


Hauxe dena , hurrengo zita senpere? eta triatloiak!!!!

6 comentarios:

Eurre dijo...

Pertsonalki korrika etzen nere egunik iluminatuena izan, lehenengo barea, tageo buru gutxikin azkarregi ateratzea...baina saiatu gabe ez dago ezer , hainbeste entrenatu ta geo kartak jokatu behar dia!

Bizikletan gustua oso!! kontuz nere bh berriakin hegan egiten ikasi detela!!!

Piepoli eta Iboni, bigarren korrikakoagatik zorionak, a ze denboak!!! 4'12"km.ko !!!!

Edu, no pasa nada, azken asteetako laneko karga hori jetsi ahala berrize txispa oi izango dezu!!!

Aritz, segi lanean, eta alberto, ondo jarri bizikleta!

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!
Egia esan proba gogorra baina gustora.
Calahorra aldean ibili zirenak ea zeozer komentztzen duten , nahiko aurrean ibili zen batenbat.
Eurre, http://www.urbikotriatlon.com/ gure iritzia eskatzen dute lanbateko probari buruz, urte ontako aldaketaren alde ala lehengo rekorridoa??

Gero arte!!

reitziger dijo...

zorionak amaitu zenuten guztiei eta baita bidean geratu zinetenei ere, meritu makala zuena.
Bestalde zorionak regiri bere san adriango bigarren postuagatik!!! pixkanaka punttue hartzen ari da beraz argi triatloietan!!!! berak eta alarrek kontauko dute beraien experientzie.... eta azkenik zorinak ere Itsasori bere atzoko azkoitiko garaipenagatik!

Eurre dijo...

Ba nei zirkuitua gustatu zitzaian, gorra bai, baina tira bizikletako igual gehio gustatu zitzaian. NIk aldaketa bezala, bigarren korrika saioa 6-8km an utzita nahiko izango dala iruitzen zait.

alar dijo...

Aupa equipo.

bueno guk komentarion bat jarriko deu argazkin batzukin,hotako heunen baten klasifikazioa ta azaltzen dianen.Bitarten bakizue regirena hau da hau artista.

Eurre dijo...

http://www.triathlon-cotebasque.com/index.php?option=com_chronoconnectivity&Itemid=109&lang=es


EGIA ESAN NAHIKO HARRITUTA NAGO, BADAKIT INDARTSU NAGOELA, BAINA ANTOLAKUNTZAK NERI ORAINGOZ 1. DORTSALA EMATEA BA GEHIEGIZKOA IRUDITZEN ZAIT, ARGI DAGO (TA BARKATU TXULERI HAU) IRABAZTEKO AUKEREKIN IKUSTEN NAIZELA EZTUT GEZURRIK ESANGO.

EA MAIATZAREN 2AN, BERRI POZGARRIAK EKARTZEN DITUDAN TALDEARENTZAT SENPERE ALDETIK, DENAREN BEHARRA IZANGO DET ETA MAHALAREN LOGOA PODIUMEKO LEHEN KAJOIAN UZTEKO!!!

IDATZI BEHARRA NEUKAN,BARRUA GUSTAU ETA BURUA LASAITZEKO...