2010/05/18

IRONCAT 2010 : Eolo, haizearen jainkoak, ezin izan zuen gurekin!!











Gorra, baina polita, benetan polita da egindako lan guztiak bere fruituak ematen dituenean. Ostegunean la ampolla aldera gindoazela furgonetan komentatzen genun, buelta finisherrak izanez egin behar genuela, irrifarre batez, kontentu... baita lortu ere eta nola gainera!
Hemen doa kronika eta zeozertan hanka sartzen badet zuzenduko nau super parejak.....
goizeko 4ak, Aitor eta Itsaso, gosaltzera, nik lo pixkat gehio egitea erabaki nuen eta 4:30tan jetxi nintzen, lehenengo komentarioa...ze haizea!!!! gorriak pasako ditugu gaur...baina aurrera!!!! behin gosalduta, beharrezko guztia hartu eta boxetara, 6tan ireki, barrura sartu eta dena prestatu, egiten zuen haizeak bizikletak bota egiten zituen, ezin genituen geldi mantendu, neoprenoa jantzi eta hondartzaruntz, denboraz nahiko juxtu, berotzeko denborarik ez baina bazegon bai denbora pixkanaka berotzen joateko, irteera puntuan urduri, batzuk besteak baino gehio baina hasteko irrikitan.

bonggg eta denak uretara, ixkin batean jarriz asmatu genuen ez bait genituen golpeak jaso, pixkanaka itxasoan sartzen gindoazen einean situazioa okertu egiten zen, burua altxa eta ez zen bollarik ikusten, burua atera eta trago earrak hartuz... lekua hartu eta bakoitza berera, aitor izugarri 14. atera zen uretatik 59:44-ko denboraz, ondoren ni 27. 1:00:40-ko denboraz eta azkenik itsaso nesketan 4. eta orokorrean 101. 1:11:54-ko denboraz ondo sufrituta gainera, uztekotan ere egon omen zen izan zuen angustiagatik baina aurrera!

Bakoitzak bere transizioa gehiegi estresatu gabe egin ondoren, zati gorrenetakoa zetorren, bizikletako sektorea, 30 km-ko 6 itzuli, bertan haizeren kontrako eta gure buruaren aurkako burruka gogor bat izanez, gurutzatzen ginen bakoitzan ahalik eta animo gehien emanez bata besteari, aitor oso aurrean, denak dakigu bizikleta bere fuertea dala eta earki demostratu zuen, lehenengo itzulia oso azkar eman zuen eta konturatu zan erritmo horretan haizearen kontra ibili ez gero ez zela mesederako izango eta bururekin jokatuz pixkat erritmoa jetxi zuen eta hala ere 7. partziala egin zuen 5:39:49-ko denboraz eta bizikleta 8. utziaz, nere barrurako oraindik egiten dudan galdera, haizerik ez balego ze partzial egingo luke artista honek????
nere aldetik, antzekoa, lehenengo 3 bueltak ordubete ingurun eman nituen, media majoa zan baina altuegia kontutan edukita ondoren maratoia korri behar genula eta haizeak gero eta gorrago jotzen zuela, azkenean 53. partziala 6:31:12-ko denboraz.
Eta itsasok ere majo sufritu zuen, bere fuertea da, baina oso gorra egin zitzaion dena dala, 2 neska aurreratu zitun eta 2. postuan jarri zelarik eutsi zion guztiz hustu gabe eta azken sektorean nola zegoen erakusteko, azkenen nesketan 2. partziala eta orokorrean 105. 7:03:06-ko denboraz.
Dagoeneko gutxi falta zan, azken sektorea baina distantzi luzeko proban gorrena agian aurretik egindako guztiak ederki zigortzen zaituelako, aitor erritmo oso fuertean hasi zen, lehenengo 15 bat kilometrotan 4:30 azpitik egin zuen kilometroa, postu pare bat bakarrik galduz, baina hor etorri ziren bere komeriak, tripetatik arazoak izaten hasi zen eta komunera jun behar izan zuen, hustuta sentitzen zen eta izugarrizko bajoia izan zuen, itzuli bat oinez egin eta bai gure baita bertan izan ziren guztien animoak jasoaz buelta eman zion eta azken itzuliak korrika amaitu zituen helburua ederki asko lortuaz, finisher 17. postuan, 10:44:54-ko denboraz eta azken sektorea 4:05:21-an eginaz.
Ni bizikleta utzi ondoren nahiko ondo sentitzen nintzen baina ez nuen gehiegi estutu nahi, oso luzea egiten bait da maratoia beraz hasieratik erritmo egonkor batean joaten saiatu nintzen, eta baita lortu ere, nahiz eta azken bueltak pixkat motelago egin, neri gorputzak ederki errespetatu nindun eta gustora, disfrutatuz egin nuen maratoia, nere arazoa azken giroan etorri zen, 1,5 kilometro faltan, poza eta zoriontasuna dastatzen ari nintzela.......nahiz eta pulsera guztiak eduki, ez omen zuten nere dorsala itzuli guztietan apuntatu eta buelta bat falta zitzaitela esan zidaten, gelditu, beraiekin eztabaidatu eta pulsera guztiak nituela ikusitakoan helmugan sartzeko esan ninduten nahiz eta agian deskalifikatua izango nintzen, hor ederki izurratu zidaten, momentua bahintzat, azken 500 metroak burumakur eta negarrez egin nituen,batzuek friki deituko naute eta beste batzuek ez dute ulertuko baina ez nuen indarrik, ez eztabaidatzeko, ezta esplikazioak eskatzeko ere, eztarrian nuen korapiloak nahiz eta jakin finisher nintzela eta guztia legalki bete nuela malko moduan atera zen, eta nola gainera. Azkenean juezak nere desolazioa ikusirik, pulsera guztiak nituela konprobaturik eta chiparen bidez itzuli guztiak egin nituela ikusita finisher nintzela komunikatu ninduten, azkenean 35. postuan 11:14:34-ko denboraz eta azken partziala 3:42:42-n eginaz, aitorri besarkada bat eman, zoriondu eta berak ni kontsolatu.
Eta azkenik tolosako printzesa, nik esango nuke daoneko erregina, ez pasaban ez beste inor, Gure Itsaso! bizikleta utzi ondoren korrika ziztu bizian atera zen, ez zuen pasa nahi eta lehen itzuliak 5 minutu/kilometroko erritmoan egiten ari zen, aixe gainera eta azkenean aurrretik zuen neska hustu zanean itsason arnasa golkoan sentitzez, honek oraindik erritmoa igo eta itzuli bat faltan lasterketa irabazi zuen, kriston pasada eman zion, lehen postuan jarri eta psikologikoki txikituta utzi zuen ordurarte lasterketa buru izan zenari, momentuan bertan , aurreratzerakoan zoriondu zuen, azken itzulia disfrutatuz egin zuen eta jakinda ez bakarrik finisher izango zela baizik eta bere lehen ironman-ean txapeldun! Azkenean lehen emakumea eta orokorrean 54. 11:41:03-ko denboraz, korrikako sektorea 3:26:03-en eginaz, bai bai ondo irakurri dezute izugarrizko maratoia egin zuen, kontutan hartzekoa orokorrean 18. partziala egin zuela!!!!!Eolo!!! ezin izan dezu gurekin!!!!!!
Eta guzti onen ondoren, Itsasoren saria jaso eta argazki batzuk aterata guztiok hotelera deskantsatzera.
Besterik gabe hemendik jende askori eskerrak ematea gustatuko litzaidake, familiaz aparte, bai aurretik eta baita ondoren animoak bidali dizkiguzuen taldekide guztiei, tonteri bat ematen du baina asko laguntzen du, eta nola ez bertaraino joan zen Alar, gure basurdeari, bere buila eta laguntzarik gabe ere gogorragoa egingo litzake guzti hau.
Azkenik, kontutan izan behar degu, asteburu honetan beste bi taldekide Lanzarotera doazela, igor eta marin,haiek ere ez dute lan xamurra aurretik baina mutilek, buruaz egin eta dudarik ez eduki helmugan merezi duela pena!!! espero det dena ondo jutea, eguraldiak, gorputzak, bizikletak....guztiak errespetatzea eta ea larunbatean bertan zuek ere finisher zaretela ospatu dezakegun. Eta nola ez hemendik zorionak beste ironman batean sartu zaigun gure taldekide den aitorri, aitatxo izan da eta horrek ere badu lan ederra aurretik, zorionak esatari!!!!!

ea argazkin bat jartzen degun lehen bait lehen.

9 comentarios:

Eurre dijo...

Benetan hunkitu nau "malkoak" hitzak, Ezinezkoa zait imaginatzea frustrazio sentimendua zein mailatan egon zitekeen, halako ordu pila eta gero, eta meta hark zuentzat zuen esanahia eta gero. bejondeizuela hiruroi, zuri Reitzi, nork esan eh futbola utzi ta geo holako enbajada bat ingo zenula eta notakin gainera! Regi, oaindik aurten armatu behar dituk earrak ba hoixe, ta Itsaso... ba ikearrie, eztakat beste hitzik.

BEJONDEIZUELA hiruroi; aurten ere lehen finisherrek nota altu jarri dute , dudaik gabe TTTk odolean darama long distance! eta nola ez gogoan izan , lanzarotekoei , maratoia korritzen ari zaren bitartean zuekin batera ari gerala sufritzen hondarribiko kaleetan zuek bezala dana emanez, gogoratu hortaz!

Eurre dijo...
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!
Zorionak Ironcaten ibili zineten guztioi. Ironman bat amaitzea ez da erraza eta eguraldiak gainera laguntzen ez duenean...
Urrengo erronkan penstsatzen hasi beharko zerate...

Zorionak kronistari ere kronikagatik!!!


Gero arte!!

Unai dijo...

Zorionak hiruoi! baino zuek ez zeate bakarrik finisher-ak, denbora hoietan ya beste maila baten sartzen zeate jeje

oso kronika ona!

Anónimo dijo...

Kronika bikaina! Nere partetik, maratoi erdiraino oso gustoa ibili nintzen, korrika aspaldian ez bezela disfrutatzen hasita nintzen, baino gero...Ez nekien tripangatik horren gaizki pasatzeik zegoenik.Hustuta geratu nintzen,batere indarrik gabe.Eskerrak momentu txar hoietan animo pila bat jaso nituen, ta zuri ere Alar, oinez lagundu zenian tramo hortan asko lagundu zenian.Azkenean nola ahala bukatzea lortu nuen, eta bai, alde batetik bukatzeagatik kontentu,baino oinez bukatze horrek...ba ez ziten oso oso gustoa utzi re. Baño bueno,azkenen helburua bukatzea zenez,ba horrekin geatuko gea.

Ezpala dijo...

jode! argazkitan ere arpegi ona dezue ta!, ematen du, ondartzan barbakoa bat egin ondoren atea dezuela argazkia,,

onyarbin ikusten gea! animo afrikanoei, ea han ze jainkoekin topatzen zareten..

reitziger dijo...

animo aitor!! ez pentsau hortan, orain momentuaz disfrutatu, zatitxo bat korrika jende askok egiten du ironman batean eta kontutan izanda ze portzentaje altuak utzi zuen proba etsita, meritu bikoitza dezu, situazio horretan hortzak estutu eta amaitu!! ez edonola gainera, kriston markarekin eta postu bikainarekin.
zorionak! eta gozatu!!!

Myriam dijo...

Zorionak Ironcat finisherrei, zuena bai neritua, haize madarikatu horri kontra egin beharra eta gainera markak eginda bukatu zenuten!bejon deizuela.

Eta "Afrikaldera" doazenei ere zorte on eta animoak!

Orain bukatu dezuenak GOZATU eta egin behar dezuenak saiatu GOZATZEN.

yon dijo...

Zorionak aurreko asteburuan proba bukatu zenutenei!

Gaur Euskadi Irratian aperitifa saioan Itsasori eginiko elkarrizketa...

http://www.eitb.com/audioak/irratia/euskadi-irratia/programak/aperitifa/osoa/423891/itxaso-leunda-duatloi-txapelduna-aperitifa-saioan/