2011/01/31
TTT 8. Espainiako Txapelketan
Denboraldiari neguko triatloien Espainiako Txapelketarekin ekin zioten pasa zen larunbatean Mahala-Tolosaldeko Triatloi Taldeko kideek Reinosa-Alto Campoon (Kantabria). Eta bai ondo ekin ere! 8. sailkatu dira taldeka, eta euskal taldeak aintzat hartuz gero 3.ak izan ziren.
Edu Gonzalez, Iñaki Insausti, Yon Gonzalez ‘Gonzi’ eta Asier Saez aritu ziren ‘baxurdeen’ ordezkaritzan. Igor Aranburu eta Ion Marin ere aritzekoak ziren, taldeko espezialista onenak neguko triatloietan, baina eskuko bihurritu bat lehenak eta tripetakoak jota bigarrena, ezin izan zuten parte hartu; taldekideen laguntzaile lanetan aritu ziren biak.
Korrika Reinosa inguruan 10 kilometro –termometroa zerotik igo ezinik zela-, errepideko bizikletan 27 kilometro Fuente del Chivora (1.982 m) igoz azken kilometroetan %15-16ko portzentajeko malda gogorrekin, eta amaitzeko 5 kilometro eskietan elur faltagatik inprobisatutako zirkuitu itxi batean. Eneko Llanos gasteiztarrak irabazi zuen proba, lehendabiziko aldiz Espainiako neguko triatloien txapeldun bihurtuz.
‘Baxurdeek’ postu onak bildu zituzten, eta hartatik taldekako sailkapen ona. Ezin jakin, hori bai, Aranburu eta Marinek parte hartu izan balute zer gertatuko zen.
Denboraldi berriko erronkakOtsailaren 12an Ansoko neguko triatloiean parte hartuko dute hurrena ‘baxurdeek’, eta handik aurrera duatloi denboraldiari ekingo diote, euskal zirkuituko probetan arituko dira bereziki.
Hainbat erronken artean badute bat oso deigarria Mahala-Tolosaldeko Triatloi Taldeko hamar kidek: uztailean egingo den Austriako Iron Man-ean (3’8km-180km-42’195km) parte hartuko dute Edu Gonzalezek, Ion Marinek, Iñigo Esnaolak, Jon Artutxak, Alberto Vaquerok, Yon Gonzalez ‘Gontzi’-k, Alar Sevillanok, Asier Saezek, Aitor Regillagak eta Itsaso Leundak.
Iaz ere hamaika izen ziren bateko eta besteko distantzia luzeko triatloietan aritu ziren ‘baxurdeak’ baina mugarri berria ezarriko dute aurtengoarekin hamar taldekidek proba berean parte hartuta.
Ah, eta adi, Urkolaren omenezko Tolosako Duatloi Herrikoia maiatzaren 14an egingo da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
6 comentarios:
Ba beste behin ikearria izan zen Reinosa. Eguraldi aldetik hasieran ateri baino bizikletan alda sartzearekin bat elurtea hasi zuen eta El Chivora allatzeako ba dena zuritu ginen. aber urteren baten han goiko bistak ikusteko parada daukagun!
Lasterketa aldetik esan, gogorra egin zela, eta ederki pasa genula, nork esango zuen eh Taldeko 1º postua iteko sprinta lehiatzen eongo nintzala!! (nahiz ta galdu,
F1 gehio ikusten baitu gure Eduk... jejeje)
sentitzen diat eurre, baina ezin diat imaginatu eskien gainean sprintatzen....jejejeje.
Nik ere ederki pasa nuen, 2. transizioan latz sufrituta ez bait nuen ez esku ezta hankarik sentitzen baina demostrauta geratu zan, entrenamendu gehiegirik gabe baina buruaz jokauta horrelako proba batetaz eta batipat asteburu osoaz ederki disfrutatzea dagola!!!! datorren urtean ea jende gehiago animatzen garen!!!!
jajajaja
Denak irakurketa positiboa ateratzen ai gea. Ez dala gutxi...
Nik proba nere Orbea maitearekin egin izan banu, bizikletako sektorea konpañia pixkatekin (ze txarran dan bakardadea!) ta eskiatzekoa 10km izanda... Que tiemble Llanos!! jajaja
Ansorako jende gehio animatuko al da?
Bestela Isabarako gran espedizion! Batzuk osoa egitera ta osoa egin behar ez duenak errelebo bat!
http://www.diariovasco.com/v/20110202/tolosa-goierri/equipo-triatlon-tolosaldea-entre-20110202.html
Ansorako galdera bat: Ea lehengo urten egon zinetenak laguntzerik daukazuen.
BTTaren amortiguadorek blokeatuta edo blokeatu gabe?
Eskiatzen aldapak daude? Patinatzen edo klasiko?
K pasa Ekipo!!
Uste dut naiz ta BTT izan karreteratik dela, BTT-n arrazoia elurrarena da. Beraz amortiguazioa blokeatuta.
Elurrik ba al dago ??
Gero arte!!
Publicar un comentario