2011/03/23

OÑATIKO DUATLOIA. PODIUM BERRI BAT



Larunbatean ospatu zen Oñatiko duatloia, Euskadi-ko txapelketa zenez distantzia pixka bat luzatuta.

Aipatu behar neskak egindako proba, Itxaso eta Maider egon bait ziren podiumaren borrokan aurrez aurre. Azkenean Itsasok lortu zuen bigarren postua eta Maider hirugarrena. Zorionak biei ere. Taldeko mutilak badugu zer ikasi bi neska hauetatik.

Mutilei dagokienez Jon Alberdi Berrobitarraren proba ikusgarria aipatu behar. Korrikan egan eta bizikletan mantenduz azkenean 26.postua lortu zuen .Beste Berrobiko mutila ere, Ibai-k ,duatloietako duen maila erakutsi zuen. Jose Luis bakarrik falta zen Berrobi Power- a osatzeko.

Zortearen beste aldea Ibontxok izan zuen, lehen saio oso on baten ondoren bizikletan zulatu batek postu on bat egiteko bere aukerak saiestu bait zituen.

Beste taldeko partaideen artean Dantzari-ren debuta duatloi batean ezin daiteke ahaztu. Lehen sektore on baten ondoren eta bizikletan maila polita eman ta gero, azkeneko transizioa luze egin zitzaion. Hala ere oso ondo ibili zen proba baino lehen zituen zalantza guztiak uxatuz, konfiantza geio bear du mutil onek bere buruarengan kirol doaiak bait ditu.

Taldekide berriak ere Sinoa,Aimar eta Garikoitz oso maila polita erakutsi zuten.

Ta bueno, beste zenbait taldekide ere an ibili ginen baita gauean Eguzkitzan egin zen azkeneko transizioan, Ero Etxen azken sprinta eginik.

2011/03/15

Izaba Tri: EUSKADIKO TXAPELDUN!!!








Tumatxa!
Erreleboka Euskadiko txapeldun: Artutxa+Regi+Aranburu.
Beterano II mailan Euskadiko 3.a: Joxemari.
Taldeka 4. Euskadiko Txapelketan(1.Trigoi, 2.AtSS, 3.Tecnun).
Ta partaideen ia %20 Mahala-TTT kideak, 17.
Ezkea garai (txar) bateko Nodoan neurrin jarriko, baino hartako arrazoiak badaudenen apologia pixkat itia eztao sobran, ez?
AUPA TTT!!!! Baxurde powerrrrl! Biba sagardoTTTegiya!!!!!!

2011/03/09

IGANDEAN EUSKADIKO NEGU TRIATLOI TXAPELKETA ISABAN


Hasteko 5,2km korrika bi itzulitan, aldapa gora behera, adokin, pista eta errepideetatik barrena. Gero 22km ingurun bizikletam San Martin mendatean, El Ferial eko, eski estazio arte eta han 7,5km eskian oraindik zihurra ez den ibilbide batean, 3 itzulitan, hasierako zirkuitu erreza konplikatu nahian dabiltza , eskiatzaileei abantaila eman nahian, eta normala deritzot, igoera, luzea eta gogorra, baina tira, pasable, baina jeitsiran baten batek baino gehio zartakoren batzuk hartuko ditu, oso pikoa eta azkarra. Baina eguzki pixkat ateraz gero eguerdi aldean zopa moduan jartzen hasiko denez ba arazo bat gutxigo.

17taldekide bilduko gara, eta tartean 3 talde erreleboka, dudarik gabe garaipenaren lehian aterako diren 11taldeen inguruan gure basurdeak. Eta baten bat Anson beterano 2 mailan lortutako hobetzeko esperantzan ziur!

Norberaren motorrak nola dauden ikusteko proba egokia, eta iñauteriek zenbaiteri zenbaterainoko kaltea egin dien ikusteko ere bai.Dudarik gabe bezperako afarian apostu bat bat gehiago aterako da.

Hitzordua igandean 10tan.

PD: nork dauka mahalako bandera? edo nortzuk dauzkate ze 2 bandera ziren... eta dudarik gabe argazkirako behar degu!!!

2011/03/05

Larraul-Ernio-Larraul ML

'Etxeko' proba polittaskoa, bati baino gehioi kaskoa berotzekua.
http://www.erniozaleak.org/?q=node/28