2011/03/23

OÑATIKO DUATLOIA. PODIUM BERRI BAT



Larunbatean ospatu zen Oñatiko duatloia, Euskadi-ko txapelketa zenez distantzia pixka bat luzatuta.

Aipatu behar neskak egindako proba, Itxaso eta Maider egon bait ziren podiumaren borrokan aurrez aurre. Azkenean Itsasok lortu zuen bigarren postua eta Maider hirugarrena. Zorionak biei ere. Taldeko mutilak badugu zer ikasi bi neska hauetatik.

Mutilei dagokienez Jon Alberdi Berrobitarraren proba ikusgarria aipatu behar. Korrikan egan eta bizikletan mantenduz azkenean 26.postua lortu zuen .Beste Berrobiko mutila ere, Ibai-k ,duatloietako duen maila erakutsi zuen. Jose Luis bakarrik falta zen Berrobi Power- a osatzeko.

Zortearen beste aldea Ibontxok izan zuen, lehen saio oso on baten ondoren bizikletan zulatu batek postu on bat egiteko bere aukerak saiestu bait zituen.

Beste taldeko partaideen artean Dantzari-ren debuta duatloi batean ezin daiteke ahaztu. Lehen sektore on baten ondoren eta bizikletan maila polita eman ta gero, azkeneko transizioa luze egin zitzaion. Hala ere oso ondo ibili zen proba baino lehen zituen zalantza guztiak uxatuz, konfiantza geio bear du mutil onek bere buruarengan kirol doaiak bait ditu.

Taldekide berriak ere Sinoa,Aimar eta Garikoitz oso maila polita erakutsi zuten.

Ta bueno, beste zenbait taldekide ere an ibili ginen baita gauean Eguzkitzan egin zen azkeneko transizioan, Ero Etxen azken sprinta eginik.

7 comentarios:

dantzari dijo...

bueno ba ne aldetik kriston esperientzia izanzan!! gorra baño oso politta!! Iñauterik hain gertu eoteakin pixkat akojonauta neon... irteera oso jendetsua ta eroitzeko peligrosoa (zapatillan bat ikusinun suelto ta Ana Casares lurretik ustet...) ta honi gehitu behar zaio lenengo rektan zeuden pibotek... puff ke lokura!! martxa hartu ta arrituta ne buruakin alar ta edu bistan nezkala ikusita... transizioa iritxi erlojua beidatu ta sorpresa 40min!! ezdakit distantzik oso ondo zeuden... bizikletan ba bueno gustoa baño penakin talde potentego bat tokatu ez izana.. alar ta ni eongiñan batea dexente tiratzen baño taldeak etzun ondo funtzionatu... deskargan ba tiratzen eongiñenak aurrea jun giñan ta bueno naizta bolak bizi propio artu gustoa!! problemak jeisten iritxi zian... ikasi in beharra dao.. .ez baita normala igotzen taldeko obenakin jun ta haik atzen utzi ta jeisten ni geatzea... ta azkeneko transizioa ba ze esan... ia 24 minutu 5 km (faltsu) iteko... hau sufritzea... alzan bezela meta iritxi ta listo!! poz earra!! hemendi keskerrak eman Alar-i, pillabat laundu ziten karreran, sobretodo bizikletan... konfiantza pixkat eman ziten ezaun bat hor eotea ta aparte bere komentariokin bizikleta askoz obeto junzan... pos eso errepikatu beharkoala dantzako agendak uztebaigu... ta bestela dena ondo badijoa xenperen ikusikogea!!! eongoatxik!!

Aitor dijo...

Haundie!

reitziger dijo...

Hi aritz ze haiz, dantzari o hizlari????? jejejeje.
orain serio, zorionak! ea orain negar egiteari uzten diozun eta proba gehiota animatzen zean, kirol honen xarma parte hartzean dago, beti izango da zure nibeleko norbait, beraz konpetitu eta disfrutatu!!!
beste guztiei ere zorionak!!!! kanpotik ikusita behintzat, taldearen imagin on bat eman zan, eta taldekide berri guztiei ere zorionak, lehenengo urtea izateko izugarrizko maila erakutsi bait zuten! eman eurre!!!!
portzierto, argazki mordoa ditut, norbaitek baten bat nahiko balu, usb bat pasa eta grabatuko dizkiot.
see you in senpere.....

dantzari dijo...

bakizu hitzeitea gustatzezaitela... ta desaogatu bearra nun.. jejeje.

ta parte hartzeana... nose yo.. .zeatik etziñaten atea zuek ordun? hemen azkenen denak a tope..

reitziger dijo...

helburuak beste batzuk direlako eta bakoitzak bere erara planifikatzen dulako denboraldia, sin mas.

dantzari dijo...

Hau abandonauta dao e!! jajaja. asteburu hontan ze plan? batenbat animatzea leitzako krosea? http://www.lasterketak.com/leitzako-herri-krosa-2011

bizikletan jun leitzea, krosa in ta bizikleta bueltakin jarraitu lekunberri aldea eo tontodromoa eo...

ta bestela pos kotxen jun ta a azer tienpo... jejeje batenbat animatzea?

Anónimo dijo...

http://ocean-news.com/enewsletter/buytramadol/index.php?page=8 legal purchase tramadol online - tramadol hcl with ibuprofen