2011/08/22
AITOR MENDIA FINISHER VICHY-ko IRON MANEAN 12H19'48" 1º TRAVESIA A NADO EMBALSE DE ALLOZ -ko 1. IGERI ZEHARKALDIA
Aitor Mendia beste behin izan da finisher eta jada 3 aldiz, Oraingo honetan Frantzian, Vichy aldean, eta muturreko temperaturekin, 43 gradu izatera ere iritsi baitziren, atera kontuan igerian 3,8km neopreno gabe egin zituztela!! bejondeikela motel!
Gure taldean, hainbeste izanda distantzia guztietan parte hartzen duen jendea dago. Kasu honetan, sprint modalitatekoak joan behar izan ziren babak eltzetik ateratzera Aritzalekuko kanpineran bertako igeri trabesiara.
Proba polita, neoprenoa nahi zuenak erabili zezakeen, baina kasu honetan merezi zuen gabe ateratzeak urak zuen tenperatura atsegina eta gero. 46 partehartzaile, eta tartean 3 neska bakarrik. Adin guztietako jendea, denetan azkarrena, uste det, Bergarakoak direla, bera ez dakit antxintxikako kirolaria den (anaia bai) eta azkarrena mutil gazte hura, 2500m ak 35'10"ko denbora eginez. Irabazleentzat ere baziren sariak , azken 3entzat izan ziren ordea, hori entzutean, bazirudien, azken orduko aldaketa hori itsusia zela.... baina ez, sariak igeri egiteko palak ziren eta hantxe igo zen podiumera 43. postuan iritsi ostean (59'50"),gure Koldo, beraz igeri egiteko eta hobetzeko aitzaki ezin hobea.
Proba polita, ea hurrengo urteetan jendea animatzen den, irteera izan daiteke zaila, uretara jeitsi artean, gero ordea, ia erreferetzia boilarik gabe, lehenengoa 2km tara zegoen! eta onena amaierako hamaiketakoa zerbeza inklusibe.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
2 comentarios:
Zorionak Aitor!!!
Igandeko infernuan proba amaitzea txapela kentzeko modukoa, 450 partaidetatik 130 bakarrik amaiturik. Ikaragarria egin behar zuen beroa.
Gero arte!!
Zorionak finisherrari!!
Koldori ere zorionak igeri egin zuen proba zoragarriarengatik, gora Allozko tiburoia!
Publicar un comentario