2011/10/13

XXIV. SAN ESTEBAN KROSA TOLOSAN.

24. Ekitaldi honetan aldaketa egon zen, eta aldaketa handia, ohikoa baitzen iaz arte algodoizko adidas niki bat, beti marrazki berarekin baina kolore desberdinerakin ematea, kamiseta teknikoak gailendu diren azken urte hauetan. San Estebanen ez, iraun egiten zuen, azken ekitaldietan bexa, urdina, naranja, berde pistatxo, gorria, beltza...
Propaganda gutxi eginez medioetan, aurten uste dut lasterketa.com webean agertu dela, baian orain arte poster gutxi batzuk soilik eta egunkariko reseña izan dira bere propaganda. Urriak 12an beti duela 24 urtez geroztik. Ia beti Shanti Kirolaken laguntzarekin, goizeko 11tan.


Unai Arroyo, atzoko irabazlea (argazkia Tolosa CF webetik


Ba hantxe izan ginen taldeko basurde ugari irteera lerroan, eta dudarik gabe dena ematera joan ginen, topean, lehen 3km oso oso azkar eginez, eta noskin berotualdi horri gero amaiera arte iraun behar zen nola edo ahala...
Aipatu irabazle Unay Arroyo izan zela, 18urteko mutila, ikaragarri mutil honek nola egiten duen korri, 3000m ak europeotan korritu zituenak eta podiuma zapaldu? hontaz ez nago ziur, baina ziur taldeko asko anekdota batetaz gaude. Arratsalde bat zen, berazubin, mutil hau serieak eginez, 1000m koan hain zuzen, eta mutila bere buruarekin haserre denborak ez zituelako jeisten, aizue km2'50"tik jeitsi ezinik zebilelako haserre zen!! atera kontuan ze fenomenotaz ari garen. Bejondeikela dudarik gabe, eta urte zaharrekoak ere eman ezak beste erakustaldi bat. Irabazlean km 3'15" inguruan egin zuen, eta aurredenboraldian... Eta ezin aipatu gabe utzi 11garren egin zuena, Ander Ortiz anoetarra 18 urterekin hau ere. Berau ere ikusi egin behar da berotualdiak hartzen berazubin, atzo ordea ez zuen bere eguna izan. Lasai tenporada hasi besterik ez da eta egin!

9.9km iritsi gabe zituen aurtengo ekitaldiak, batez beste jendeari garminaren distantziak galdetuz, batzuk gehixeago ere neurtu zuten.

Herriko aldapa guztiak pasa genituen, epaitegia atzekoa bi aldiz, paper eskolako beste bi aldiz, san blas behin... eta azken urte hauetan kiroldegiari buelta ematen genionean aurten ikastoal aurretik bideratu gintutzne, horrek 200-300 metro laburtuaz karrera. Momentu horietan, topean zoazenean ba eskertzen dira holako sorpresak dudarik gabe!

Batzuk diote, San Blas bi aldiz 2004 arte bezela iraun behar zuela karrerak. Orain duen gauza ona , san frantzisko ibiltokitik lautan pasatzen garela, eta hori ba jendeak ikus dezan gauza ona da. Ze aldapak kendu, baina beste batzuk jartzen direnez ba xarma mantentzen da eta Behobiarako test gisa primerakoa da.

Goiz pasa polita atzokoa ere,batzuk larunbat atsaldean Itsasondo BTT zeharkaldira joango dira, igandean 15km-ko krosera beste batzuk, eta beste batzuk ba larunbat gauean izango dute zitaz parrandatxoren bat eginez.


Sailkapenak:
http://www.lasterketak.com/sites/default/files/20111013_SanEstebanKrosaTolosa.pdf



Eta helmugako bideoa! hau da hau nobedadea!
http://atletismoatope.diariovasco.com/videos-atletismo/carrera/cross-sanesteban-2011/2.htm#.TpX7W0CLhqQ.facebook

2 comentarios:

Eurre dijo...

Begira ze topatu degun forotan, oaindik batzuk falta zaizkizue baino biden zoazte etxetik lehenago bidaltzen ez bazaituzte, Hawaiiea nola joan? ba ikusi LInka!

http://www.triatlonrosario.com/2011/...cket-kona.html

Por zierto oain zaila omen dao sailkatzea, proak adin taldetan ateratzen direlako... arautegian mobidak medio.

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!

Uste det oraindik 11 falta zaizkigula.. ze IM frankiziakok izan bearko dira.
Hala ere ilusio pixkat galtzen da hau ikusita

http://www.triatlonrosario.com/2011/10/drafting-en-kona-fotos-de-say-no-to.html

Embrun-en obeto gaude Eurre!!

Gero arte!!