2011/11/03

ZALLAko 5. PROBA, AZPEITIAko KROS MIXTOA ETA BESTE...

1.- MENDI DUATLOIA: Zallan jokatu zen EHko mendi duatloi zirkuituko mendi proba,orain arteko jendetsuena, bertan ordezkaritza bakarra Lier, 9. sailkatu zen eta generaleko 10. geratu da orain arteko bost lasterketen ostean. Aipatu gure lagun Eneko Gurrutxaga, 5. eta generaleko 4. ta hori proba bat ez zuela korritu...Hurrengo zita Amasan izango da, azaroaren 20n, korrikako sektorea berdin mantenduz eta bizikleta 12tik 18ra igoaz.



2.- KROS MIXTOA: Azpeitin, kros mixtoan, Maider Gaztañagak eta Mitxel Cuadradok osatutako bikoteak irabazi zuen 3. ekitaldia. Gainera zirkuituko errekorra era hobetu zuten km3'33"n korri egin ostean. Guztira 172 bikote izan ziren irteera lerroan. Dudarik gabe sasoiko dagoela erakutsi du gure neskak Behobiara begira.

3.- GOGOETA BIDEOA: back to the source Azkeneko egunetan, feisbuken eta sarean oro har , bideo hau dabil. Kilian Journet Cavalls-eko ultra trailean erretiratzearen zergatik azalduz. Gogoeta ederra, (musikak ere asko laguntzen hortan eta irudiek ere bai), bere hitzek zer pentsatu handia ematen dute, "mendian korri egiteko plazerra galdu nuen" esaten du, eta esaldi hori argudiatzen saiatuko da.

3 comentarios:

Eurre dijo...

NEGUKO TRIATLON INGURUKO HISTORIA.
ROAD TO JACA 2012!!

http://competiciones.mayencostriatlon.org/mastriatlondeinvierno/losiniciosdeltriatlondeinvierno/index.html

Eurre dijo...

Jaca urtarrilak 21ean eta oraindik aprobatu gabeko nafar kalendarioak dio Isaba neguko triatloia otsailak 12an izango dela, igandea, kalderero egunaren biharamunean.

yon dijo...

Nahita ere ezin okerrago. Bietan partido! Presi jauna, egin zerbait triatloiak egunez aldatzeko!!!