2011/12/28

2011-ko GOGOETA



Elur gosez hasi genuen 2011, ez zegoen nahikoa, eta elur gosez amaituko dugu, ez baitago nahikoa elurrik. Bizikletan kilometroak pilatzen aritzeko dago eguraldi ona, rodilloan aspertuta ibili beharrean. Mendi buelta ederrak egiteko. Korrika saio politak egiteko, ahal duenak eguzkiaren goxotasunarekin eta ezin duenak iluntasunaren hotzarekin. Eta beste batzuk, igerian arituko dira, zeru urdin baten azpian udan daudela imaginatu nahian, edo arratsaldetan gabonetan izaten den pakearekin igerilekuan, ia jenderik gabe.
Reinosan, hasi zen guztia , elurte baten erdi erdian, El Chivo-ko maldetan gora, Anson jarraitu zuen,izotz pista batean eskiatuz, Isaban, Euskadiko txapeldun erreleboka, Oñatin sagardotegi baten inguruan afari ederrean, duatloi batzuk eta triatloia denboraldian. Bilbon, euskadiko txapeldun taldekakoan, Itsaso eta Maiderren punta puntako postu haiek… eta beste hainbeste triatloi, Austriako IM, Monegrose-ko dobletea, udako triatloietako pistina-hondatza- bazkaria-afaria atsegin haiek tertulia politean. Tranpolin saltoak nola ahaztu eh? Mendiko duatloiak, bat aipatzearren etxekoa, Ibarrakoa, zirraragarria, eta ondoren etorri zirenak, Behobia…, eta amaitzeko falta den San silvestrea,
Eta berriro zirkulua, neguko triatloia, duatloia, triatloia, mendi duatloia,eskia…eta horrela jarraituko dugu, polita litzateke, bakoitzaren burutazioak zein diren ikusteko 2012ko urte hontan. Batzuena eta besteena oso desberdina izango da da, baian bakoitzari eskainiko dion asebete sentsazioa denetan berdina izango, bakoitzak bere erronka gainditu ahal izango baitu.
Eta zein da zurea?

Pd: abenduaren 31an tolosako San Silbestrea, "Elkartasun Krosa" atsaldeko 16:30, hantxe nahi zaituztegu eh mahalako kamiseta jantzita, afarirako gosea eginez.

2011/12/21

KIROLTASUNAREN SARIA, 2011-ko KIROL GALAN

2011garren urte amaitzear den hontan, Tolosan ospatu da urteko kirol gala. Bertan herriko kirolari onenak saritu dituzte urte honetan izan dituzten kirol emaitzengatik, eta guri ere saritxo bat egokitu zaigu. Kiroltasunaren saria (deportividad), dudarik gabe ilusio handia egin digun saria, azkean batean gure talde sentimenduaren ideia indartu besterik ez baitu egin. Triatloia kirol indibiduala dela esango du jendeak, eta hori onartzen dugu, baina karreretara joatea, amets , ilusio berdinak tartekatzea, afariak, animoak.... gauza asko dira elkarrekin eta horrek aldi berean TAlDE izaera sortzen du.

Irabazlea , Unai Arroyo izan da, duela aste batzuk Europako junior mailako kross txapelketan parte hartu zuelarik espainiako selekzioarekin. Eta aurten Tolosako San esteban Krosa eta Lasarte Oriako krosa irabazi dituenak hurrenez hurren. Eta beste izen bat gehiago poliko sarreran plaka izateko.

Gure herriko beste triatloilariek ere jaso dituzte diploma eta aipamen bereziak, Hala nola, Aimar Agirresarobek, Itsaso Leundak eta Egoitz Zalakainek.

2011/12/07

Amaitu da EHko I. mendi duatloi zirkuitua.

Arrakasta litzateke hitza, parte hartzea handia izan baita , eta partaiden balorazioa oso positiboa. 8 proba izan dira, iraila amaieratik abendu hasiera arte. Denetan ateri, baten batean euri tanta batzuen meatxua, baina orokorrean sekotik joan dira. Hori bai, lokatz festak ere izan dira zuebietakoa bezala. Jeitsiera oso teknikoak arriararen, zilbetiko pagadiak, ibarrako sagastiko jendearen animoak, amasako probaren xarma eta beste proben arrakasta itzela. Azkean finean udazkena da EHn eta argi dago mendian jokatzen diren proba hauek klimatologikoki gure gorputzak mugara eramaten dituztela.

Hitz gutxitan gure ordezkari nagusia Lier izan da top 10ren barnean, 8 probetan parte hartu duelarik, Ezin alde batera utzi Regi ta Asegi, azken lasterketetan emandako mailagatik (beno asegik parte hartu duen guztietan... ai ze pena zilbetikoa!). Aranburun ere paper oso txukuna burutu du atera den probetan kasta erakutsiz eta neguan baten bati lanak emango dizkiola islatuz. Iñaki ere hasi zen, lehen 4ak egiten, baian behobiagatik utzi zuen dena.

Azken sailkapen orokorra edukitakoan kontatuko degu gehigo.

Horrela bukatu dute denboraldia gure basurdeek, akaso batzuk gasteizko maratoi erdira begira daude, baina taldetxo bat Anso, Jaca, Reinosa eta Isabara begira dago neeguko triatloiak egiteko asmoz (elurra egiten badu beti ere).

Langraitzeko emaitzak:

Aitor Regillaga 6.
Iñigo Aseginolaza 8.
Lier Etxeberria 11.
Igor Aranburu 16.

SAILKAPEN OROKORRA (PROBA GUZTIAK AMAITU ETA GERO)eta azken proba bikoitza puntuatu ostean.

Irabazlea Jon Erguin (trigoikoa), 5 lasterketa irabazi ostean. 2tan parte hartu gabe eta azkenekoan 3. eginda

Aipatu Eneko Gurrutxaga, 7 proba lehiatu eta gero 4garren izan dela, Arriaranen parte izan balu akaso podiumean legoke. Bejondeiola.

9. Lier Etxeberria (8proba lehiatuta)149puntu
14. Iñigo Aseginolaza(5proba lehiatuta)103puntu
18. Aitor Regillaga (2proba lehiatuta)67puntu
21. Igor Aranburu (4proba lehiatuta)52puntu
38. Iñaki Insausti (4proba)32puntu
124. Unai Aizpuru (2proba) 10puntu talde handi batekin berdinduta
206. Ion Marin (1proba) 5 puntu talde handi batekin berdinduta


Ba holaxe, hurruna geio ta hobeto.