2011/12/28

2011-ko GOGOETA



Elur gosez hasi genuen 2011, ez zegoen nahikoa, eta elur gosez amaituko dugu, ez baitago nahikoa elurrik. Bizikletan kilometroak pilatzen aritzeko dago eguraldi ona, rodilloan aspertuta ibili beharrean. Mendi buelta ederrak egiteko. Korrika saio politak egiteko, ahal duenak eguzkiaren goxotasunarekin eta ezin duenak iluntasunaren hotzarekin. Eta beste batzuk, igerian arituko dira, zeru urdin baten azpian udan daudela imaginatu nahian, edo arratsaldetan gabonetan izaten den pakearekin igerilekuan, ia jenderik gabe.
Reinosan, hasi zen guztia , elurte baten erdi erdian, El Chivo-ko maldetan gora, Anson jarraitu zuen,izotz pista batean eskiatuz, Isaban, Euskadiko txapeldun erreleboka, Oñatin sagardotegi baten inguruan afari ederrean, duatloi batzuk eta triatloia denboraldian. Bilbon, euskadiko txapeldun taldekakoan, Itsaso eta Maiderren punta puntako postu haiek… eta beste hainbeste triatloi, Austriako IM, Monegrose-ko dobletea, udako triatloietako pistina-hondatza- bazkaria-afaria atsegin haiek tertulia politean. Tranpolin saltoak nola ahaztu eh? Mendiko duatloiak, bat aipatzearren etxekoa, Ibarrakoa, zirraragarria, eta ondoren etorri zirenak, Behobia…, eta amaitzeko falta den San silvestrea,
Eta berriro zirkulua, neguko triatloia, duatloia, triatloia, mendi duatloia,eskia…eta horrela jarraituko dugu, polita litzateke, bakoitzaren burutazioak zein diren ikusteko 2012ko urte hontan. Batzuena eta besteena oso desberdina izango da da, baian bakoitzari eskainiko dion asebete sentsazioa denetan berdina izango, bakoitzak bere erronka gainditu ahal izango baitu.
Eta zein da zurea?

Pd: abenduaren 31an tolosako San Silbestrea, "Elkartasun Krosa" atsaldeko 16:30, hantxe nahi zaituztegu eh mahalako kamiseta jantzita, afarirako gosea eginez.

No hay comentarios: