2012/02/27

MUNGIAKO DUATLOIA, URTEKO LEHEN PODIUMA !!






Bi basurde berri hasi dira aurten gurekin, bata Maialen ta bestea Danel, beste bikote matxaka bat. Bata korrika hasi zena, emakumean triatloian parte hartu zuena... eta asteburu honetan Mungian nesketan 5garren izan zena eta sub23 mailan 1. Danel aldiz bizikletatik dator ta azken urteetan pistan aritu zen.(zenbat ordu pasa ote ditugun elkarrekin bizikletan pajarak harrapatzen!!) Motor faltik ez dute biek...

Ba horiek aurkezpenak ezezagunak zaizkienentzat. Dudarik gabe albiste polita hasi berria den hauentzat. Hurrengo zitak Eibarren bat, ea Maialen nola moldatzen den bere bigarren karreran, eta Isaban bestea. Azken hontan aber gure Aranburuk azkeneko lasterketako zapore gazi gozoa ateratzen duen, ez ahaztu Anson 7garren izan zela... eta Maiderrek bere arantza ateratzerik duen. Eta bietan parte hartuko duten besteek ba badakizuen EGURRE!!!

Pd: aste hontan mahalako kamisetak eman behar dizkizut eh Maialen!

1 comentario:

reitziger dijo...

Zorionak bieri, debut bikaina bai hoixe!
Eta zorte on asteburu honetan parte hartu behar dezuten guztieri!!!!