1987ko urriak 12 batez, San Esteban auzko bizilagunek Tolosaldean oso errotua dagoen krosa antolatu zuten estreinekoz. Lehen ekitaldi hartan, garaileak Peio Garin eta Maria Luisa Irizar izan ziren (ustez izen hauen entzun nituen megafoniatik gauzak esplikatu zituztenean, okerrik ezean zuzendu mesedez). Biak hala biak jada dorsala janzteko mundu hau utzia dute. Mutiletan izango dira urtero urtero atera direnak ere, neskatan aipatzekoa da adibidez Rosi Talavera, lehen edizio hartan onenean artean izan zena era aurrekoan ere hantxe izan zelarik onenen artean. 25 urte hauetan gauza asko aldatu dira, 2004a bitartean San Blas bi aldiz igotzen zen zirkuito gogorra antolatu zuten, orduz geroztik arrazoi bat edo besteagatik ez zuten ibilbide berdina berdina egin hurrengo edizio guztietan, 2 urte baino gehiagotan ez zuen iraun ibilbide aldaketak, baina iaztik eta herriko obra guztiak jada amaituta, zirkuito "ofizial" berria osatu dute, 10km dituelarik, bastante zehatza gainera, 7 repetxorekin, (beno san blas portu da), eta hori gauza positiboa da, ibilbide jakin bat izatearena, errekorrak eta antzekoak konputatzeko. Kuriosidade gisa esan, urte askotan (ez dakit zenbat, baino 10 baino gehiagotan ustet det), egun berean Berazubiko montanbaik martxa izaten zela, honek ere ibilbide desberdinak izan zituen, 26km-35km-42km... izatera iritsi zelarik, baina hemen gainbehera izan zen parte hartzaileen artetik eta egun jada ez da antolatzen.
www.kiroltraining.com -etik hartutako argazkia.
Gu, TTT-MAHALA , ere bertan izan ginen, azken 25 urte hauetan bezala, gure patrozinadorean nikia erakusten. Aurtengoan eguraldi goibela zela, irteera baino lehen euria egin zuen, gero atertu zuen, eguzkia ere atera zen... baina 20' ostean egundokoa bota zuen, 10' izan ziren, baina blai eginda utzi gintuen, hura euri jasa, eta ondoren barealdia izan zen, ekaitz guztien ondoren bezala, baina gutxitan harrapatu gaitu horrelako euri jasak lasterketa batean. Hala ere, Ecotrimad 2011arekin konparatuz gero, huskeria izan zen...
25. urteurrena San Esteban auzoko krosak from
28 Kanala on
Vimeo.
Denetan azkarrena Santurtzi aldetik etorritako Hicham Oualla izan zen, Unai Arroyo 2, Eneko Garin 3, Ander Ortiz 4., Iker Beristain 7. Hauek lehen zazpietan sartzea lortu zuten, eta zergatik aipatu ditudan ba Tolosa CF taldeko fondo kirolarietako elitea eta etorkizuna direlako 17-20 urte artean baitituzte. Beraz etorkizuna eurena da, eta nola ez, harrotasunez betetzekoa da , herriko krosean herriko taldeko kirolariek txapela irabazteko lehiatzea kanpokoen aurrean.
XXV. San Esteban Krosa/Tolosa (2012ko sailkapenak)
Bestalde, larunbatean Gorbeia Suzien mendi lasterketa jokatu zen, 28km, zituen bertan izan Iñigo Aseginolaza. Igandean 3hondartzetako krosa jokatu zen, bertan ere ordezkaritza izan genuelarik. Ordezkaritza izan ez genuen lasterketa Gallartako mendi duatloiean izan zen, baten bat azaldu bazen, ez zuen lortu behintzat metara iristea.
Larunbatean XIVorduak montanbaikean egiteko asmoa, dirudienez eguraldiak lagunduko digu oraingoan, gainera lokatza ere izango degu zenbait tokitan... beraz konpleto, hitzordua badakizuen goizeko 8tan "66" Tabernan/Berazubiko Plazan. Eta erropa eraman, guante luzek.... ze Aralarren haize fina izango da.
Pd: Antolakuntzak dioen bezala, propagandik entzuten ez bada ere, hurrengo urtean urriak 12an goizeko 11tan XVI edizioa antolatuko da. Beraz, badakizue.