2012/10/01
MALLABIA: EH-ko mendi duatloi zirkuituko III. proba.
Gaurkoan Itsaso Leunda (Saltoki Trikideak) zoriontzetik hasiko naiz, naiz eta gure koloreak ez defenditu gure taldekidetzat kontsideratzen baitugu elkarrekin entrenatzen pasatako ordu pilengatik. TTT espedizio guztietara apuntatzen baita. Azkeneko emaitza oparoa igandean Bartzelonan jokatu zen
Agur 2012 denboraldiari! Distantzia luzean denetarako denbora egon ohi da.
Challenge Iron Man-ean izan zuen, aldi berean espainiako distantzia luzeko txapelketa zelarik. Bertan bigarren sailkatu zen Espainiako elite mailako txapelketan 10h21'ko denborarekin, españako txapeldun orde alajaina! proba honetan Gurutze Frades izan zen 9h51'ko denborarekin garaile. Ez du urte ederra izan Itsasok belauneko lesioa zela eta baina denboraldia hain luzea denez, denerako denbora egon ohi eta eta iraileko azken txanpan jada uda osoan erakusten ari zena azpimarratu besterik ez du egin. ZORIONAK ITSASO, BEJONDEIZULA!! Orain hartu merezitako atsedena... eta hasi pixkanaka pixkana Lanzaroterako pentsatzen.... ;)
Bitartean igandean, Mallabiako lokatzetan, mendi duatloietako III. proba lehiatu zen, ia partaide gehienek lurra besarkatu omen zuten, baina denak osorik eta kontentu iritsi ziren metara. Aipatu hirugarren proba hontan ere 130partaideren muga pasa zela, beraz arrkastaren bidetik doa aurtengoa ere. Denetan azkarrena Jon Erguin izan zen, aipagarria Eneko Gurrutxagaren 3. postua ere. Mendian erabateko artista dudarik gabe. Taldekideei dagokienez ordekaritza minimoa izan genuen, Iñigo Aseginolaza , 17garren sailkatu zen, oraindik gustuko pedal kolpea bilatu ezinik, baina oraindik lasterketa asko falta dira eta dudarik gabe top10 zapalduko duela beste behin ere. IVgarren zita larunbatean izango da Arriaranen (Beasain), beraiek izan ziren 2009n modalitate berri hau berriro indartzen hasi zirenak eta dudarik gabe asmatu zuten. Zirkuitua iazkoaren ia berdina izango da, zirkuituko zailtasun tekniko hadieneko aldapak bertan jeitsi behar izaten dira, batzuk bizikletan eta beste batzuk korrika jeitsi hoi dituzte. Ah , aldapa gorak ere ez dira falta, baina ez lehen 2 edizioetako bezain luze eta gogorrak... (egunen batean AHTren obrak amaitzean ea berrito zirkuitu hura berreskuratzen duzuen!! igoera, jeitsiera, ordeka.. denetik zuen.)
XIV orduak: dakizuen bezala aurreko larunbatean zen egitekoa duela 2 urte egin genuen egun pasa 90 hamarkada amaieran tolosako koadrila batek hartu zuen ohiturari jarraituz. Ibilbidea XIVorduak oinezko martxa mitikoan oinarritua dago, baina logikoa den bezala, bizikleta gainean dena egin ahal izateko bide paralelo batzuk erabili behar dira bide nagusitik aldenduz. Beno esaten ari nintzena, eguraldi txarra zela eta atzeratu zen plana. Aemet-ek larunbaterako ona ematen du gaur astelenean, ea jendeak zer dioen, data posible berriak, urriak 6, urriak 13 (asteburu hau 3 egunekoa da,), urriak 19, urriak 27...
Ba hoixe,
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
6 comentarios:
Ze lanbaten XIVorduak egiten ditegu edo beste fetxa bateako uzten deu? Nik egia esan kriston ilusia dakat!
iepe, nik lanbat hontan daukat itea bakarrik urrin, baño nere forma dala ta asko jota lekunberria iritxikonaiz asike nere botoak ez du balio... hontan ite bada jungonaiz.. eongoatxik
K pasa Ekipo!!!
Ba nik ezin det lanbate ontan ta beste 2 taldekide ere ez, BTT-kin zita dugu Oarsoaldean.
Beste egun baterako utziko nuke.
Gero arte!!!
Ba beste fetxa bat jarri beharko da!
urriak 13
urriak 20
urriak 27
urriak 25 Euskadiko eguna da, rebai jaieguna...
nere botoa 25!! mola!! amasako mendiduatloieako entrenamendu earra! :p
Neregatik aukeratu nahi dezuten eguna, ze aste hori iritsi arte ez det jakingo larunbatean ahalko deten edo ez.
Zuek aukeratu ta gero esango dizuet joango naizen edo ez.
Publicar un comentario