Azkena, 2012ko azken post-a. Beste urte bat gehiago, beste hamaika abentura gehiago... makina bat gauza gehiago. Ametsak egia bihutu zireneko urtea, emozionatu ginenekoa, irribarre egin genuenekoa, harro sentitu ginenekoa, disfrutatu genuekoa, sufritu genuenekoa, hoztu ginenekoa, negar egin genuenekoa, zoriontsu izan ginenekoa.. beste behin bizipen desberdinak bizi izan genituenekoa.... eta azken post hau idazteko ideiak agortu zirenekoa. 2013 ere amesten, emozionatzen, irribarrez, harrotasunez, sufritzen, hozten, negarrez, zoriontsu... eta post gehiago idazten jarraituko dugunekoa.
2012/12/30
2012/12/18
GOGOETA
Diotenez abenduaren 2an mundua amaituko omen da, baina amaitu ezean denak aurrera segituko du. Tamalez, baten bati bizitza igandean amaitu zitzaion (Goian Bego Iñaki Lejarreta, Berriz, 1983), eta dudarik gabe zer pentsatu handia ekarri digu. Duela hilabete batzuk Victor Cabedo, 23 urte, Euskalteleko txirrindularia joan zitzaigunean bezala. Zoritxarrez, zoriogaiztoko loteria horren dezimoak bizikletan ibiltzen garen guztiok ditugu erosiak, eta burutik pasatzen zaigu hurrenak gu edo gure ingurukoak izan daitezkeela. Baina argi dago ezin dugula hori pentsatuta atera bizikletan, bestela etxean geratuko ginateke. Gertatu behar badu, hala izan behar zuelako izango da, patuaren liburuan hala zegoelako idatzia. Baina jakin bi ziklista handi hauek gustukoen egiten zutena praktikatzen ari zirela joan direla!. Amaiera polita dudarik gabe bizizik aterako ez garen bizitza honetarako. Gaur Arritxu Iribarri (Euskadi Irratiko kirol esataria) feisbuken halaxe irakurtzen nion: "amets gaiztoa ote zen? ez ez zoritxarrez egia, sinistezina. 7etan hileta Berrizen. aze pelotoia osatzen ari den zeruan! eta tristura une hauetan irribarre egiteko balio izan du.
Baina gertatutakoak balio izan dakigula gogoeta egiteko, zenbat aldiz pasa ditugu semaforoak gorrian, zebrabideak jendea zegoela eta kotxeekin rifi rafeak izan nahiz eta guk arrazoirik ez izan, (kontrakoa ere bai noski, gidarien errua ere izaten da beste hainbatatean!). Elkar errespetatzean legoke gakoa, baina gu ziklistok gauza asko ditugu ikasteko edo ondo egiteko, zenbait jokabide aldatu beharko genituzke. Eta jakitun izan behar dugu gero kotxea hartzen dugunean nola ikusten diren gauzak bi aldeetatik. Eta inoiz bizikleta hartu ez duten gidariei esango nieke 1,5m-ko distantzia errespatzeko, aurreratzen ari diren hori ez dela eta tramankulo bat, bizitza bat baizik.!!!
Eta halaxe joan da, Gasteizko maratoi erdia lehiatzen zen asteburua, (TTT-MAHALAkoak ere han izan ziren kilometroak pilatzeko aitzakian!) aurtengoan ez zen elur eta hotz konturik, hegohaize goxoa zen, Santo Tomas egunean mundua amaituko denaren seinale izango ote da? ;)
2012/12/08
URRE ZURIA IRITSI DA
Oraindik udazkenean gaudela eski estazioak elurrez lepo daude, iaz ez bezela aurten badirudi elur urtea izango dela. Esaerak dioen bezala, "Urriko hilberrin, elurra aizkorrin". eta horrek esan nahi omen du 7 elurte izango direla, apirila amaiera arte beraz elurra egingo du mendian behintzat. Jada bi pasa dira, oraindik botako dituenak . Ez ahaztu paraje hauetan, urtarrila eta batik bat otsaila direla elur gehien egiten duen urte sasoia.
Hau hasi besterik ez da egin, batzuk entrenatzerakoan kirol desberdina praktikatzeko, beste batzuk neguko triatloiak buruan, besteren batzuk martxa zuriak... denentzat dago lekua.
Bideoan ikuskoi duzuen bezala (1'06"ko iraupena, beraz ikusi), hau hasiera da. Ah jakin irteera lerro horretan (Vasaloppet) TTTko kideak izanak daudela oker ez banago, demasa izan behar du dudarik gabe.
Hasi bada eskiei hautsak kentzen eta teknika sakontzen...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)