Diotenez abenduaren 2an mundua amaituko omen da, baina amaitu ezean denak aurrera segituko du. Tamalez, baten bati bizitza igandean amaitu zitzaion (Goian Bego Iñaki Lejarreta, Berriz, 1983), eta dudarik gabe zer pentsatu handia ekarri digu. Duela hilabete batzuk Victor Cabedo, 23 urte, Euskalteleko txirrindularia joan zitzaigunean bezala. Zoritxarrez, zoriogaiztoko loteria horren dezimoak bizikletan ibiltzen garen guztiok ditugu erosiak, eta burutik pasatzen zaigu hurrenak gu edo gure ingurukoak izan daitezkeela. Baina argi dago ezin dugula hori pentsatuta atera bizikletan, bestela etxean geratuko ginateke. Gertatu behar badu, hala izan behar zuelako izango da, patuaren liburuan hala zegoelako idatzia. Baina jakin bi ziklista handi hauek gustukoen egiten zutena praktikatzen ari zirela joan direla!. Amaiera polita dudarik gabe bizizik aterako ez garen bizitza honetarako. Gaur Arritxu Iribarri (Euskadi Irratiko kirol esataria) feisbuken halaxe irakurtzen nion: "amets gaiztoa ote zen? ez ez zoritxarrez egia, sinistezina. 7etan hileta Berrizen. aze pelotoia osatzen ari den zeruan! eta tristura une hauetan irribarre egiteko balio izan du.

Eta halaxe joan da, Gasteizko maratoi erdia lehiatzen zen asteburua, (TTT-MAHALAkoak ere han izan ziren kilometroak pilatzeko aitzakian!) aurtengoan ez zen elur eta hotz konturik, hegohaize goxoa zen, Santo Tomas egunean mundua amaituko denaren seinale izango ote da? ;)
1 comentario:
Gauza asko daude obetzeko-aldatzeko
Kotxeko gida baimena ateratzekoan igual gidari izango direnek, bizikletan ibilbide bat egin beharko lukete, piskat telelea sartzeko.
"Kitamiedos" -ak ere hor daude labana zorrotz moduan.
Ostiral-larunbat atsaldetan, eta igande goizak argi!
Publicar un comentario