2013/01/27

REINOSAKO NEGUKO TRIATLOIA 2013, Espainiako Txapelketa


Reinosako triatloia eguzkiapean ospatu zen; nork esango zuen azken urteetan  lasterketan bertan elur ekaitz  "eleganteak" jasan ostean. 

T1: Jose Luis:  merezitako sari horietakoa jaso zuen Reinosan. Espainiako txapeldun V1mailan.
 (Veterano 1, 40-44urte) . TTTko mitikoetako bat, nekazezin horietakoa, azken hiru urte hauetan Getariako traineruan aritu delarik, beste kirol esperientziak desberdinak  biziz. Aurten kategoriaz estreinatzen zuen ilusioarekin berriro buelta delarik, auskalo zenbagarren denboraldia burutzera. Txapela kentzeko garaipena dudarik gabe, zorte on Anso, Jaca eta Isabako triatloietan. Hasi behintzat ederki hasi da, 2tik bi garaipen bere adin mailan. 
                                                                      Asier Muruaren argazkia

T2: Elite mailan Jon Erguinek (Trigoi TT) irabazi zuen bigarrengo aldiz segidan, neguko modalitate honetan onena dela berretsiz. 2.garren Egoitz Zalakain (Atletiko S.S) izan zen iaz bezala. , eta iaz Jacan bezalaxe, Erguinek eskian gehiago zela erakutsi zuen bizikletan iritsi zen taldetxo txiki hartan. 3. Raul Roda (Hiruki Valle Egues) izan zen.  Emakumezkoen elite mailan 1. Ana Casares (AC. Triatlon) izan zen, ama izan ostean berriro goi mailara iritsi delarik. 2. Alba Xandri
 (C.T.S.J. Abadesses), 3. Inmaculada Pereiro (SVC seguridad).

 

                                                                                                                                 Asier Mururaren argazkia


T3: Beste euskaldunak, Gema Hernandez (K0 Triatlon Taldea) 35-39 adin mailan,
 Ilazki Zalakain (Atletiko SS) 30-34 adin mailan, Alejandro Altuna (Eibarko TT), 50-54 mailan, Jose Mujika (Independiente) 55-59maila ere Espainiako txapeldun izan ziren. 

 
Hurrengo zita Anson, iñauteri igandean. Neguko Zirkuitoko 2garren proba. Reinosa estatuko txapelketa zenez ez zen sartzen.

Pd1: Cantabriako triatloietako azafatak beti berdinak die. (Fijatu argazkiak)
Pd2: Quebranta ez zaizula tokatu?, IM menditsuak prestatu nahi dituzula? Aldapa igo nahi dituzula egun oso batez? Isaban ekainaren 1ean, 191km 5316m desnibel metatu

3 comentarios:

Aimar dijo...

Je,je,... Beti berdinek die bai azafatak ta gainea hoietako bat kantabriako presidenten (hala dala ustet argazkin eskubin daon ilezuria) alaba dala ustet.

Unknown dijo...

Zorionak Jose Luis eta gainontzekoei! Lan bikaina!

reitziger dijo...

zorionak guztiei!!!!!!