Ez degu erraz ahaztuko larunbatean bilboko triatloiean
gertaturiko guztia, egun mitiko bat izan zela esan genezake, eta guk,
taldekideak ez badegu ahaztuko, aimarrek oraindik gutxiago.
Bilbon parte hartzera joatea ilusioz beteta, bertan zeuden
izenekin, zegoen maila altuarekin eta bertatik txapelarekin bueltatzea ez da
makala, ba hori lortu zuen aimar agirresarobe taldekideak.
Aipatzekoa ere taldeka irabazlea izan zela Tolosaldeko Triatloi
taldea beraz ez dago gehiago eskatzerik, egun borobila.
Egiten zuen eguraldiak egun benetan gogorra izango zela argi
uzten zuen, bertan inpernua bizi genuela esan genezake baina ez det uste
inpernuan halako hotzarik egiten duenik. Eguraldi txarra, euria, Haizea, hotza…
denetarik izan genuen baina hantxe erakutsi zan eta nola gainera hemen inguruan
dagoen kasta.
Dudarik gabe aimarrek emandako kanpaikada itzela izan zen,
parte hartzaileen artean , mikel elgezabal (aurreko bi urtetan garaile), Andrew
starykowitz ( ironman distantziko bizikleta sektorean munduko errekorra duena),
Marcel Zamora ( nizako ironmana 5 urte jarrian irabazi duena eta enbrunman ere
birritan irabazi duena), richar Calle, Albert moreno………… etabar luze bat, eta
guzti hauen artean muturra sartu eta gure taldekide den aimarrek txapela
jantzi, zoragarria, itzela….ez dago hitzik bizitakoa kontatzeko.
Bilboko “ria” famatuko ura espero genuena baina hotzagoa
zegoen, 14º zegoela esan zuten antolakuntzatik baina ondoren filtratu diren
informazio batzuek diote bajugoa zela temperatura, gainera korriente ugari
zeuden uretan mareak zirela eta, guzti honek lehen sektorea benetan gogorra
egingo zuen, bertan 1,9 km igeri egin behar izan zituzten triatletek.
Uretatik guztiz izoztuka irten eta ez da batere erreza
bizikleta hartu eta egurra ematen hastea, hare gutxiago ia denbora guztian
euria egiten badu, sektore honetan 90 km. Egin zituzten Viveroko gaina birrita
pasa behar izan zutelarik.
Eta azkenik bilboko kaleetan maratoi erdia (21km).
Aimarren karrera borobila izan zen, uretatik 7. Irten zen,
bizikleta itzela egin zuen (partzial onena) eta korri egitera elgezabal eta
starykowitzen atzetik irten zen, ez zuen lan erreza baina gorra dala erakutsi zuen
eta lana ondo egiten danen emaitzak iristen direla, bai elgezabal eta bai
starykowitzek beraien bajoiak izan zituztenen aimarrek ederki aprobetxatu zuen
eta lasterketa burua hartu zuen helmuga arte utziko ez zuelarik, atzetik gomez
cubero oso azkar zetorren baina horrelako aukera ezin zuen aldegiten utzi
aimarrek eta ederki eutsi zion garaipenari, bertan zeuden tolosar animatzaileak
(familia, taldekideak, bikoteak, lagunak….) guztiz txoratuz. Zorionik beroenak
aimarri eta disfruta dezela merezi duen bezela.
Aipatzeko ere taldekieen lana orokorrean oso ona izan zela
eta honen islada taldeka irabazitako txapela.
Karrera izugarria burutu zuen aitor regillagak, bizikletan
pintxatu ondoren 12. Postuan amaitzea ez dago edozeinen esku, beti aipatu dugu
mutil honek duen kasta eta larunbatekoan ere ederki erakusti zuen.
Aipatzekoa ere eduk egin zuen lasterketa, aurten oso fuerte
zegoela argi zegon baina gauza hauek lasterketetan erakutsi behar dira eta
ederki demostratu zuen, legezkoa da esatea bere lasterketari esker lortu zela
taldekako txapela, oso karrera
erregularra, uretan aurrean, bizikleta oso ona jende asko aurreratuz eta
korrika mantenduz, azkenena 48. Postua lortu zuen
Hurrengo taldekidea Gorka Sarasola izan genuen, hau 61. Postuan
sailkatu zen, gorkak asko sufritzen du horrelako eguraldiakin baina kasta itzela
duela ederki erakutsi zuen, ez zuen karreran guztiz sartzea lortu izoztuta zegoelako eta hala ere hain
aurrean sailkatzeak meritu itzela du.
Ondoren Asier sartu zen, honek uretako sektore oso ona egin
ondoren, bizikletan postu dexente galdu zituen bere puntu fuertea ez dela
erakutsiz eta korrika nahiko txukun, azkenean 91. Postua lortuz.
Eta azkenik iñigo esnaola aipatu behar degu, honek ere
ederki entrenatzen ari dela erakutsi zuen, aurreko urteko denborak hobetuz egin
zuen eguraldia eginda ez da makala, honek 203. Postua lortu zuen.
Bilbora beste 3 taldekide ere gertaratu ziren, batetik
artutxak zegoen eguraldi ikusita buruarekin jokatu eta ez parte hartzea erabaki
zuen jakinda horrelako eguraldiak zein kalte egiten dion.
Bestalde Aritz iglesias eta Sonia muñoz-ek lasterketa utzi
egin behar izan zuten aurretik esandako kondizioek behartuta ,hemendik animo
iritxiko bait dira lasterketa hobeak edo eguraldi hobeak……
Eta azkenik aipatu beste bi tolosar ere bazirela bertan, Zalakain
anaiak.
Egoitzek 9. Postua lortu zuen, emaitza bikaina benetan.
Eta Ilazkik ere bertan behera utzi behar izan zuen lasterketa
zulatu baten ondoren, pena bat zeren eta oso aurrean zihoan.
Guzti honek ederki erakusten du ze sasio dagon tolosaldean,
zorionak guztiei eta bereziki aimarri!!! Disfrutatu!!!!
azkenik datu gisa esan 700 izen emate izan zirela, nahiz eta azkenean esaten zutenez 650 partaide izan ziren irteera lerroan, hori bai, 442 partaide bakarrik iritxi ziren helmugara beraz datu hau oso esanguratsua da ez bait da batere normala horrelako proba batean hainbestek uztea...zein gogorra izan zen beste islada bat.