2013/05/06

GOOOOOOO!!!!! HASI DA TRIATLOIA, DENETARIK IZAN DUEN ASTEBURUAREKIN!


Kirol asteburua dudarik gabe, proba ugari eta parte hartzaile ugari emaitza desberdinekin, baita disgustoren bat ere…….

Larunbatean hasi zuten TTT-ko partaideek Triatloi denboraldia, eta ondo hasi gainera.

Lehenik eta behin bermeon ospatu zen Sprint distantziako bertako triatloia, 750/28/5, bertan taldekide dexente eta oraindik emaitzak jarri ez dituztenez ez ditugu erreferentzi guztiak baina iritxi zaigun informazioagatik esan genezake ederki moldatu zirela gureak, emaitzak izatean azalduko ditugu baina esan dezakegu, aurten izan dugun “fitxaje estrellak” ederki hasi duela tri denboraldia, aimarrek 4. Postua lortu zuen bertan karrera bikaina osatuz.

Jakin ere badakigu edu taldekideak izurdeen moduan egin zuela igeri eta bizikletan bigarren taldetxoan izan zen albertorekin batera, hori bai, bigarren transiziora iristen ari zirela andre bat errepidera atera eta albertok aurretik eraman zuen izugarrizko kolpea hartu zuelarik, hemendik animo guztiak albertori eta espero degu ezer ez izatea. Honek bertan behera utzi behar izan zuen lasterketa eta eduk gainean zeramakin sustoarekin ederki bukatu zuen beste basurde bat aurrekaldean sartuaz.

Alar ere ederki moldatu zen eta oso gustura amaitu zuen.

Beste guztien informaziorik ez degu beraz sailkapenak izatean aipatuko ditugu.


Bestalde Senperen hasi zuten beste taldekide batzuk tri denboraldia, bertan larunbatean errepresentazio  bat izan genuen taldekako proban, hauek ederki moldatu ziren aurreko urteko denbora hobetuz eta ederki disfrutatuz. aipatzekoa aurkari bezela llanostarrak izan zituztela eta baita xabier euzkitze bisitaria ere.....honek asteburu honetan kamara bat eramango balu gure expedizioaren ingurura audientzi gehien izango zuen bisitari programa izango zen dudarik Gabe!!!!

Igande goizean izan genuen nobedadea, maider taldekidearekin batera, Naiara eta ainhoak relebo talde bat osatuz sprint distantzian parte hartu zuten dudarik gabe lan itzela eginaz, errelebo guztien artean 4. Postua lortu zutelarik, hori bai emakumeen artean lehenak izan ziren eta errex gainera…… hauek behar dan bezela entrenatzen hasi ez gero…..aterako dizkigute koloreak bati baino gehiagori…. Zorionak hemendik!!!!!


Eta eguerdian proba haundia ospatu zen, distantzia olinpikoa, drafting gabe eta 400 bat partaide.

Bertan emakume bat, Maialen, aurten pistinan egiten ari den entrenamenduen islada erakutsi nahian proba polita egin zuelarik, lan ona nahiz eta perkantzeren bat izan zuen juezekin eta oraindik sailkapenak ez daudenez ez dakigu ze postuan amaitu zuen baina lehen 10etan zihur.

Gizonezkoetan berriz, partaidetza ugari, aimarrek bermeon egin zuen lana egin ondoren karrera izugarria eginez 3. Postua lortu zuen, frantses bat eta errusiar baten atzetik, aitor regillagak 8. Postua, eta ondoren sartu ziren, Gorka sarasola, marin, danel eta artutxa…ez det uste inoz ahazten zaitenik, guztiak lan bikaina eginaz, batzuk beste batzuek baino gehiago sufrituz baina karrera polita eginaz.


Bestalde aipatzekoa ere proba honetan bi errelebo izan genituela horietako batek 2. Postua ( edo 3. Ez gaude ziur oraindik) lortu zuelarik bertan alarrek bizikletan egin zuen lana aipatzekoa delarik batipat bezperan bermeon parte hartuta zegoelako eta txirrindulari haundien denborak ia berdinduz karrera borobila egin zuena.


Beste taldearen postua ez dakigu, hauek arazo ugari izan zituzten,proba hasi baino 5 minutu lehenago,  ureta sartu aurretik igerilaria zen oterok neoprenoa hausi zuen eta korrika kotxera jun behar izan zuen berasa “botilleroak” izugarrizko berotualdia hartuta beste neopreno baten bila, ondoren bizikletan Vladimir kortejarenak, lan ederra egin zuen baina dirudienez, juez bat argazki bat atera nahian zebilela uste zuenean txartel beltza ateratzen ari zitzaion ( hau kontrastatu gabe dago oraindik) eta bukatzeko jon marrubik patxadaz hartu zuen lasterketa barruan daukan txekorra atera nahi ez zuelarik jende asko bait zegon eta ez zun inor aurretik eraman nahi…..esaten dan bezela denetarik egon behar da leku guztitan eta errelebo hau da kirolean ere horrelako gauzak dauden seinale. Gora zuek eta jarraitu kirolaz hórrela disfrutatzen!!!!


Bukatzeko, albertoren golpea txapa eta pintura bakarrik izatea espero degu eta hemendik onena opa diogu. Aimarri ere zorionak burutu duen asteburuagatik, ongi etorri etxera!!!!

Datorren asteburuan, larunbat goizean deban izango da triatloia han ere izango delarik partaidetza, animo guztiori.

PD1: bermeoko emaitzak

Maitane garmendia = 15.
aimar = 4.
edu = 51.
alar = 90.
alberto = 156.
iñaki lekuona = 178.
ikusten dezutenez, lehenago hanka sartu det eta albertok txapeldun baten moduan amaitu egin zuen proba. zorionak guztiori!

PD2: Senpereko emaitzak

taldeka Erlojuz kontrako proban = 35.
sprint distantzian erreleboka(naiara/maide/ainhoa) = 3.
olinpikoa erreleboka = (asier/alar/david) = 3.
(otero/manex/jofresa)= dirudienez ez zen argazkia eta txartela zen deskalifikatu egin bait dituzte.
olinpikoan indibidualki:
Aimar: 3.
regi= 8.
sarasola=44.
marin = 73.
danel = 112.
artutxa = 118.
Maialen= azkenen deskalifikatua izan zen.




3 comentarios:

Anónimo dijo...

Kaixo ekipo!
Benetan asteburu zoragarri ta ahaztezina Senperen pasatakoa. Lotsak eta beldurrak alde batera utzi ta azkenean helburu txiki hau haundi bihurtu zait taldekako triatloi baten parte hartu ondoren. Maider ta Ainhoarekin batera talde politte osatu dugu, neretzako lujo bat beraiekin aritzea.
Hemendik eskerrik asko bertaratutako guztiei eta emandako animoengatik, gustura hartzen dira ta.
Gabon ta beste bat arte.

Naiara

Anónimo dijo...

...

Anónimo dijo...

Earra astebukaera.
Plazer bat izan da zuek denekin asteburua pasatzea. Eguraldia alde, kanpamentu konpletoa eta kontxiren karrillerak a tope jarri gaitue.
Antolakuntza ez omen da oso ona... ez dakit ba Semperen bezalako giro oneko edo antzeko asteburu oso bat prestatzeko gaitasuna duen hegoaldeko herriren batek. Akatsak izango dituzte baina... gora Sempere!!!
ta hoi eliminatu in gintuztela jijiji.

Vladimir K.