2013/12/29

URTEKO 51. SARRERA, aurtengoz kitto.

Urteko 51. idatzitxoa, hamaika kontu kontatu ditugu aurten ere, eta hasieran batean iazkoa berditzea oso zaila ikusten genuenean zast!, ordukoa hobetu dugu. Garaipen asko izan dira, eta nolakoak gainera...
Emozionatu ere egin garelarik zenbait unetan. 

Baina askotan esan izan dugu, MAHALA-TTT talde bat dela, lagun taldea guztiaren gainetik, garaipenak indibidualak izan arren gehienak eta zenbaitetan taldekoak  erdietsi. Giro atsegin eta sanoa dugu gure etxe honetan, bakoitzak argi du kirol honekin zer lortu nahi duen, eta akaso horixe da guztiaren giltzarri sendoa. 

Ez gara hasiko lerro hauetan urteko gauzak gogoratzen, horretarako post desberdinak berrirakurtzea besterik ez duzue,  edota beste urteetakoak ere bai... eta zinez da esperientzia polita, guztian bezala denbora pasa denaren seinaleaz jabetzeko. 

Gaurkoan bi aipamen egin nahi nituzke, bata bi ibartarrentzat,  Maitane Garmendia eta Beñat Doiartzabalentzat. Ia sei hilabetez hegoamerika zeharkatu dute bizikletaz eta Ushuaia-ra iritsi ostean etxera bidean datoz.  Eta aste hauetan guztietan irakurri izan ditugu euren gorabeherak gure gustuko blogen atalean klikatu ostean. Bejondeizuela bioi!  

Bigarren aipamena liburu batentzat da, Dina Bilbao taldekide ohiaren buruzko bizitzari buruzkoa. Gu gazteagoak garenontzat aukera paregabea nor zen hobeto ezagutzeko. Oraintxe labetik atera berria da eta tolosako zenbait komertziotan eskuratu dezakezue jada 12€.


 Liburuaren azala




Eta abenduaren 31an 16:30tan ume haundiok Tolosako San Silbestrea dugu urtea izerdia atereaz bukatzeko, bertaratzen diren taldekide guztiek eraman dezatela MAHALAko kamiseta!!!






2013/12/22

PODIUMETIK PODIUMERA... PODIUMERA BIDEAN...



Zizukil, abenduak 14, gaueko 22:30, hotz dago, eta giroa hozten doa zeru ilun oskarbi baten azpian. Baina hotz gutxi dute korrikalariek. Tartean MAHALA-TTTko bost kide, Ibon, Iñaki, Danel, Sonia eta Maialen ,  beste batzuk barreraren beste aldean animo oihuak ematen. 7km aurretik, eta bertan Ibon 3.  (23'17") izan zen, sprintean Iker Pagola tolosarrari irabazi ostean, Maialen ere bikain aritu zen podiumearen lehian azken kilometroan sartu artean, azkenean 4. izango zen.  Karrera amaierako txokolate beroaren detailea egundokoa izan zela ezin aipatu gabe utzi.  Zizurkilgo gau krossa 2013; Sailkapena

Zizurkilgo gau krossek podiuma

Astebete beranduago, Orion distantzia berdinean 7km tan berriro ikusi dituzte aurpegiak Ibon eta Ikerrek  baina oraingoan 1. eta 2. izan dira hurrenez hurren,  podiuma borrokatzetik lasterketa lehaitzera pasa direlarik. 23'12"ko denboraz irabazi duelarik. Lasterketa berean, 14km-ko distantzia Maider Gaztañaga 2. izan da, Claudia Behobide irabazlearengatik 9" eskaxera. Orio 7km sailkapena   Orio 14km sailkapena  Bertan izan dira baita Alar, Danel, Gorka eta Ion. Aipatu gainera Donostian aurreko asteburuan lehiatu zen krosean Alarrek lortu zuen 12. postua. Libre lasterketa Donostia. Sailkapena 2013.

Hurrengo zita Abenduak 31n izango da San Silbestreren batean, bitartean entrenatzen segituko dugu, edo eskiatze teknikak ixkutuan perfekzionatzen, edo tontodromoan hitzaspertu atseginen laguntzaz kilometroak pilatzen....


2013/12/11

TOLOSAKO 2013KO KIROLA GALA


1.- Abendu partean urteko kirol gala ospatu ohi izan da gure Tolosa maitean.
Kirolari aipagarrienen mailan, Aimar beste hainbat kirolarirekin batera izendatu izan zen.
Diplomak: Maialen eta Aitor Regillagak ere euren aipamentxoa izan zuten denboraldi borobil baten ostean.
Eta herriko kirolari guztien artean aipamen berezia Iker Karrera mendi lasterkariak izan zuen.
 Urteko kirol gala Tolosa 2013, albistea eta bideoa.

2.- Aurreko asteburuan eskiak estreinekoz jantzi genituen MAHALA-TTTko kideok. Neguko hilabete hauetarako kirol elegante eta aproposa dudarik gabe. Reinosako espainiako txapelketa bazuk jada asteburu pasa bezala begiztatzen hasiak baitira ziurrenik.

3.- Eta larunbat gauerako planik bai? Zizurkilen gau krosa ospatzen da. Basurde batzuk jada eman dute izena... zitan gaueko 22:30tatik aurrera 7km inguruko zirkuitu batean. 

2013/12/03

PARRANDA ONDORENAK....

"MAHALA BASERRIKO PRODUKTUAK", gure babesle nagusiari eskerrik handienak eman nahi genizkioke larunbatean eman zigun hamaiketakoagatik eta bere instalazioak erakusteagatik. 

ALPE D´HUEZ, izan zen behin baino gehiagotan atera zen triatloiaren izena. 2009an gerturatu ginen MAHALA-TTTkoak bertara baina ezin izan genuen helmuga marra pasatzea lortu. Uztailaren 30an triatloi luzea 2200-115-22, uztailaren 31n  triatloi olinpikoa 1200-30-7 eta uztailaren 27an duatloia 5-17-2,5 eta uztailaren 29an umeen triatloia. Denetan nola ez, Alpe d´´Huez handia igotzen da. Oporretarako paraje eta aitzakia  polita dudarik gabe. http://www.alpetriathlon.com/fr

NATILLAK: Ikatzako natillak ere postre klasiko bihurtu dira, hala ere larunbatean pertzatik natilla ontzia "rulatzen" hasi ginenean "el sumun" izan zen.

WATXAPA: watxapeko azken mezuak  06:38 inguruan izan zen, baten batzuk ez zuten oherako gogorik eta hori sagardoa eta ardoa edaten hamaikak baino lehen hasi ginela leaburu aldean....

MENUA ETA TERTULIA: Mundiala! Aupa sukaldariak!

 
ZARAUZKO KROS MISTOA: Maiderrek eta Mitxel Cuadradok osaturiko bikoteak 2. postua erdietsi zuen. Lasterketa lehiatua izan zen, irabazleak 27'00", 2. 27'03" eta 3. 27'14"ko denbora egin baitzuten. Ainhoa ere bertan izan zen, hauek ere oso ondo 59. postua lortuz.


BERROBIKO HERRI KROSA: Mahala-TTTko kasta, gogortasuna tolosaldeko herri txiki honetatik datorrela esatea ez da handikeriatan aritzea. Data berria jarri dute oraingoan egutegian, iaz uda izaten baitzen. Ibon Gonzalez 2. izan zen irabazleagatik 3" exkaxera, Jose Luiz Zabala 4., Ion Alberdi 5. eta Ibai Madina 8. Sailkapenak Berrobi herri lasterketa 2013