2013/12/22

PODIUMETIK PODIUMERA... PODIUMERA BIDEAN...



Zizukil, abenduak 14, gaueko 22:30, hotz dago, eta giroa hozten doa zeru ilun oskarbi baten azpian. Baina hotz gutxi dute korrikalariek. Tartean MAHALA-TTTko bost kide, Ibon, Iñaki, Danel, Sonia eta Maialen ,  beste batzuk barreraren beste aldean animo oihuak ematen. 7km aurretik, eta bertan Ibon 3.  (23'17") izan zen, sprintean Iker Pagola tolosarrari irabazi ostean, Maialen ere bikain aritu zen podiumearen lehian azken kilometroan sartu artean, azkenean 4. izango zen.  Karrera amaierako txokolate beroaren detailea egundokoa izan zela ezin aipatu gabe utzi.  Zizurkilgo gau krossa 2013; Sailkapena

Zizurkilgo gau krossek podiuma

Astebete beranduago, Orion distantzia berdinean 7km tan berriro ikusi dituzte aurpegiak Ibon eta Ikerrek  baina oraingoan 1. eta 2. izan dira hurrenez hurren,  podiuma borrokatzetik lasterketa lehaitzera pasa direlarik. 23'12"ko denboraz irabazi duelarik. Lasterketa berean, 14km-ko distantzia Maider Gaztañaga 2. izan da, Claudia Behobide irabazlearengatik 9" eskaxera. Orio 7km sailkapena   Orio 14km sailkapena  Bertan izan dira baita Alar, Danel, Gorka eta Ion. Aipatu gainera Donostian aurreko asteburuan lehiatu zen krosean Alarrek lortu zuen 12. postua. Libre lasterketa Donostia. Sailkapena 2013.

Hurrengo zita Abenduak 31n izango da San Silbestreren batean, bitartean entrenatzen segituko dugu, edo eskiatze teknikak ixkutuan perfekzionatzen, edo tontodromoan hitzaspertu atseginen laguntzaz kilometroak pilatzen....


No hay comentarios: