BARTZELONAKO IRON MANA
Astebete igaro da Bartzelonako IM-ko resakatik, ikargarria izan zen bertakoa MAHALA-TTT rentzat. Espainiako distantzia luzeko txapelketan, kluben artean 2. sailkatu ginen. Nork esango zigun emaitza hauek lortzera iritsiko ginela duela urte batzuk...
ELITE mailako sailkapenak
Aimar Agirresarobe: 8h47'15" 17. eta espainiako txapelketa 3. postua. Zer esan dezakegu beretaz? guk ezer gutxi aurtengo bere super denboraldiaz. Bere blogeko post berrian kontatuko omen ditu bertako bizipenak. Ezinegonez gaude irakurtzeko ...Bejondeizula egindako denboraldiaz basurde!
Alberto Vaquero 9h02'47". 28. eta espainiako txapelketako 8. postua. Aimarren emaitzez ikaragarri poztu baginen Albertorenaz zer esan. IM distantziari trukoa hartu dion mutila, urtetik urtera erlojuari segunduak jaten joan dena, eta bere prestakuntzan erabat asmatzen duena. Erregularra erabat, eta gutxitan huts egiten duen horietakoa sasoiko badago. Ziur arantza hortxe izango duela sub9arekin, ezen hainbeste ordutan 2' eskax detaille nimiñoetan joaten baitira. Ez baitago edonoren esku horrelako erronka bat prestatu eta lortzea, bejondeizula zuri ere!
ADIN TALDEtako emaitzak
Iñigo Esnaola. 11h08'58". Gasteizko arantza kendu zuen, horixe nahi zuen, eta berrogei urte bitartean egin nahi dituen desio horretan beste bat poltsikuratu zuen. Zakua betetzen dihoakio dudarik gabe!
ARRIARANGO LOKATZAK
Bartzelonako IMaren atarian jokatu zen mendi duatloi zirkuituko 3. proba. Bertan izan ziren Lier 10. , Unai Aizpuru 36. , eta Iñaki 57. Arriaran, sailkapenak. Merezi du 1' osteko jeitsiera ikustea, bertako lokatz festaz gozatzeko! Arriaran , Bideoa
SAN ESTEBAN KROSA 2013.
Mutiletan 2. eta 3. Aitor Regillaga eta Ibon Gonzalez basurdeak elkarrekin sartu ziren eskua emanda.
Nesketan Maialen Muñoz 2. izan zen eta 4. Sonia Muñoz.
San Esteban krosa 2013, sailkapena
GORBEIA SUZIEN:
Datorren larunbatean Gorbeia suzien mendi lasterketa lehiatuko da Zeanuri, 28.8km , desnibel + 1700m inguru. Euskal herriko txapelketa eta ia 400 ahuntz aterako dira bertan. Eta tartean nola ez basurdeak. Gorbeia Suzien WEB, enbaja polita izango da dudarik gabe, ea eguraldia lagun iazko lokaztirik ez dugun! edo bai.... ;)
PD: argazkiak falta direla somatuko zenuten post honetan, mobilean nituen mordoxka, baina datuak PCra pasatzeko kablea auskalo nun sartu dudan eta ez da agertzen, ea hurrengorako agertzen zaigun!
2013/10/04
MATERIALA
Material sekzio berri bat sortu da blogean bigarren eskuko materiala saldu/erosi ahal izateko.Eskubialdean Papa Noelen enlazea duzue bertara sartu ahal izateko. Egia esan oso aukera ederrak daude, ez galdu aukera eta begirada bat bota sekzio berriari. Ez zarete damutuko!!!!
Materiala
Aurrerapen txiki bat...
Materiala
Aurrerapen txiki bat...
2013/10/02
COMILLASEKO GARAIPENA ETA BARTZELONAKO IMaren ATARIAN...
"Aurtengoz bukatu dira nire denboraldiko triatloiak. Comillasen hankari dagokionez bigarren txanpa gaindituta. Pozik! Triatloi eta paraje politak. Pozik berriro ere Estefania Gomez eta Inma Pereirorekin egon ahal izateaz!" Hauxe idatzi zuen sare sozialetan gure taldekideak larunbatean Comillaseko triatloia amaitu eta irabazi ostean. Bitik bi triatloi, Zumaiako eta Comillaskoa, joan zen bezela itzuli da, ate handitik. Ziur gainera, horrelako argazkiak ateratzen badizkiote gehiagotan lehiatu nahiko duela. Argazkilaria Jorge Morales Gutierrez da eta bere argazkiak zeresan handia ari dira duten ikusgarritasunagatik.
Lasterketa berean, baina gizonezkoetan Aimar 8. izan zen, postu ona esango du jendeak, baina postu erabat mikatza, bizikletan 2garrena harrapatzear zegoela, bidez nahastu eta urrezko minutu parea galdu zuen, eta ikusita garaipenerako lehia erabat galdu zuela (azken aldian gaizki ohitzen ari zaigu...) astebete beranduago iron mana zuela oroitu eta hanka altxa zuen. Bi hauek batera badira lasterketetan podiumak binaka kontatzen hasi beharko degu.... ;)
Urriak 6a ere begiz jota dute gure hiru basurdek, eta gainera hiru basurdeak zaurituak dira...
Batetik Iñigo Esnaola, Gasteizko iron manean korrika saioan utzi zuen txakalaldiak jota, arantza kentzera joango da, eta berriz ere finisher sentitu nahiko du sentimendi eztanda batekin.
Bestetik Alberto Vaquero, udaberrian eroriko latza izan zuen bizikleta sektorean zirkuituko proba batean, Bilbo eta Zarautzi ezetz esan behar izan zien, pena handia izan zuen, begiz jota baitzituen, baina gauzak nola diren, buruari buelta gehiego eman gabe Bartzelonako aukera eskuen aurrean jarri, udan ondo entrenatu, fin fin jarri, San Juan de Luzen sasoiko dagoela ikusi eta ahalik eta ongien egitera doa, bere ametsa, nahia, desioa, sub9 izango da, nahiz eta umiltasuna lagun, ez duen helburu hori jendeari esan nahiko.
Eta bukatzeko Aimar Agirresarobe, denboraldi honetako triatloiak izan duen izar dizdiratsua. Urtez urtez koxkatxoa igotzen joan dena, eta egun onenen alboan dabilena, Bilboko triatloiko irabazlea, Zarauzko triatloian Eneko llanosen atzetik bigarren, horiek distantzia luzean aipatzekoak. Gasteizerako ezin izan zen jarri Aritzalekuko eroriko beldugarri horren ostean, baina itzuli da eta hau ere joan den bezala itzuli da , ate handitik. Bartzelanoko IMean ,bere areriorik handiena bere burua izango da, ez baitio jada inorri ezer erakutsi beharrik, bere buruarekin lehiatu nahiko du eta bere gorputzaren mugaren bila joango da txapeldun handiak bezala. http://www.challenge-barcelona.es/es
Mendi duatloi zirkuituan, Mallaboan jokatu zen II. proba. Bertan Lier Etxeberria topa 10ean sartu eta eta Unai Aizpuru ere bertan izan zen . Lierrek sailkapen nagusiko top5 izango du amets eta horretarako lehiatuko da. Hurrengo zita Arriararen larunbat arratsaldean , berarentzat zirkuitu aproposa delarik, jeitsiera oso bihurriak baititu.
2013/09/23
AIMAR 4. SUANCESKO TRIATLOIAN ETA ITSASOREN ITZULERA!!
IMerako 2 aste eskas falta direla gure Aimarrek azken test handi bat egin nahi zuen; hasteko larunbatean 200km egin zituen bizikletan eta igandean hankak zituen moduan izanda Suancesera hurbildu zen bertako triatloia lehiatu asmoz. Gustura zen mutila egindakoaz, beti nahi da gehiago, baina jakitun zen bezperako saioak hanketan bere ondorioa izango zuela. Azkenean 4. izan zen, lasterketaren lehian sartuta ibili zen, baina amaierarako berak esanda bezela hankak ez zihoazen bihotzak nahi bezain azkar.Bartzelonan lanak eman ditu basurde honek!!
Larunbatean Mutrikuko I. triatloi herrikoia ospatu zen, hurrengoa urtean zirkuituko proba izango delarik. Bertan Itsaso Leunda, aurtengo gure fitxaketa izarretako bat, triatloilari sentitu zen berriro. Dena bide obetik doala dirudi, laister zara zuk nahi bezela entrenatzen!
Ikaslea irakaslearekin...
Azkenenean ez zen lehiatu Tolosako Skyrunning txapelketa, jende gutxik izena eman zuela medio. Propaganda falta dutela iruditzen zaio sarrera honen idazleari. Kartelak ere azken 2 astetan atera zituzten, nahiz eta interneten baze bere berri.... eta bertako penak kentze aldera mendiko sekzioalarunbat honetan Olazagutiako mendi lasterketan izango da. http://www.sakanerria.com/olatzagutia-urbasa/. Eta igandean baten batzuk Mallabiako mendi duatloian ere izango dira zirkuituko II proba lehiatuz.
2013/09/16
REGILLAGA DONOSTIN TXAPELDUN ETA ALBERTO 4. HALF IRONBASK-en
DONOSTIA: WILDWOLF SERIES 2013
Bakarrik iristea bezalakorik ez omen dago garaipenaz gozatzeko, hori diote txapeldunek, eskuak altxatze horrek sentimendu eztanda eragiten omen du barnean...
... Ba bizipen hori berriro sentitu zuen Aitor Regillagak igandean Donostian lehiatu zen Wildwolf series barneko triatloi olipinkoan. 2008an debutatu zen mutil honek zumaiko triatloian, ez omen zekien igerian... , bizikletan afizionatu mailan punta puntan ibiltzen zen garai haietan, eta korrika ba beretzat ez zeukan misteriorik gaztetan baloiaren atzetik Amaroz KEn ibili ondoren. Beste guztia badakizue.
Azken kilometroan... garaipenaz gozatzen
(Argazkia: TTT-Watxap)
IRONBASK 2013:
Urteetan San juan de Luzeko triatloi bezala ezaguna, baina iazti, distantzia mota guztiak dituen proba; sprint, olinpiko, olinpiko bikoitz edo IM erdia eta Iron Mana. Gure Alberto IM erdian atera zen, hemendik aste gutxira urriak 5ean Bartzelonako IMean lehiatuko baitu Iñigo eta Aimarrekin batera. Test moduan hartu zuen proba, bere burua probatu nahi zuen, udan etxeko lanak ongi egin ote zituen ziurtatu... eta bai , primeran zegoela ikusi zuen. Udaberrian eroriko handia izan zuen euskal zirkuituko proba batean bizikleta sektore amaieran emakume batek errepidea gurutzatu eta bere aurka talka egin ondoren, kosta zitzaion errekuperatzea, baina esan bezela itzuli da. 4. izan zen 1,9km igerian 90km bizikletan eta 21km korrika egin ondoren.
IBARRAKO III. MENDI DUATLOIA
Ibarran beste behin giro aparteko giroa izan zen mendi duatloi zirkuito lehen proban. Bertan izan ziren mendiko sekzioko zenbait kide. Alar, Edu, Iñaki eta Lier. Esan behar da TTTko lehen postua oso garesti egon zela eta azken kilometroan txispak atera zirela ohorezko postu horren bila. Ibarra 2013; sailkapen orokorra
IRAILAK 21: TOLOSA SKYRUNNING CHANPIONSHIP
Ba horixe, 18km inguru daude Tolosa eta Ernio artean, 1000m+, gora erdia behera beste erdia, zita larunbatean goizeko 10tan. Informazio gehiago www.kirolprobak.com atarian. Bi urtez behin izaten da, beraz zalantza baduzu ez itxaron.
2013/09/12
ZUMAIKO TRIATLOIKO DOBLETEA
Asteburu borobila izan zen, lasterketa bikaina egin zuten beste behin MAHALA-TTTko kirolariek, taldeka irabaztea bakarrik falta izan zitzaien, 3. izan ziren sailkapen honetan larunbatean lehiatu zen Zumaiko Triatloian, eta aldi berean gipuzkoako txapelketa ere bazena distantzia sprintean.
Bideo labur bat bertan pasatakoa, ikusteko.
Mutiletan Aimar izan zen garaile (bere blogeko kronika partikularra) eta nesketan Maider. Biak ala biak berriro itzuli dira zirkuitura, eta joan ziren bezela itzuli dira, sasoi bete betean. 23urte azpiko mailan, zer esan dezakegu Maialenetaz? Ba etxean jada arazoak dituela hainbeste txapel eta garaikur gordetzearekin, beste behin podiuma zapaldu zuen. adin maila honetan erabateko erregulartasuna erakutsiz. Aitor Regillaga ere bikain aritu zen top 10aren barnean sartu zelarik, 6. izan zen, bizikleta gainean latigoa astindu zuen, baina erabat gaitzetsi zuen igeriketa saioan gorro berdeko baten jarrera, jo eta jo aritu omen zitzaien bai bera eta bestei, eta gaizki pasa zuela, oso gaizki, emandako kolpeen ondoren. Oraindik sarritan galdetu egiten dugu batzuen jarreraz, eta azkenaldian behin baino gehiagotan entzundako kontua da.
Gainontzeko basurdeen emaitzak:
| 1 | 0:56:55 | 85 | AIMAR | AGIRRESAROBE |
| 6 | 0:58:43 | 92 | AITOR | REGILLAGA BELOKI |
| 32 | 1:03:02 | 93 | GORKA | SARASOLA GORRITI |
| 1 | 1:03:39 | 5 | MAIDER | GAZTAÑAGA |
| 43 | 1:03:55 | 89 | IÑAKI | LEKUONA PINDADO |
| 56 | 1:04:41 | 95 | MARTIN | MARTINEZ MUÑOZ |
| 87 | 1:07:07 | 90 | DANEL | LEUNDA AYASTUY |
| 99 | 1:07:44 | 94 | ALAR | SEVILLANO AMATRIAIN |
| 119 | 1:09:06 | 91 | IGOR | OTERO URANGA |
| 7 | 1:10:23 | 6 | MAIALEN | MUÑOZ LOPE |
| 161 | 1:14:11 | 86 | IÑIGO | ANDREU GASTAMINZA |
Datorren asteburuan bi zita garrantzitsu ditugu, bata larunbatean Ibarran. III. mendi duatloian. Arratsaldeko 16tan izango da irteera eta nola ez, MAHALA-TTTkoak bertan izango gara beste behin. Zirkuito ederra, prestatzen dute ibarrako lagunek eta bertan bizitzen den giroarekin motibazoa gainezka izaten dute kirolariek. Lehenik 6km korrika plazatik bi aldiz paseaz, gero 14km montanbaikarekin 7 bide ingurutik eta plazako sagastietatik pasaz bi itzulitan, eta azkenik 3km korrika.
Beste zita igandean Donostian izango da, bertan Wildwolf Triathlon series-eko proba lehiatuko da. Bertan ere izango dugu ordezkaritza. http://www.triathlonseries.org/ts2013/sansebastian2013_esp.html
Pd: Igandean Valle de Pineta V. mendi karreran lehiatu zen Iñaki, 24km +1500m, azkenean 26´5km izan zirelarik, batetik birritan okerreko bidea hartu zutelako eta bestetik ibaia hazita zegoelako rodeo handi xamarra eman behar izan zutelako.Aurten ez zen Aragoiko koparako baliagarria eta oilar batzuk falta ziren, akaso horregatik edo sasoi puntu onean dagoelako sekulan imaginatu ez zuen postuetan lehiatu zen bere aukerak ederki probestuz. V. Valle de Pineta sailkapena
2013/09/06
IRAILEKO AZTERKETAK
Iazko gizonezk irabazleak absolutuan eta herrikoian
Full gas!!
Argazkia: poyete channel
Pistako bizikletan zaildutako mutila izan da urtetan Danel gure basurdea, pasa den asteburuan Zarautzen Fixi motako bizikletekin osaturiko kriterium batean parte hartu zuen. Harbideak, kurbak, jendea...denetik zuen ibilbide zoragarri batean 13 itzuli inguru eman zituzten, eta nola ez, nahiz eta atsalde hartan lehen aldiz holako bizikleta batekin nola frenatu ikasi ondoren, bertan e ibili zen harro harri eginda. ;)
Bestalde, mendi aldeko ahuntzek, Gorbea Suzien (urriak 20) begiz jota dutenez, hoietarikoren baten bat pirineotara doa, Bielsara, Valle de Pinetera, Ordesako leku zoragarri hartara bertako mendi lasterketa batean lehiatzera. http://carreravalledepineta.blogspot.com.es/.
Pd: gogoan izan datorren larunbatean Ibarrako III. mendi duatloia dela, beraz animatu!!! 2 proba izango dira. Bata betikoa luzea, eta bestea herrikoia. Informazio gehiago www.mendiduatloia.com
Suscribirse a:
Entradas (Atom)














.jpg)
