2009/05/27

EUSKADIKO TALDEKAKO TRIATLOI TXAPELKETAN MAHALA TRIATLOI TALDEA 3. GARREN




Pasan de larunbatean jokatu zen Hondarribian Euskadiko taldekako triatloi txapelketa, aldi berean gipuzkoako txapelketa ere izan zelarik. Guztira 34 talde izan ziren irteeera puntuan eta eta bi minutuoro , erlojuaren aurkako modalitatean, 750m-18km-5km ko ibilbideari egin behar izan zioten aurre.

Uretako sektoreari zion beldurrik handiena taldeak, baina hortan ere neguan sartutako orduak ez zirela alperrik geratu zen islatuta, uretatik atera ostean , bizikletako eta korrikako sektorean punta puntan ibili ziren eta hortxe gauzatu zuten Mahala- Tolosaldeko TT “A” koek euren arrakastaren gakoa. Gipuzkoako txapelketako 2. garren postua eta Euskadiko 3. Garren postua erdiestea lortu baitzituzten. Eta aurretik zein talde iritsi ziren ikusita, egundoko emaitza dudarik gabe.




Mahala triatloi taldeak ordea, aurten duen taldea eta maila kontuan hartuta, 3 talde atera zituen lasterketa honetan , eta “b” eta “c” taldeak euskadiko 9. eta 13. postuetan eta gipuzkoako 5. Eta 7. Postuetan sailkatzea lortu zuten. Emaitza onak dudarik gabe pasa den asteburuan lortutakoak. Asteburu honetan donostian jokatuko dute Onditzen omenezko nazioarteko triatloia(1500m -40km-10km) eta hemen ere emaitza oparoak ekartzeko asmoz lehiatuko dute dudarik gabe.
PD: hauxe da egunkaritara bidalitako kronika, orain balorazioak idatzi mesedez. Ezpala argazkia, trofeoana bidaliko dit, azpiegitura arazobatzuk zezkat..jjjaaa, ta donostin jakin dena emango detela!!!! hasi beharko deu orreako ere hitzordua egiten... dortsalena nola in ....

2009/05/18

DEBAKO TRIATLOIA

Egunon guztiori, hementxe gaude gaur ere debako kronika idazteko intentzioz, oraingo honetan barrenetik bizi ondoren.
Lehenik eta behin aipatzekoa esango nuke taldekide gehienak oso fuerte darela, sailkapenak ikusi ondoren ikusi daiteke 4 minutuko epean 6 taldekide sartu zirela denak lehenengo 60 sailkatuen artean, eta ez dago batere gaizki ez da!!!!!!
Hasteko "anekdota" pare bat eduki genituen, bueno anekdota edo "pardillada".... lehenik eta behin, jon ez zitzaigun ba bizikletako zapatilik gabe joan!!!!!!eta gainera kriston denboak egin..... aupa jon hitxuk potrok!!!!! eta nola ez nerea.... neoprenoa jarrita ordu erdi egon eta ureta sartzerakoan alderantziz jarri nuela konturatu..... ni bai kalamidadea!!! eskerrak ezpala eta miriam hor zeuden ni pixkat lasaitzeko eta laguntzeko.
Eta bestela karrerari buruz ze esan, nere aldetik behintzat bizikletako sektorea oso gorra egin zitzaidan, goraldea iruditzen zait ijituk eramaten dituzten remolke horietako bat daramakitela bizikletara lotuta.... eta itziargo aldapatxoa???!!! erregalu earra, han zeuden xandalio eta alberto taldekideei animoak emanez eta eskerrak.
korrikako saioan ere zeozer gorra sartu nahi izan zuten debatar hauek eta norbaiten ama-taz goatu nintzen ni!!! aldapa motxa baina gor bat sartu zuten... bueno nere aldetik behintzat kontentu, beldur pixkat nion azken sektoreari baina ez nuen ezer sentitu beraz oso gustora.
Orain jendeak komentau ditzala bere experientziak.... besterik gabe, nahiz eta taldekideak ez izan, aipatzekoa da bi tolosar, aimar eta egoitz, podium-ean egon zirela beraz zorionak biori baita bukatu zuten guztieri.
pd.: mingain zikinak diote hondarribin bizikletako sektorea ere gorra dala..... eutxi goiai eta aupa bloggerak!!!!!!! ( espero det nere taldekideak ez gehiegi frenatzea lanbaten... nere esku daon guztia egingo det, hori seguru!!!)
larunbat arte!!!!

2009/05/13

HONDARRIBI 25M EGALDIA CONCORDE-an

Laister dator taldekako lehenengo triatloi froga, eta bertan, 3 talde osatu ziran Ero-Etxeko elkarteko mahaiean. 
Elkarte honetan beti ateratzen dira kriston asmoak, esateako, urrengo egunean bizikletan egin behar genuen itzulia, gogoratzen? ia ia gipuzkoko mendate guztiak igo genituen, ahoz...
Taldeak A, B eta "C" izango dira, azken honek ikusmira izugarria piztu du, (beti ikusmiran). Ezker-eskubi egaletan Rolls Royce motor bana (Alar eta Raitziger), atzeko leman (eurrex) eta aurreko muturrean ezpala.
Hondarribiko aireportua nahikoa ez eta bidasoako 750metroak erabili beharko ditu aireratzeko eta Guadalupeko ranpetan eztanda izugarria aterako da soinuaren eremua pasatzean, konturatzerako lur hartu beharrean izango da "korrika", horretarako erruberak funtzionatzen ez badute, beti dago muturrez lurrartzea (hortan ezpalak dezente bait daki)
Zeozergatik da "C" taldea.

2009/05/04

TRIATLOI ESTREINUA : BIKAIN!!


Egunon guztiori! taldea mahala bai baina ez da batere makala!! atzo senperen kanpotik ikusitakoaren arabera behintzat.

Lehengo urtean parte hartu ondoren eta aurtengoan ikusle bezela egon ostean, gauza pare bat oso argi daude, lehenengoa, maila orokorra igotzen ari dela eta bigarrena nola ez taldekideen maila aurten ere altugoa dala.

Ez det ezer berririk esango beteranoak ondo daudela esanez, josuk nik uste morala igo duela zarautzi begira ( gustora ikusiko det bere bizikletako partziala ), artutxak ere proba ikusgarria, igeri aimarrekin batera eta eguraldi onak lagunduta arrigorriagako arantza kendu zuen nere ustean. Igor eta Unai nola ez oso fuerte daude batipat bizikletan, baita Sera ere, 3ak marka oso onak eginez, eta zer esango dut gure lehendakariaz? egia esan behar badet sorpresa haundiena berakin eraman nuen, argi ibili, oso fuerte dago! bere igandetako entrenuak emaitzak ematen ari dira! eta Beldak bere betiko martxan poliki poliki baina beti hoberuntz, ez banago oker guztiek hobetu zituzten lehengo urteko markak eta dexente gainera, bueno parte hartu zutenek behintzat.

Hori beteranoen inguruan.... eta berrien inguruan zer esango det ba..... hauek ez dira atzean geratzen, lehen urtea izateko, gogokin eta gerra emateko intentziokin daudela erakutsiz..... Jon irteeran azkena izanik, igeri asko aurreratu zuen, ez zara esaten dezun bezain makala, earki moldatzen zea, baina bai bizikletan eta bai korrika errekuperatutakoa.... im-presionante! korrika, hegazkin baten moduan pasatzen zan. Eta bai Xabier baita Haritz ere itxura elegantea emanez, oso oso erregularrak eta inun ez pintxatu gabe.

Orokorrean, talde itxura polita eman du mahalak lehen triatloien eta horrela jarraitu ez gero eta joan ez ziren beste makina batzukin aurten dudarik gabe izango degu zer esana.

Aipatzekoa ere Aimarren 8garren postua, oso proba ona eginez. Eta nola ez, iparralde aldetik azaldu ziren koskabilotan hilerik ez zuten errusiar gaztetxo batzuk eta haien maila izugarrie!!!!

Hementxe dezute kanpotik ikusitakoaren kirolari frustratu baten kronika, orain parte hartu zuen jendeak kontatu beharko ditu bere sentsazioak, besterik gabe ZORIONAK denori eta eskerrik asko goiz atsegin bat pasatzen laguntzeagatik, eutxi goiai!!!!!!!!!

pd: hondarribin taldeka atera nahi duenak esan dezala, organizatzen juteko ze atzokoa ikusita.... podiuma ez da urruti ibiliko!!!!!!!