2009/05/04

TRIATLOI ESTREINUA : BIKAIN!!


Egunon guztiori! taldea mahala bai baina ez da batere makala!! atzo senperen kanpotik ikusitakoaren arabera behintzat.

Lehengo urtean parte hartu ondoren eta aurtengoan ikusle bezela egon ostean, gauza pare bat oso argi daude, lehenengoa, maila orokorra igotzen ari dela eta bigarrena nola ez taldekideen maila aurten ere altugoa dala.

Ez det ezer berririk esango beteranoak ondo daudela esanez, josuk nik uste morala igo duela zarautzi begira ( gustora ikusiko det bere bizikletako partziala ), artutxak ere proba ikusgarria, igeri aimarrekin batera eta eguraldi onak lagunduta arrigorriagako arantza kendu zuen nere ustean. Igor eta Unai nola ez oso fuerte daude batipat bizikletan, baita Sera ere, 3ak marka oso onak eginez, eta zer esango dut gure lehendakariaz? egia esan behar badet sorpresa haundiena berakin eraman nuen, argi ibili, oso fuerte dago! bere igandetako entrenuak emaitzak ematen ari dira! eta Beldak bere betiko martxan poliki poliki baina beti hoberuntz, ez banago oker guztiek hobetu zituzten lehengo urteko markak eta dexente gainera, bueno parte hartu zutenek behintzat.

Hori beteranoen inguruan.... eta berrien inguruan zer esango det ba..... hauek ez dira atzean geratzen, lehen urtea izateko, gogokin eta gerra emateko intentziokin daudela erakutsiz..... Jon irteeran azkena izanik, igeri asko aurreratu zuen, ez zara esaten dezun bezain makala, earki moldatzen zea, baina bai bizikletan eta bai korrika errekuperatutakoa.... im-presionante! korrika, hegazkin baten moduan pasatzen zan. Eta bai Xabier baita Haritz ere itxura elegantea emanez, oso oso erregularrak eta inun ez pintxatu gabe.

Orokorrean, talde itxura polita eman du mahalak lehen triatloien eta horrela jarraitu ez gero eta joan ez ziren beste makina batzukin aurten dudarik gabe izango degu zer esana.

Aipatzekoa ere Aimarren 8garren postua, oso proba ona eginez. Eta nola ez, iparralde aldetik azaldu ziren koskabilotan hilerik ez zuten errusiar gaztetxo batzuk eta haien maila izugarrie!!!!

Hementxe dezute kanpotik ikusitakoaren kirolari frustratu baten kronika, orain parte hartu zuen jendeak kontatu beharko ditu bere sentsazioak, besterik gabe ZORIONAK denori eta eskerrik asko goiz atsegin bat pasatzen laguntzeagatik, eutxi goiai!!!!!!!!!

pd: hondarribin taldeka atera nahi duenak esan dezala, organizatzen juteko ze atzokoa ikusita.... podiuma ez da urruti ibiliko!!!!!!!

15 comentarios:

Eurre dijo...

Bua ze kronika ona motel!! gustua letu diat, denetzako tartetxo bat utziaz. Atzo egia esan denak atea gintuan egurra ematea, ilusi asko zerean proba hontan. hainbeste PM iten eta... ni pertsonalki oso gustua, iazko urte zuria eta gero disfrutatzen nai nauk, ta nik uste gakoa igande atsaldek diala , plan alternatiboik nilatzen ez deten bitarten ojo! ajajaj


beno ta orain ia lanbateko duatloian burua, hitzordua pasako det emailez.

benga egun ona izan!

Piepoli dijo...

Aupa Ekipo!!!

Uretatki Aimarrekin atera nintzen baina transizioan minutu bat sartu zidan, ori denbora asko da. Badago zertan obetu!!
Denborak obetu dira bizikletan motzago zelako, naiz eta korrika luzeago izan "aldapatxo" berria sartuta.
Nik printzipion ez daukat hondarribira joateko intentzioa baina bueno, hitzeingo deu.
Gauza bat, Zumaia-ko triatloia bertan bera geratu da. Pena. Olinpiko gutxi daude eta gainera kentzen badituzte....

Gero arte!!!

Ezpala dijo...

Kronika konpletoa. hi!! lasiter izango dek frustazio hoiik kentzeko aukera!!. Beno oraintxe irakurri det blog-a eta email zaparrada, da donostia ia ireki due..., senpereko klasifikazioa de beidatuek eta ez diat gehiegi ulertzen zein dian denborak. Nere aldetik gustoa sensazio onakin bukatuta, baina zarautz...mucho zarautz, ta hondarriako animatzen naiz.

Bihar ea argazki batzuk bialtzen dizkizuedan

Ezpala dijo...

Eguno, hondarribikoa ikusizue? ba bizikletako sektorean aldapa GORA eta bera, asike, ekipoka eztakit ze zentzu?? aldapa beraka entrenatzen hasi beharko? ta bideak nahiko estuak dira, jaizkibelekoa ezik

reitziger dijo...

Ieuupppp!!!! bueno hoñarbikoa organizatzen hasi behar degu eh!!!! jartzen du 60 ekipo "bakarrik" atera daitezkela, neri ez zaizkit asko iruitzen, nik listatxo bat egingo nuke parte hartu nahi duen jendeakin eta gero ekipok pixkat ekiparatuak egin.
Ez det irakurri baina uste det minimoa 4 pertsona direla eta maximoa 6, 3garrenaren denbora kontuan hartzen dutelarik ez banago oker, beraz lanbaten DENAK elkartu behar dugunez listatxoa egin eta bazkarin ekipoak erabaki ditzazkegu astelehen bertan izena emateko. zer iruditzen?
nik lesio hontatik burua altxatzen badek fijo!

Piepoli dijo...

Aupa Ekipo!!!

Denborak laugarrenak markatzen du, Reglamentoan jartzen du.
Ezpala, se igotzen da Jaizkibel aldea Guadalupetik edo Guadalupetik gora non artzen da buelta?
Akopleak erabili daitezke nahiz eta ez dakit rekorridoa ikusita gehigirako balio izango duten.
Gero arte!!

reitziger dijo...

barkatu ekipo!!! hanka sartu det, ekipoak esan bezela dira, 4 gutxinez eta 6 gehienez baina 4k gutxinez sartu behar dute batera, ezin dute beraien hartean 30 segundu baino gehioko tartea eduki! benga ekipo animatu itxura earra dauke eta!!!

Eurre dijo...

IÑAKI PREST, garrote gogoa dakat...

Ezpala dijo...

Egunon, ni aste honetan ofizinatik kanpo nabil beraz trafiko gai horrekin inposible saiatzea,

hondarribikoa, bakoitzan gustoa, baina netzako akopleik ezta behar, eta zati bat ustet hormigoia dela, artzuko kruzetik guadalupera, eta gero jaizkibeleko igoera normala baina kilometro pare bat eta buelta behera, zenbat buelta dia 1 edo 2?

raitzinger, animo lesio hori pasakoek eta

adi! eurrex-en ezker krotxeta ikusteko gaude oraindik...

baniek!

reitziger dijo...

Lasai ezpala, artutxak egin dik egin beharrekoa, beraz trafikoko asuntoa likidauta.
hondarribikoa.... nik ez dit ezer ezautzen baina kuadrilako bat han bizi dek eta informek eskatu zizkiot, esan dit higuer-eko hortan ere badagola aldapatxo majo bat... hori bai buelta bat bakarrik dela uste det.
nere lesio.... ez dakit okerrera ote dihoan... bueno burukoa behintzat seguro! nik uste forzatu egingo detela eta guztiz hausten badek ba akabo denboraldia!!! ze hau jasan ezina dek!!!! ez jakin, ezer ezin egin, eta burua lanen!!!!bueno ez ahaztu lanbaten 9tan!!! sin falta eta ea dena ondo organizatzen degun eta ondo ateratzen dan!!!

Eurre dijo...

PORTZIERTO


KRONIKA ONA, BAINO DUN DIA TALDEKO DAMISELA ETA BETERANUAI BURUZKO GOGOETAK.....

Ezpala dijo...

Egunon, atzo pasa nitzan Santa Mari atzeko auzo hortatik ta ohar kartelak jarrita daude, orain eguraldi ona itea bakarrik falta da..

reitziger dijo...

ba hori ustet konplikautadaola..... ekaitzak egongo omen dira... espero det probako momentun ekaitzik ez izatea eta hola jendea animatzea....
bueno ekipo bihar arte!!!!

Myriam dijo...

Egunon, notizia bat daukat
Atzo Izarnerekin egon nintzen hitzegiten,TTT-ko kide ohia, eta aurreko batean Kiti-rekin hitzegiten egon omen zen eta Duatloiean mikrofonotik txorrada batzuk esango al zituen galdetu zion, eta honek baietz esan, beraz iada badugu hizlaria.
Bihar 4.15 aldera azaltzeko esan diot.
Agur,

Piepoli dijo...

Aupa Ekipo!!

Senpereko argazkiak enlace onetan daude.
http://www.caruso33.net/STPEE-2009.html

Gero arte!!