2009/06/07

ONDARRUN TALDEKIDE GUTXIGO BAINA MAILA BERA




Taldea fuerte dagola esaten degunean zeozergatik da, atzo ondarrun taldekide gutxigo joan ziren baina orain arteko maila ederki asko defendatu zuten zorionak denei.
Zenbakiak ikustea besterik ez dago, taldeka bostgarren eta 5 partaide lehenengo 65 postuetan, benetan arro egoteko, talde honek benetan etorkizun polita du.
Kanpotik ikusita gure taldekideen artean nabaritu zen diferentzi bakarra edo haundiena behintzat korrika saioan izan zen. Igeri beti bezela artutxa punta puntan, Edu berriro bikain, lehengo asteko saioa ez zela kasualitatea izan demostratuz,Regi oso regular beti bezela eta ondoren Marin eta Igor bere mailan.
Bizikletan atzean ateratakoak saio bikaina eginaz eta guztiei begiak ateraz aurrekoak harrapatu zituzten transizioa ia batera egiteko, eta azkenik korrikako saioan, nik esaten dudan bezela "salvese quien pueda" Regi bikain eta gainera ampolla batzuk zirela eta gelditu egin behar izan zuen plantillak kentzea, Igor korrika oso fuerte dago baita artutxa ere eta nola ez Edu eta Marinek bere maila ez dela batere bajua erakutsi zuten beraien postuak korriako saioan oso ondo defendatuz.
Beraz, postu ona, taldekideak oso kontentu eta datorren astean...... Zarautz!!!! iritxi dala iritxi dala, ea astea lehen bait lehen pasatzen dan eta berriro taldeak duen maila ageri uzten degun.
Animo!!!!

14 comentarios:

Anónimo dijo...

beno-beno emen natxok,ALAR NAUK eta oaintxe irakurtzen,ta ondarruko klasifikazioa ikusiz emaitza ikearrik azaltze die. ZORIONAK DENEI!Bueno ba ni antzeko modun igeriketa saioan galtzen det geitxo,baino alaxe beharkou aurten.600 pertsona inguru ta ikearrizko egualdia hoi da hoi kolpek jasotzea igeriketan aze jende festa alde guztitatik,gainontzean problemik gabe oso triatloi zelaitsua,bate aldapaik gabe bizikletan eurra emateko hoitakoa-earra.gainera insersoko tolosar batzuk izan ditut animatzen beraz afizio ta guzti ibili nauk,ta bueno nik ustet itsura earra eman detelaustez lenengo 100etan sartu nahiz ta lista ofizialean ez azldu txipak arazoak izan bait zituen.urungo urtean berriro ahal izanez geo baino jende gehiagorekin edo zer?eurre ta eongo gatxikba.ZARAUTZEA ZOAZTENAK EZ PASA ROSKAZ ASTE HONTAN EHHHHHHHH?ETA BSTEAK ANIMATZERA TA IGANDEN DONOSTIN PUNTUATZERA JUNGO GATXIK.betiko problemakin nebilek beraz bakizue ordenadorekin soi un pakete aiooooooooooooo

Eurre dijo...

jode ekipo!

mundialak zarete, enbidia eman dit kronika irakurtzean ni han ez egotea eta festako partaide ez bihurtzea..., baina tira ola beharko dik, orduk sartzen aitu gaituk eta..., ZORIONAK, Egia esan talde potentea joan zen bertara, ez dago dudarik, denek dute bertureren bat, orain atseden hartu, ta animo zarautza begira, URTEKO LEHEN ZITA HANDIA, ERRONKA PARTIKULARRA, BATZUK LEHEN ALDIZ BESTEK LAUGARREN ALDIZ... MESEDEZ, GOZATU ZAZUE ZARAUTZEKIN, EMAN DENA BAINA GORDE BETI PUNTX 1 AZKEN KORRIKA SAIORAKO, BERTAN MISERIA MAILA SINESGAITZETARAINO IRITSI BAITAITEKE, BENO TA EZ HAZTU AURREKO ARTIKULUKO KOMENTARIOK LETZEA MAHALAKO TALDE ARGAZKIAREN INGURUAN...

Ezpala dijo...

Zorionak danei! asteburu honetan ere bi frentetan egon da taldea, ia top10 etik top5 -era pasa behar ahal da listoia? ta gainea jarraitzela sutsuak agertzin dira non nahi

reitziger dijo...

Zorionak Alar, earki zeok hi!!! 600 pertsonatik lehengo 100-etan sartu?? joe hoi duk hoi marka, eta gainea bizikletan dena zelaia?? mendatetxo bat sartu ez gero eurra emango huan bertan..... ondo ondo, ea asteburu hontan zemuz ateratzen dan dena.... ni daoneko akojonauta neok!!! hau dek hau miseria, lehengo urten baina dexente gehio entrenatu eta sentsazio okerraok eta beldur gehio.... bueno getarin hondartzan azalduko gaituk eta.... portzierto ondarrun azken orduko notizia... ez genun konfirmatu baina badirudi aurten ondarretik emango zaiola irteera getarin eta ez uretatik aurreko urteetan bezela.... hasi burue jaten estrategiakin... jijiji
ondo deskantsatu eta lanbaten afarira jun behar dutenak konfirmatzeko!!!!!

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!
Bueno ba egia esan lanbata ondo joan zan,eta eduraldia proba garaian portatu egin zen.
Nik egia esan igeri ondo, bizikletan donostin baino gustorago ibili nintzen(Tras-Ezpala saioa eskertuko nuen agian) eta korrika nahiz eta hain gustura ez joan,uste baino saio obeagoa egin nuen.Korrika saioa gin-kana xamarra zen eta buelta bakoitzean 20 eskailera inguru igo behar ziren.Hori bai, kanpon zeudenak komentatu zuten lehenengo transizioa Aimar eta hauekin alderatuta penagarri egin nuela. Generalean denok obetu behar dugun zerbait dela iruditzen zait, urrengo urterako "kurtsilo" bat montatu presi.
Proba inguruan gauza pare bat:
Lehena: Boxesetara sartzeko N.A.N edo Lizentziaz gain, Usabaleko txartela ere balio du. Badirudi Kirolzer indar haundia duela.
Bigarrena: Ondarruko gaztetxetik pasatzerakoan azken itzulian, baten bat han zeudenen Garagardo Katxiari estutu ederra eman zion. Ez dakit ori "ayuda externa" bezala artu daiketen.
Bueno, eta Lanbatean Zarautz.

Gero arte!!

reitziger dijo...

Portzierto!!! lanbateako irteera ordua jarri beharko da ez da??? dorsalak jaso.... nik dorsal bila juteko intentzioa det,ostiral atxalden jai bait daukat eta ez zait inporta... irteera... ba ez dakit, lehengo urtean ustet 12tako ia zarautz bidean geundela.... ah!!! mugi hi lasai ibiltzen haiz... ez ahaztu nahiz eta proba 3tan hasten dan boxeak 2tan ixten dituztela!!!!

Eurre dijo...

Lotsagarria, ayuda externaren kontu hori, gainera errendimendua hobetzeko aitzakian... enfin zuzendaritzak erabakia hartu dezake edo espedientea ireki, ze mahalako produktuek ezdutela bere efektua egiten dirudi... gozoa izanngo deu nagusia!!!

enfin, oain igeri itea jun beharko nin egurdin baina dakaten pereza ta nekeak notak jartzeko esaten zidatek jjajaja,


zarautza 12tan usabalen, ta nere dortsala hartu bale, fabore oi ingodiazue ezta? gogoan izan nikia eskatuz gero talla S

Ezpala dijo...

"ayuda externa"-ri buruz, lasto fardoz kargatutako kamioik kontratatu behar ahal deu? ze zarautzen mucho pitorreo zeok kotxe ta motokin.

Puntx 1 ez, nik beintzak 1,2,3 eta 4 ere utzi behardizkit ze bestela POTT !!
Igeri sektorea obe ondartzatik astea, eta bizikletako ibilbidea nere ustez gorragoa da betiko ibilbide hau, km gehio dauzka eta denborak luzego ateakoia.

Dorsala nei ere hartuiak mesedez, eta afarirako ere apuntatu

Eurre dijo...

joe nik uste nian guk lasto pardoa gainean hartzea zala ayuda esterna besteen pare lehiatzeko....

eta nik naio dit ibilbide zarra, gorragoa dek, agonikoagoa, aia arte... orio gainetik hasiko da aia bitartean festa latza... beraz iazko denborak baino mantsoagoak aterako dira dudarik gabe, eta uretako irteera , ba jode nik nahio udetatik atera , ez ginen lasaio ateatzen ? eo nere irudipena da?

gogoan izan jokoko arauez, kjokoa irteeratik helmugara iristea da, bertan zailtasun mota desberdinak aurkituko ditug, eta komeni da korrikako saioa " bizitza edo Vida" askorekin iristea, etaz noskia lastoa pardoa bazterren ikusiz gero ez hartu eskutan, jarri gainean etzanda.

beno, "bullas" jaunak dioen bezela, prest al dare MAHALA_TTT-ko baxurdeak lanbateako?


kurrin kurrin...

Eurre dijo...

Beno beno, asteazkena, lanbata gertugo... e idatzi zerbait!!!!


eguna atseginagoa egiteko! Laugarren trantsizioa zer da a ritmo edo edo a sako? osteguneako saiatu naiz telebista ematen baina beste baten izan beharko du,

reitziger dijo...

Asteazkena, lanbata gertuaga.... eta tripak okerrago!!!! portzierto kriston beroa eman due lanbateako.... erdi desidratauta bukauko deu beraz berriro hidratatzeko laugarren transizioko zerbezak earki sartuko dia!!! beraz... a sako!!!!
nik uste hitzakin oraingoz nahiko daukaula ez????

Eurre dijo...

Tiroa beti altu bota behar da, geo jetsio da jetsi behar dun lekua!!!


beroa ? miseria oindik haundigoa izateko!! ze ondo, enfin,


aupa blogerrak

Eurre dijo...

GURE MAKALA PARTIKULARRAKDIOEN BZELEA, hormigoiak beste xarma bat ematen zion asuntoari, oin errezago ioko deu...psssssssssssss,
benetan morboa zekana getariaino korrika jutea zan, oi bai zala fondo lasterkariaren bakardadea...

bi lo ta zarautz!!!!!

ieeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeuuuuuuuuupppppppp

Ezpala dijo...

Egunon blogers and the readers!
aze astea hau; elkarrizketak, argazkiak, telebista, uuuuuu, ezalda presio mediatiko gehiegi izango Mahala TTTeam entzat? ta asteburun zarautz ta donostia.

zarautzeako ni atakatu xamarra natxok, bateko belaunak besteko pistzinan bolak iotzen zaizkiala, beraz primeran, zarautzeko trabiesak ditun malekoio hortan paseatzeko, Bizikletako sektorean denak gogoratuko gea Makala-HormigonPower jaunataz... ta igeri nere kuadrilako surfer-ak orri honen berri eman zian Winguru

ta nere interpretazioaren arabera, metro bateko olatuak, aizea kontra baina mareak alde dauzkagu getari-zarautz norantzan beraz, Mujik, lasai.

ta Errurex-en menu errekomendazioei gehigarri gixa, hauda arroza ta makarroie, ZALDI aragia gehituko nioke, naizta asto bat bezala bukatzen degun batzuk ;)