2010/06/28

ONDITZEN; REGILLAGA GIPUZKOAKO 3.GARREN ETA EUSKADIKO 5. ITSASO EUSKADIKO 2. ETA MAHALA-TTT KLUBETAN EUSKADIKO 3.GARREN ,


San Juanak ziren larunbatean gure herrian, koadrila egunean , gure basurdeetako asko bezperan kalean ibilita, edo aurreko egunetan bestela... (parrandan , dantzan, egarria asetzen...) Igande goizean ikaragarrizko pereza denek irteera baino segundu batzuk lehenago arte, eta bat batean irteerako bozina soinuarekin dena ahaztu eta konpetizio grina esnatu zitzaien. A zer nolako lasterketa!!!!Izenburuan dioen guztia bete zen, (ustez dena ongi idatzi dut), nahiz eta antolakuntza ez oso inspiratuta egon sari banaketan, bi akats egin eta ez ziren gai izan (hanka sartzea onartu eta Regi eta gure Mahala -TTT berriro podiumera igotzeko eskatzeko).

Eta idazten ari den honek beste behin esango du , onditzik onenak bezperan koadrila eguna izandakoak suertatzen direla... hurrengo hitzordua larunbata 3, 18tan Tudelan, sprint distantzian. Eztet uste bero faltarik izango degunk menestra errege den lurralde hortan...!!!

PD:Aipatu Eduk erorikoa izan zuela Igeldo jeisten baina dirudienez ez dauka ezer larririk, urradura batzuk besterik ez.
Pd: eztakat argazkirik.

2010/06/21

MAHALA-TTT, ROAD TO IRON MAN AUSTRIA 2011...



Batzun ilusioa, taldeko ilusioa bihurtu da, hurrengo urteko uztailean, austriako iron manean (klagenfurt?)gure 10 basurdeek hartuko dute parte, jada denek izena emana dute. Oraindik aurtengoa amaitzeke, eta jada hurrengo urtekoak pentsatzen!!!

Basurdeak honako hauek; Regi, Itsaso, Alar, Esnaola, Saez, Alberto, Artutxa, Gonzi, Marin, Edu.

2010/06/14

Zarautz 2010 eta Donostiako Sprint-ean Maider Gaztañaga Txapeldun!!!









Zarautzko triatloia kanpotik ikusita. Eguardiko 12:30 ak aldera jendea boxeak uzten ta asko erabat kontzentratuta ta beste asko urduri. 14:15ak aldera Hondartza gerturatu eta asko arritu nindun itsasoa hain gora iristea, ia hondarrik etzekoen. Itsasoa pittin bat muitua ikusten zan ta eguraldi bikaina proba hontarako.

Lehenego piragua ikusten zan, eta han zetorrenaren besoak, bakarra zetorren eta atzetik inortxo. Ba neska honek izugarrizko abantaila atera zien ondorengoei. Neska gehiago eta ondoren nahastuan iristen hasi zian. Batzuk, getarin txakolinetan ibilita, balantzaka, beste batzu ezkerreko parete aldera sartuta,karramarrotan ta besten bat txipiroieta (Esnaola!). Sorospen zerbitzuek ere atera zuten baten bat, “va subir la marea?...” bai, ia hondarrik gabe geratzen ari ginan(ikusleok), “...y se lo va llevar todo!?” ….;)

Bizikleta saioan, Aian ikustea gustatuko litzaidake baina beno. Ikusitako tokietan batzuk tope akoplauta, ta besten batzuk mus partidua jokatzen (Marin&Igor) eta beste batzuk bizikletan ibiltzen, besteik gabe (jakina, hauek korrikakoan pentsatzen erabat).

Korrika, lehenengo itzulian ia gehienak irribarrerenbat egiten zuten, bigarrenean, bazilatu ezkero, begirada batekin tximistak botatzen zituzten eta hirugarrenean obe baju baju animatu ta ipurdin bultzadatxo bat eman.

Antolakuntza, ba zuek esango dezue baina, urteroko moduan ikusi nuen, ondo. Herriko jendea lanean eta “Grandprix” kamiseta zaraman London Boy hoitako batek, musika plazako kioskoan, DJ Filigramas-ena egiten hasi zan harte, ta gure txikian siesta izorratu.

p.d. portadan, ez daude denen argazkiak baina ia gehienak, bideotxo batzuk badauzkat, baina kalitate bajua dute, nahi duenak eska ditzala.

ZORIONAK DANOI!!. taldeka 6.nak, aze maila!

Ondoren, barrukoen kronikak!!
-------------------------------------------------------------------------------------

Ba, igandean Donostiko sprinta izan zen, bertan gure koloreak defendituz Maider Gaztañaga izan zen eta... bere lehen triatlon lehen postua erdietsi zuen, igerian 4garren atera eta bizikleta eta korrika denborik onenak markatuz. Dudarik gabe egundokoa, bertan izan zen baita Gorka, sprint etan primeran moldatzen dela ikusiz, Gonzi, bezperan Irati extren egin ondoren!, Mirian, olinpikorako pausoa noiz?, Endika, beste tolosar gazte bat TTTko koloreak defendituz izan zena, bizikleta erori ta hala ere proba amaitzea lortu zuen, Mikel insausti, ziklokroslari ohia ere bertan, eta beste bi herrikide ere bai Andoni eta Nerea, zorionak denei goiz atsegin hori eskeintzeagatik!

Pd: nere ordenagailua izatean, podiumeko argazkiren bat jarriko det.

2010/06/09

Tolosaldea euskal triatloiaren puntan

23 triatloilari datorren larunbateko Zarauzko Triatloiean

Itsaso Leunda hernialdetarra (Garraitz) Iron Cat gogorrean irabazle eta euskal probetan jada Senperen eta Zierbenan garaile, Egoitz Zalakain tolosarra (AtSS) Debako sprint proban irabazle eta euskal zirkuituko lider, Aitor Regillaga tolosarra (Mahala-TTT) Senperen sprint distantzian txapeldun eta Iron Cat osatuta, Aimar Agirresarobe tolosarra (AtSS) euskal zirkuituko lehen postuetan, Aitor Tejeria zizurkildarra (Lagunak) Deban laugarren, Alberto Vaquero tolosarra (Mahala-TTT) euskal zirkuituko onenen artean eta Maresme Challenge distantzi erdiko proban puntan, bost Finisher (Leunda, Regillaga eta Asier Saez Iron Cat-en, eta Igor Aranburu eta Ion Marin Lanzarote IM-n), eta Mahala-TTT taldekako Euskadiko Txapelketan hirugarren.
Sekulako denboraldia osatzen ari dira Tolosaldeko triatloilariak, garai onenetako emaitzen pare jarriz (Dina Bilbao, Txiki Plazas...) , eta kasik haiek ere gaindituz. Lehen postuetan eta triatloirik gogorrenetan hainbeste ordezkari duen eskualderik apenas izango den Euskal Herrian.
Eta hori guztia urteko hitzordurik politenetako baten atarian: Zarauzko Triatloia. Datorren larunbatean eskualdeko 23 triatloilarik (Mahala-TTTkoak 17) hartuko dute parte distantzia ertaineko proba ikusgarri horretan. Leunda, Zalakain, Agirresarobe, Tejeria, Regillaga, Vaquero... buruan ibiltzeko helburuarekin, eta gehiengoa norbere erronka eta ilusioa betetzeko asmoz. Getarian 15:00etan abiatuko dira igerian 2.500 metro osatzeko Zarautz arte, 82 kilometro egingo dituzte gero bizikletan Meagas bitan, Orio gaina eta Aiako igoerak gaindituta, eta amaitzeko 20 kilometro korrika Zarautzen zirkuitu bati hiru itzuli emanaz.
Denboraldia ez da proba horrekin amaituko noski, baina egia askorentzat ardatz nagusia proba hori izango dela. Goza dezatela!


Zarauzko Triatloiean eskualdeko ordezkariak:
Unai Aizpuru (Mahala-TTT)
Igor Aranburu (Mahala-TTT)
Aritz Aranzegi (Mahala-TTT)
Ion Artutxa (Mahala-TTT)
Juan Carlos Diez ((Mahala-TTT)
Iñigo Esnaola (Mahala-TTT)
Jon Etxetxipia (Mahala-TTT)
Edu Gonzalez (Mahala-TTT)
Iñaki Insausti (Mahala-TTT)
Ion Irazustabarrena (Mahala-TTT)
Ion Marin (Mahala-TTT)
Aitor Regillaga (Mahala-TTT)
Javi Rodriguez (Mahala-TTT)
Asier Saez (Mahala-TTT)
Alar Sevillano (Mahala-TTT)
Pablo Uranga (Mahala-TTT)
Alberto Vaquero (Mahala-TTT)
Aimar Agirresarobe ((AtSS)
Egoitz Zalakain (AtSS)
Ilazki Zalakain (AtSS)
Aitor Tejeria (Lagunak)
Itsaso Leunda (Garraitz)
Sonia Muñoz (Zumeatarra)

2010/06/07

PARIS ROUBAIX 2010, NAHI, AHAL ETA EZIN...







Velodromoan infernua, zeru bilakatu zenekoa.

Goizeko 5:50minututan atera ginen. Bazirudien aurreko eguna bezain sargoria izango zela, baina zeruko laino zuri finak, laino beltz potolo euritsu bilakatu ziren, berriro zuri eta urdin zerua, berriro, gris triste eta negarti , eta berriro urdin eta zuri…
Lehen control gunea 87garren km zegoen, ordu arte dena ordekan, repetxo batzuk orain gora orain behera… eta hórrela 97garren km arte. Taktika bakarra zen (JER) jan , edan, ta ruedan edo (CBR) comer , beber y a rueda, eta guztia infinituraino luzatzen ziren nekazal soroen tartean.
Proek diote , pabesera hurbildu ahala, ezinegona handiagotzen dela, erritmoa azkartzen dela, denek aurrean sartu nahi dutela… eta gure kasuan ere antzekoa izan zen, ezinegona handiagotu zen, erritmoa altutu zen, talde hartan burura hurbildu ginen… bihurgunea ezkerretera errepide luze baten erdian… eta hantxe zen hainbeste aldiz telebistan ikusitakoa, bide estu hori bat 2-3 metroko zabalera, harri laukiduna, aldeetara eroria, ta gu platoan 52x19-18…abiaduran teoría guztiak buruan, ikusiz aurrekoa nola sartzen zen… kan kan kan kan kan kan kan kan kan kan , hura zarata! Botelinak lurrera batzuei… eta hala kan kan kan kan kan 2200m tan, aurrekoa pasa ahal zen bezala, konfiantza izan ez zela eroriko, manillarra lasai lasai hartu, pedalkada zerbait atrankatua eraman…. Eta eskuetako ahurrean izugarrizko bero sentsazioa. Nahiz eta espadadrapua jarrita eraman pelotariak bezala. Eta halako batean errepidea, eta satisfazioa, lehena pasa genuen, 28 falta ziren jada, eta “azkar” pasa genituen. 3 eta 4 garren zatiak luzeak, 3700m eta 1500m , atsedena errepide bat gurutzatzea, zer zen hura! Ez zen amaitzen, baina oraindik freskoa eta hantxe gustura, hala ere tartean bazterreko hauts-belardira gurpila sartzen, atseden piskat hartu nahian. Eta behatzak oraindik aguantatzen, normala hasi besterik ez zen egin!
Infernua sartuta geunden, baina infernuan ere mailak daude, 2garren kontrol gunean, karga deskarga eder baten ostean, … tximista, trumoiak, eta euria, euria eta euria, ekaitza ia ordu eta erdian ta gehixeon… eta pabesa bustirik probaten gu , atzeko gurpila joan egiten zen zenbaietan, akaso asko puztuta zeudelako, baina ez genuen arriskatu nahi izan gutxi poztu eta llantazoak izatera, esperientzia zutenek hori zioten eta., segituan putzuak egin ziren… hotzik ez baino hozten, eta gu dena motzez eta oraindik Arenbergera iristeko, orain dik120garren km zen!! Eta 135falta ziren!!! Dudarik gabe burua, martxan hasi zen, euritan egindako lasterketetaz gogoratu nintzen, reinosa, arrigorriaga, eta beste batzuk… baino gero eta gehiago ari zuen. Zenbat gauza pasa ote zitzaizkidan burutik, Arenberg bitartean, mundua falta zen, lagunak ere gero aitortu zidanez, niri begiratzean, zera pensatzen omen zuen, “zer ari ote da pentsatzen, nik sartu diat enbajada hontan, ta lehendik gorra ez bazan, orain euria”, “ Ez haiz ari disfrutatzen ezta?” galdetu zidan, “momento honetan ez, baina hauxe dek dagoena, jan, edan eta aurrea, atertuko dik sikiera “ nere burua engañatu nahian edo.
157km, Arenberg, behatzak jada minbera 8 pabes zati eta gero, euria, edo ura zerutik, 3garren kontrol gunea, jana, Edana eta sellua hartu ta ziztu batean aurrera. Atera eta hotza sentitu baino baina genuen … ateri zen, bost minutu pasatxo igaro ostean!! Arenberg, 100 helmugarako, bitxurretik hasi nintzen, helburua helmugara iristea zen eta hura luze izan behar zenaren susmoa jada egiaztatua zen, lagunak denak erditik, hura basurdea! Nik hura ikusirik sartu egiten naiz, baina ez nuen dena pasatzeko adorerik izan, eta halaxe 3-sartu atera egin nituen, gogorra da, ezen pabes zati desberdina da besteekin konparatuz. Eta jendea ikusten. Sinestezina. Eta horrela beste 5 zati 188 arte eta berriro gure goizeko taldekoekin bat egin genuen arte. Behatzak jada txikituta. Nekea normala den bezala, baina sentsazioak oso onak, jan eta edan ondo egin dugu, gero eta gutxiago falta da baina oraindik aurretik 14 zati, hurrengo Kontrol gunera 7eta tartean bi 3000m koak, atsedena errepide zati laburren bat delarik. Infernua barne barnetik dudarik gabe. Berriro euria hasten du, eta berriro bustita, eskerrak nahiko azkar pasatzen den e
Eta bitartean alboko belaze zatia eta adokinaren arteko lokatzetatik, ziklokrosa egiten, mina arindu nahian… baina han patuak harrira eramaten zintuen, ez zegoen ihesbiderik, nahia eta ahala, zakuka genituen, baina ezina ere beste zakuka. Batzuk oraindik hegan pasatzen zituzten adokinak , nik gero eta mantsoago eta nere taldean ere denetik…
228 garren km, eta kontrol gunea. 27km helmugarako, zeruko atea hortxe dago baina oraidik 17km tan 960m, 500m, 1800m, 1100m, 2120, 1100, 1400, atsedenerako denborik gabe, jada behatzak, ahurrak (palma), antebrazok… minez, inoiz imaginatu gabeko minez. Bizkarra eta besoak ondo (igerikoa zeozertan nabaritu behar zen dedio!) Arenberg famatuena izango da, baina azken traka hau okerrena da, nekea, inpotentzia, eta dena hain segidan izatea… Pave de la Justicie 1800m eta Carrefour de Arbre, 2120, eta Pave gruson 1100m denak segidan errepideak batetik bestera zeharkatuz. Pabe sarrera batzutan geratu egiten naiz, nundik sartu pentsatuz, dena utziko nuke…eztut nahi min gehiago, belazeak, bitxurrak, baina esanda bezala patua gaur harbidea da, ezin da ihes egin.
Eta halako batean 245garren km-a, pabes zati bat falta da, baina ezta puntuagarria, artifiziala da herrian, velodromo aurrean dagoena 300 metroz, eta autopista dirudi, amaitu da gurutz bidea!!! 10km falta dira helmugarako…. Baina galdu egiten gara bidegurutze batean eta rodeo handi xamarra ematera behartuak sentitzen gara. Eta bai hantxe azkenean velodromoa, jendea ikusten, eta gu han , eta imaginatzen zara, haiek guztiak zuri zai daudela, zure izena esanaz, peralteko marra gorria pasatzen dut , inoiz ez naiz horrelako batean ibili eta inpresioa egiten du zeharka joate horrek, eta hantxe zerua diruen itzuli eta erdi, marra ikutu eta amorrru ohiu bat egiten dut, barrutik ateratzen zait, eta bizikleta eskutan hartu eta azken “bote” bat maten diot, jendeak flipatu egiten du, baina nola esan haien zer nolako gurutz bidea izan den, guztia!

Baina oraindik bazen, sari bat, velodromoKO dutxak, ziklismoko historia bizi bizia, ohitura da proba amaitzen duten guztiak bertan dutxatzea, auskalo noizkoak diren, baina hantxe zu bezala txikituta infernua zeharkatu eta eta zerua ukitu dutenak egon direla somatzen du. Batallaz jositako lekua, eta eskerrak pareta haiek ez duten hitzegiten.

Latza dudarik gabe.

2010/06/03

DEBAN ETA BERMEON GURE BASURDEETAKO BAT MAHALAKO IZENA ERAKUTSIZ

Eskurtsioan izan naiz azken egun hauetan eta... nola beste inork eztun ezer komentatu...(libre zeate idazteko eh! jejeje).

Bermeon, larunbatean jokatu zen bizkaiko txapelketa, bertan Regi 6º izan zen uretatik ateratzen, baina bizikletan eta korrika etzuen egunik onena izan eta lastima... baina hala ere 10º!!!! izan zen, eta Alar nekazienina ere 50º izan zen, bizikletako saioan indar erakustaldi itzel baten ostean. 56º izan zen Ibon eta honek ere urari tamaina hartzen ari zaion seinale.

Hori larunbatea, eta igandea, Deba, euskadi eta gipuzkoako tituluak zeuden jokoan.
Bertaratutako basurdeak, 13. Argon 18, 19. 2XU, 39. Ezpala, 55. Eurre, 67. gure nekaezina, 77. reitziger, 227. arraunlari ohia, eta nesketan 32. sokatiralaria.

aipatu zirkuitua ia ia iazkoaren berdina zela, baina aldaketa batekin itzuli bakoitzean 2 aldapa igo behar zirela, iazkoa igo, zubiraino jetsi eta berrize gora, totalean 4 aldapa piko pikoak!!

Ba horixe hitz gutxitan aurreko asteburukoa, asteburu hontan ondarru, zorte on berri guztiei eta animo bestei, zarautz yada azken 10 egunetan, zuek zuena kontatu eta nik iparraldeko infernuaren mitoa egia edo gezurra den kontatuko dizuet,

argazkiak beste baterako.
aio!