2010/06/14

Zarautz 2010 eta Donostiako Sprint-ean Maider Gaztañaga Txapeldun!!!









Zarautzko triatloia kanpotik ikusita. Eguardiko 12:30 ak aldera jendea boxeak uzten ta asko erabat kontzentratuta ta beste asko urduri. 14:15ak aldera Hondartza gerturatu eta asko arritu nindun itsasoa hain gora iristea, ia hondarrik etzekoen. Itsasoa pittin bat muitua ikusten zan ta eguraldi bikaina proba hontarako.

Lehenego piragua ikusten zan, eta han zetorrenaren besoak, bakarra zetorren eta atzetik inortxo. Ba neska honek izugarrizko abantaila atera zien ondorengoei. Neska gehiago eta ondoren nahastuan iristen hasi zian. Batzuk, getarin txakolinetan ibilita, balantzaka, beste batzu ezkerreko parete aldera sartuta,karramarrotan ta besten bat txipiroieta (Esnaola!). Sorospen zerbitzuek ere atera zuten baten bat, “va subir la marea?...” bai, ia hondarrik gabe geratzen ari ginan(ikusleok), “...y se lo va llevar todo!?” ….;)

Bizikleta saioan, Aian ikustea gustatuko litzaidake baina beno. Ikusitako tokietan batzuk tope akoplauta, ta besten batzuk mus partidua jokatzen (Marin&Igor) eta beste batzuk bizikletan ibiltzen, besteik gabe (jakina, hauek korrikakoan pentsatzen erabat).

Korrika, lehenengo itzulian ia gehienak irribarrerenbat egiten zuten, bigarrenean, bazilatu ezkero, begirada batekin tximistak botatzen zituzten eta hirugarrenean obe baju baju animatu ta ipurdin bultzadatxo bat eman.

Antolakuntza, ba zuek esango dezue baina, urteroko moduan ikusi nuen, ondo. Herriko jendea lanean eta “Grandprix” kamiseta zaraman London Boy hoitako batek, musika plazako kioskoan, DJ Filigramas-ena egiten hasi zan harte, ta gure txikian siesta izorratu.

p.d. portadan, ez daude denen argazkiak baina ia gehienak, bideotxo batzuk badauzkat, baina kalitate bajua dute, nahi duenak eska ditzala.

ZORIONAK DANOI!!. taldeka 6.nak, aze maila!

Ondoren, barrukoen kronikak!!
-------------------------------------------------------------------------------------

Ba, igandean Donostiko sprinta izan zen, bertan gure koloreak defendituz Maider Gaztañaga izan zen eta... bere lehen triatlon lehen postua erdietsi zuen, igerian 4garren atera eta bizikleta eta korrika denborik onenak markatuz. Dudarik gabe egundokoa, bertan izan zen baita Gorka, sprint etan primeran moldatzen dela ikusiz, Gonzi, bezperan Irati extren egin ondoren!, Mirian, olinpikorako pausoa noiz?, Endika, beste tolosar gazte bat TTTko koloreak defendituz izan zena, bizikleta erori ta hala ere proba amaitzea lortu zuen, Mikel insausti, ziklokroslari ohia ere bertan, eta beste bi herrikide ere bai Andoni eta Nerea, zorionak denei goiz atsegin hori eskeintzeagatik!

Pd: nere ordenagailua izatean, podiumeko argazkiren bat jarriko det.

16 comentarios:

reitziger dijo...

Eskarrik asko animoengatik ezpala!!!! nahiz eta kanpotik beste itxura bat eman badakik asko eskertzen direla, nik behintzat.
nere aldetik karrera nahiko ona, aurreko urteko denbora hobetuz beraz kontentu. Igeri oso gustora, bizikletan espero nuena baino pattalago, aberia mekaniko bat ere tarte eta azkenik korrika sufritzen baina gustora.
Antolakuntza aldetik, lehenik esan behar det, nere ustetan 120€uroak EZ daudela justifikauta.
ez det aldaketarik somatu, agian korrikako sektorean hornidura gehiago zegola baina besterik ez. Argi geratu da,guri kobratutako dirua PRO direnen sariak ordaintzeko eta beraien astebeteko oporrak gozatzeko izan dala.
Besterik gabe, zorionak guztiori eta datorren urtean........

Eurre dijo...

... eta 5garrena jarrian amaitzeko gai izan nintzen, Igerian, sin mas, pistinakoa noizbait reflejatuko ote dan esperantzan..., bizikleta aia arte erritmoa hartu ezinik "triste" ta korrika eskerrak gustua aritu nintzan, bestela... alare ere zapore gazi gozoakin nago.

ezpala, hire animok asko eskertzen hituan, baino egunen baten benetako akullu bat eraman! ta bideotxo bat eskatuko diat nik nere kolekzio partikularreako.

antolaguntza, autobusena sekula baino okerro , metan sailkapen orokorrik ez, ta bestela urtero bezala,

PD: aritz aranzego nekin batea alltu ta ikusi dezue ze pasa zaion? deskalifiktuta alajaina!

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!

Egia esan animo guztiak eskertu egiten dira.
Iaz baino zertxobait denbora gehiago eginda baina gustura. Azkeneko kilometroan artutako estutua beintzat taldeko sailkapenean islada izan zuen.
Antolakuntzari buruz beste urteetan bezalakoa izan dela esango nuke, ez det obekuntzarik nabaritu.

Gero arte!!!

yon dijo...

Zorionak Zarautzeko finisher guztioi!!

Larunbatean animo onak egon ziren, baino igandean Donostin izandakoak ere ez ziren atzean gelditu!!

Ezpala dijo...

joÉ!!! datorren urtean honadarribin nesken taldea!!!

zorionak donostikoei ere

hemen zarautzkeo bideo ta argazkien loturak: (bateri gabe geratu nitzan)

Argazkiak online
Bideoak uretatik ateratzen(136MB)
Bideok bizikletan (82MB)
Bideok korrika (10MB)
Argazkiak kalitate osoan (43MB)

Aitor dijo...

Karkarkar, onena lo del Londonboy! Menuda bulla musika plazan!! Dediooo, ta inork hitzerdirik ere ez sobre el superspeakerinprobisau! GrandPrixek nominan sartuko nau, zuen euruak beaz pentsa norentzat izangoian... karkarkar! Ná, orokorrian 6.ak, ta taldekide guztin sailkapena aintzat hartzen eztalako bestela... IM-prezionante!

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!

Ezpala, eskerrikasko bideo eta argazkiengatik.
Gauza bat, zarautzko webgunean videos/bideoak funtzionatzen du? Nik oraindik ez det lortu bideorik ikustea.

Gero arte!!!

Ezpala dijo...

ez horregatik!

antolatzaileen bideoak eztakit, baina lotsik eztue esanaz premioak bikoiztu baino gehio egin dituztela aurten, no te jode!!, nahi baek datorren urten triple 300€ patuta,
lotsagarria!!!


http://www.zarauzkotriatloia.com/triatloia/?p=343

ikusi nahi eztunak, ez dezala beidatu,

reitziger dijo...

eta gainera edadeka banatu behar zituzten saritan hanka sartu!!!!!! PRO batzuk premioa eraman dute beraz jaso behar ez zutenean, adibidez itsaso bere adinean bigarren sailkatu dute aurretik zelanda berriko pro bat sartu dutelako....barkamena eskatu eta listo!!! baina itsasok 180 euro gutxigo!!!!
desde luego....aurten...luzitu in dia!!!! eta mingainak astintzen hasi dira eta diotenez datorren urtean 150 €urora igotzeko intentzioa dute...... lotsagarri!!

reitziger dijo...

piepoli, neri ere enlaze horrek ez dit bideotara eramaten, zeozer gaizki dago, baina corriendovoy paginara juten bazea bertan dauzkazu, uretako irtera eta helmugako bideoak.

Eurre dijo...

Beno, hemen, famili giroan, inork eztula entzuten, , esango nuke, zarautz neretzat karrera onena , bereziena, asko eman eta kendu didana, hunkigarriena.... izan da, baina batetik 5 segidan egin eta gero eta bestetik diruaren afera horrek... esango nuke, nere aldetik amaitu dela karrera hau, pena emango dit baina ez nago prest. Espero ahoberoa ez izatea, ta ala badam aurpegiratu datorren ekainean,

PD: nik ematen det deskargar, ta abrir ematen diot ta etzaik pitooik ateatzen... berrize saiatuko naiz, baina ezpala ezin dik hain konplikatua izan ezta!

Piepoli dijo...

K pasa ekipo!!!

Eurre, nik uste urrengo urtean dirurarekin pasatzen ez badira, bertan egongo gerala gehienok naiz eta diru asunto honekin gentea pixkat erretzen hasi den.
Adibidez aurten Zarautzen azkenengo momenturarte plazak egon dira.
Gainera, Buelnara edo joaten bagara, bidaia eta hotela ordainduta..azkenean Zarautz baino garestigo atera daiteke.

Gero arte!!!

Myriam dijo...

Epa ekipo!

A ze kakanaste orduan Zarautzen ezta?batzuk ondo, bestek ez hain ondo, premioak alde batera, diru kontuak bestera...azkenean datorren urtean denak berrize parte hartzen, fijo!
Niri ere ez dit uzten bideoak ikusten.
Ah!larunbaten baten batek joan behar al du Lekeitiora?
Adios!!!!

Ezpala dijo...

ea,

denak MEGAUPLOAD zerbitzarian jarri ditut, oso erraza da, pazientzia pixkat eta irakurri egin behar da pantailan jartzen duena

1.-linka kopiatu ta peatu nabigatzailean

2.- goran, eskubian

"Entrar esto" jartzen du, eta letra batzuk kamuflatuta agertzen dira, ba letra hoiek sarri behar dira (4hizki)

3.-ondoren "DESCARGAR ARCHIVO"

4.-ondoren, beran eskubita, "por favor esperar" eta kontadore bat 50,49,48,47... segunduak kontatzen
....3,2,1,

5.-DESCARGA NORMAL, publizidadeko lehioa saltatzen du, eta gure ordenadoren non gorde azaltzen dan kuadroa atzean, o ondoan


ala saiatu, gaur egun interneteko artxiboak hola gordetzen dia




igeri:

http://www.megaupload.com/?d=2MBC4GUD

bizikletan:
http://www.megaupload.com/?d=E3HQUPUO

korrika:
http://www.megaupload.com/?d=LNRCTBOM

argazkiak:
http://www.megaupload.com/?d=JWKC1AY1

Eurre dijo...

bideoana abrir ematen nion ta oin gorde iten det ta ikusi det zenekin irekin behar zan, hasierarik zan oso erraxa ezpala, hik bakik nola in gauzak bai hoixe!

yon dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.