2010/06/09

Tolosaldea euskal triatloiaren puntan

23 triatloilari datorren larunbateko Zarauzko Triatloiean

Itsaso Leunda hernialdetarra (Garraitz) Iron Cat gogorrean irabazle eta euskal probetan jada Senperen eta Zierbenan garaile, Egoitz Zalakain tolosarra (AtSS) Debako sprint proban irabazle eta euskal zirkuituko lider, Aitor Regillaga tolosarra (Mahala-TTT) Senperen sprint distantzian txapeldun eta Iron Cat osatuta, Aimar Agirresarobe tolosarra (AtSS) euskal zirkuituko lehen postuetan, Aitor Tejeria zizurkildarra (Lagunak) Deban laugarren, Alberto Vaquero tolosarra (Mahala-TTT) euskal zirkuituko onenen artean eta Maresme Challenge distantzi erdiko proban puntan, bost Finisher (Leunda, Regillaga eta Asier Saez Iron Cat-en, eta Igor Aranburu eta Ion Marin Lanzarote IM-n), eta Mahala-TTT taldekako Euskadiko Txapelketan hirugarren.
Sekulako denboraldia osatzen ari dira Tolosaldeko triatloilariak, garai onenetako emaitzen pare jarriz (Dina Bilbao, Txiki Plazas...) , eta kasik haiek ere gaindituz. Lehen postuetan eta triatloirik gogorrenetan hainbeste ordezkari duen eskualderik apenas izango den Euskal Herrian.
Eta hori guztia urteko hitzordurik politenetako baten atarian: Zarauzko Triatloia. Datorren larunbatean eskualdeko 23 triatloilarik (Mahala-TTTkoak 17) hartuko dute parte distantzia ertaineko proba ikusgarri horretan. Leunda, Zalakain, Agirresarobe, Tejeria, Regillaga, Vaquero... buruan ibiltzeko helburuarekin, eta gehiengoa norbere erronka eta ilusioa betetzeko asmoz. Getarian 15:00etan abiatuko dira igerian 2.500 metro osatzeko Zarautz arte, 82 kilometro egingo dituzte gero bizikletan Meagas bitan, Orio gaina eta Aiako igoerak gaindituta, eta amaitzeko 20 kilometro korrika Zarautzen zirkuitu bati hiru itzuli emanaz.
Denboraldia ez da proba horrekin amaituko noski, baina egia askorentzat ardatz nagusia proba hori izango dela. Goza dezatela!


Zarauzko Triatloiean eskualdeko ordezkariak:
Unai Aizpuru (Mahala-TTT)
Igor Aranburu (Mahala-TTT)
Aritz Aranzegi (Mahala-TTT)
Ion Artutxa (Mahala-TTT)
Juan Carlos Diez ((Mahala-TTT)
Iñigo Esnaola (Mahala-TTT)
Jon Etxetxipia (Mahala-TTT)
Edu Gonzalez (Mahala-TTT)
Iñaki Insausti (Mahala-TTT)
Ion Irazustabarrena (Mahala-TTT)
Ion Marin (Mahala-TTT)
Aitor Regillaga (Mahala-TTT)
Javi Rodriguez (Mahala-TTT)
Asier Saez (Mahala-TTT)
Alar Sevillano (Mahala-TTT)
Pablo Uranga (Mahala-TTT)
Alberto Vaquero (Mahala-TTT)
Aimar Agirresarobe ((AtSS)
Egoitz Zalakain (AtSS)
Ilazki Zalakain (AtSS)
Aitor Tejeria (Lagunak)
Itsaso Leunda (Garraitz)
Sonia Muñoz (Zumeatarra)

8 comentarios:

Eurre dijo...

Beno ekipo, lanbata hortxe dago,
irteera 14tan,

ta usabalen hitzordua zer ordutan?
boxak ze orduk arte daude irekita?

deskantsau danan beharra izango deu eta.

reitziger dijo...

boxak 11tatik 13tara daude irekita, nere botua lehen bait lehen jutea da, nahio det fuerte gosaldu edo bertan zeozer jateko eraman eta denborakin ibili lehengo urten ibili ginen bezela ibili aurretik.
Gainera informau diate zarautz guztian OTA jarri dutela beraz gero eta lehenago jun gero eta arazo gutxio aparkatzeko OTA gabe, adibidez maxi eroskiko parkinean

Eurre dijo...

10tan? adibidez? gero ta leku gutxio dago bai OTA gabe, aurten 3BAT-ea indako biajetan ikasi det bai.

reitziger dijo...

atzo atsalden taldekide batzukin komentau nun eta gehiengoak behintzat 10tan ordu ona dala komentatzen zun beraz nere ustez, lehenengo kedada 10tan polin, berandugo jun nahi duenak beraien artean hitzegiteko.

reitziger dijo...

portzierto afarirako, oraingoz hauek baieztatu didate :
1.- eurre
2.- Aranburu
3.- Marin
4.- Edu
5.- Alar
6.- Aitor Elduaien
7.- jon mugika ????
8.- Asegi ???
9.- Iñigo Esnaola
10.- Ni neu
mesedez kontutan euki erosketak bihar egin beharko ditudala eta kale ez det uste inork egingo duenik baina gero jende gehio etortzen bada eta eukiko deun gosiakin jana gutxi izaten badeu.....lehenago mozkortuko gea eh!!!!!!! jejeje
altzaporru!!!!!
2 egun ta jeixten....ta olatuak igotzen jijiji

Ezpala dijo...

Zarautzeako brigadai dedikatua http://www.youtube.com/watch?v=YdxgWmofpOk
clinex-ak nei eskatu ;)

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!

Nekin kontatu afarirako.

Gero arte!!!

Eurre dijo...

Jode ze motibada lanbateako!!!!!!!!!


pd: ointxe apuntatu gea gonzi ta ni uztailak 24n palmaces en parte hartzeko, ( hemen ere triatloi autentikoa )20' tan 200 plazak agortuta!!!!!

EGUUUURRREEEEE BASURDEOK!!!!!!!!!!!!!!