2010/07/21

BARAKALDOKO TRIATLOIA

T.T.T-ko bi taldekide (Maider eta Gorka) eta Egoitz Zalakain tolosarra Barakaldoko triatloian joan den igandean aritu ginen lehiatzen eta bertan lortu ziren emaitzak benetan txalogarriak izan ziren. Egoitzek 4. postua egin zuen eta Maiderrek nesketan aurreneko postua erdietsi zuen. Igeriketa saioa Barakaldoko portuan egin zen eta sprint distantzia izanik aipagarria da saio nahiko garbia izan zela. Txirrinduko zirkuitua berriz erabat laua Barakaldoko merkatal zentruen inguruan izan zen eta amaitzeko korrikako saioan berriz aldaparen bat igo izan behar genuen.

3 comentarios:

Ezpala dijo...

ZORIONAK!!!

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!
Zorionak Maiderrei eta Kronistari ere.. Urrengo kronikan detalle gehio jarri.


Gero arte!!!

Eurre dijo...

Gorkak esan zidanez, detalle askotxo daude kontatzeko Barakaldoko probako antolakuntza eta kirol giroari buruz, baino hobe txarrak ahaztu eta onak gogoratzea!!!