2010/07/26

On Kixoteren lurraldean, PALMACES 2010




Palmaces-ko lehen aldia 1990 izan zen, eta 2 orduko ekaitz amaiezin bat eta gero ez zuten proba aurrera atera , hori bai ondorengo afari merienda ospatu zen. Beste urte batean , sute bat izan zen bizikletako sektorea lehiatzen ari zirela, baina hala ere, denak neutralizatu eta gero, igeriko eta korrikako saioak ondo neurtuz ospatu zuten urte hartako proba. beste 3-4 urtetan herrira arteko 5km ak zuloz zeudenez ez zen ospatu, beste batzutan termometroak 40º markatu izan omen ditu eta , aurten ba zortea izan omen genuen, itzaletan 28 gradu bakarrik omen zeuden eta gauetan freskatu egiten omen zuen, eta proba aurreko egunetan itzaletan 32-35 gradutara iritsi omen ziren.
HOri batetik, baina bestetik, Palmacesen bada grabiteari aurre egiten dionik ere, herriko plazara iritsi eta lehen gauza neska gazte bat izan zen ikusi genuena, (beste hainbat gauzen artean) baina neska haren titiak edozein fisika teoriatik kanpo zeuden, bertaratu ziren guztiek flipatu zuten , gure artean behintzat komentatu baigenun zenbait euskaldunok.

Inoiz pentsatu duzu pantano batean olatuak egongo direla? ba palmacesen bai
Inoiz pentsatu duzu 60km ordekan direla ean eta desnibel positiboa tonto tonto ia 700 metro izatea?
Inoiz pentsatu duzu, karrera batean dena sartuta joan eta gehiago gustura edukiko zenukeela?
Eta inoiz pentsatuko zenuke, 12km tan irabazleak km-a 4'00" egingo zukeela zegoen aldapa piloagatik?
Eta segurtasunagatik, hemengo proba batzutan baino dezente seguruago sentitu ginela?
Guadalajarako herri txiki hontara, galiziako, kataluñako, andaluaziako, eta ia probintzia guztietako jendea etortzen dela eta izen emateak 20' irauten dutela?

Eta inoiz pentsatuko zenukete hau guztia 70 pertsona baino gutxiagoko herri batean gertatuko litzakeela?

Eta proba amaieran gau partean sariak eta gero, paellera erraldoi batean bertaratutako guztie afaltzen ematen dietela, eta parranda izaten dela ordu txikiak arte?

Eta irabazleak Patxi Vila eta Ana Burgos direla prestigioa emanez probari?

ba bai, Pálmaces-em hau guztia posible da.


Hiru basurde bertan, Egurre, Gonzi eta Ibon nor baino gehiago,Itziar Zugasti ere bai bertan, denak gustura egindako lanaz, eta nork daki akaso egunen batean errepikatzekotan. Eta aipatu Tecnun-eko taldekideak ezagutzeko parada izan genuela, dudarik gabe etxean bezala sentitu ginen nahiz eta etxetik 360km tara geunden.

hurrengo zita, CN Pamplona, abuztuak 7 goizeko 10tan distantzia olinpikoan dranfting gabe.





PD: argazki bakarra atera genuen, eta huraxe jarri da.
Sailkapenak

Orokorra:
http://www.conxip.com/Joomla1/images/triatlon/2010/palmaces/general.pdf

Taldeka:
http://www.conxip.com/Joomla1/images/triatlon/2010/palmaces/clubs%20masculino.pdf

6 comentarios:

Haritz dijo...

Aupa zuek!!
Zorionak, ba, donosti aldetik.
Helioz puztutako titi hoik ez dia argazkitan azaltzen (igual kabitze etzialako), baño zutako bateonbat bai azaltzen da... beroari aurre egiten nolabait.

Argazki dexente daude hemen:

http://www.davidfh34.com/triatlon/#2010-07-24_triatlon_palmaces

http://www.davidfh34.com/triatlon/galleries/2010-07-24_triatlon_palmaces/tri_palmaces00310.jpg

Ondo izan ta hurren arte!!

Hurrengo urten.. berriro, ala?

yon dijo...

Proba benetan gomendagarria!

Hasiera batean susto handi xamarra hartu genuen, herrira iritsi ziren lehen partaideak ginelako. Eta egia esan ez zegoen giro handirik (neska hori kenduta). Gero denbora pasatzen zijoala giro ezin hobea sortu zen.

Antolakuntza oso ondo, agian cocacolaren bat edo abituallentotan falta zan baino trafikoa eta ibilbideak oso ondo zainduta.

Eta proba bea... igeri eta bizikletan gustoa baino korrikakoan pfff... aldapak, beroa... gogorra!

yon dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Eurre dijo...

Eta komentatzeagatik, neoprenoa debekatuta dago proba hontan, berdin du ura nola egon, inoiz ez omen da ibili nahiz ta freskoa egon. eta DUTXAK, dutxanak bai merezi duela, Etxe batzuen arteko terrono zati batean , ballatu bat jarri orbea-ko plastiko propaganda luze bat eta hantxe mangera bat eta tubo fin bat eztakit zer zan, itxi ta irekitzeko hiru giltza eta hantxe dutxa mistoak... eta nola ez betiko txistea egiten genun, lehenengoak beroakin ta gero besteguztik hotzakin....

eta gaztelua.... Karlos, oin ulertzen diat gaztelua hitza aipatu huaneko tonua...jejeje

gorka dijo...

Zorionak guztioi!. Beste bataila bat zuen hanketan. Benetan itxura polita daukala triatloi horrek. Animo eta hurrengoa arte!!

Ezpala dijo...

asko ezta behar giro ona izateko, ikusten danez, hor errekurtso gutxikin arrakasta itzela dute