2010/10/03

ARRIARANEN , Euskadiko txapelketan, TALDEKA 3.!!




Urria, hego haize xuabea, sargori puntua, 112 partaide, 14 erretiratu, zartakoak, kalanbreak... denetik izan zen 2garren ekitaldi hontan ere. Eta Trigoi eta Arriaraneko elkartekoek ikaragarrizko lasterekat egin zuten beste behin, bejondeila eta aurrera ere ekitaldi gehiago egin ditzatela!

Lehen orrikako iazkoa baino mantsoagoa izan zen orokorrean sailkapen biak ikusiz gero, baino hori denborek esaten dute ze sentsazioek ez... aurten akaso iazkoa eta gero burua erabili zuen jende gehiagok lehen zatian, edo beroak ...auskalo... ezen lasterketa hau, gogorra, oso gogorra da, ezin da atsalde pasa etorri, ez, hemen 6km-20km-3kmm irabazleak 1h34' egiten baditu, ba atera kontuak kinta sartuta zenbat denbora egin behar den.

Lehen zati honetan Asegik, ikaragarrizko saioa bota zuen goraka, 7garren zen oilar guztiekin, baina beheraka astean... beste kontu bat izan zen, postuak galduko zituen, (batzuk) baina ez ahaztu bere lehen duatloia zela!!! Atzerago Liher, minutu erdira eta atzeraxeago Egurre.
Bizikleta; ba gora-zelai-gora-behera-gora-behera-zelai-.... 20km tan, denboraz 40km errepidean bezalatsu, osea gogorra, atsedenik gabe, beti zentzu guztiekin, edateko edo jateko manillarekin eskuak noiz kendu pentsatu behar... eta egiten zuen beroarekin nahiz eta botelin eta piko gehiago ere sartu izan bazen ez zegoen gaizki. Gure zalegoa, zementuzko aldapa gogorrean, miseria guztia in situ ikusi nahian partaide guztiei, eta han ba basurdeak jendea aurreratzen hasi ziren, imaginatu LIher ze sobratuta zihoan bere zalegoari "kaballito" bat eta dena eskaini ziela! tipi tapa, aurrera, aurten behintzat gure taldeko inork ez zuen lurrik besarkatu ta eskerrak! Baina , zer nahi dezue esatean, jada bizikletan hanketako giharrak oso ukituak sentitzen ziren...likido gehiago edan... eta aurrera

korrika, azkenekoa, 2,4km garminaren iritzi, tartean aldapa luze xamar bat, jada gorputza ustuta, baina azken esfortzua egin behar, plazatik korrika irtetean , zenbaiti entzuten zaie, "benga eh a tope amaiera arte!", eta sinestuta aurrera goaz, baina han ere denetik, Asegik oinez ere ibli behar izan zuen eta luzaketak egin bolak igotzen hasteagatik, lehen biktima, Egurre eta Liher ere batera hasi ziren korrika, Egurre aurretau egin zen zenbait metro... baino ... hankak luzatzen hasi behar izan zuen, honi ere bolak igotzen... eta Liher, ba holakorik gabe, baina berak zioenn bezala hustuta zioan eta jada bere kintak ezzzuen gehiagoori nahiz ta rebolozionatu. Arriaranen magia,beste behin in situ hasi ziren bizitzen.
Ezin aipatu gabe utzi Luis Lasaren lasterketa ere, korrika bagenekin nola zebilen,
(10garren partziala!!) bizikletan gehixeago ibili zen eta hegan egin zuen.
Eta amaieran aurten noilako eta txuleta gabe, baino tortilla ta txoixo pintxio edder batzuk janda etxera beste edizio bat arte!


12º, Asegi, 1h47'53"
15º, Luis Lasa, 1h50'54"
19º, Liher, 1h52'30"
21º, Iñaki 1h53'01"

PD: argazkiak lortu bezain pronto jarriko ditut.
PD: sailkapenak:
http://www.triatloi.org/clasificaciones2010/beasain_archivos/MASCULINA.pdf

http://www.triatloi.org/clasificaciones2010/beasain_archivos/clubes.pdf

PD: pentsatzen aritu naiz, jendea gogoarekin dago, ze iruditzen urriak 16 larunbata, XIV ordutako martxa mendi bizikletaz behingoz egiten badugu? Ikusiko dugu nola joaten diren egunak ta baloratu degu, baina eguraldi txarrak egiten hasi baino lehen aprobetxatzen badeu hobe!

16 comentarios:

dantzari dijo...

zalegoak miseria ikustea baño launtzea ebai e!! jajaja. aldapako azken txanpan basuerdeak aurreatzen... jeje. atsalde pasa politta ingenun!! eskerrak asegi txirrindularia dan ta ez dan mendin korrika ibiltzen...

Piepoli dijo...

K pasa ekipo!!

Oso proba gogorra eurrek dioen bezala, jende geienak bolakin arazoak izan zituela komentatzen zuen.
Taldea bikain.
Nik 14 ordutarako prest.

Gero arte!!

Eurre dijo...

Gustua, oso gustua emaitzarekin, baino pena eta arantza azken korrikako 2.5km haietan fuerte hasi nintzen ta gorputzak laguntzen zidala somatzen nuen ze aurrekoak harrapatzen ari nintzen, baian bolak igotzen hastean ba pena, baina esanda bezala oso oso gustura izandako gora behera guztiak izanda ere! 2011n ere han!

Eurre dijo...

XIV orduak , ni prest!
Lekunberrin edo nunbaiten hamaiketakoak inez gero!

Ezpala dijo...

zorionak! 3 joan ta 3 garrenak!

reitziger dijo...

Zorionak guztiori, baita luixi ere!!!
nekin ez kontatu XIV orduak egiteko.

yon dijo...

Zorionak hiruoi! Hori da bai lasterketa ona egitea!!

Ni XIV ordutarako ez dakit nola ibiliko naizen. Atsaldkeo 15:00tarako Tolosan eongo ginan? Partidua daukat atsalden!

Eurre dijo...

Etzait iruitzen edo allatzu gero nahiko juxtu. Utzi saskibaloia!!

Piepoli dijo...

Gonzi Dimision!!!

alar dijo...

Aupa equipo!!!ZORIONAK hoi dek sasoia
Bueno nire prest egongo nintzateke 14 ordutako buelta egiteko. Lasai-lasai egiten bada noski! Oporretan nao ta sasoia erabat galduta dauket.
Aio.

yon dijo...

Gonzi dimision? Liga irabazten hasi deu ta...

Ni Lekunberriano jungo naiz ta gero ingoet buelta karreteratik. Abixatu nola gelditzen zeaten!

dantzari dijo...

Nei uztebayazue printzipioz animatzenaiz... ta oso azkar bazoazte gonzikin bueltako naiz... jeje

yon dijo...

http://www.youtube.com/watch?v=D5dfI0zBg74&feature=player_embedded

yon dijo...

Presi, ya ez daukazu aitzakirik Austria ez juteko.

Ironman marka, triatloi olinpikok antolatzen hasi da eta asmatu nun egingo duten bat...

Eurre dijo...

Ya baino ekainak 12n juten banaiz ze iten det uztailak 3 arte?

Nahio det zuek animatzen eon zarautzen!

Anónimo dijo...

Sorry for my bad english. Thank you so much for your good post. Your post helped me in my college assignment, If you can provide me more details please email me.