2010/09/29

URTEKO AZKEN LASTERKETA ARRIARANGO DUATLOI KROSA : _______ 6km korri+20BTT+3korri



Gogoan dituzue Anso-ko triatloi hura urtarrilak 24 hartan? Eta Reinosakoa urtarrilak 30an? Haiek urteko lehen probak zan ziren, gaur ordea, azkena izango dena aipatuko dut. Arriarango duatloi krosa. Euskadiko eta gipuzkoak txapelketa, eta data, urriak . Dudarik gabe egun , aste eta hilabete batzuk pasa dira lasterketa haietatik. Askok, ia denek, jada denboraldia amaitutzat eman duzue aurtengoz uda hasieran, beste batzuk Tossan duela aste pare bat, baina oraindik batzuk urte hasierako ilusioak mantenduz azkenekoaren bila doaz. Horrek ez du esan nahi hala ere jendea geldi egon denik edo dagoenik, ez ,soilik duatloi eta triatloietatik apartatu dira baina igerian jarriatu dute eta udazkeneko btt martxa eta korrika probetan hartzek asmo eta ilusioz daude.

Arriaranekoa, larunbat hontan izango da. atsaldeko 16tan, 6korrika+20btt+3korrika, egia esan bigarren ekitaldia hontan jende desberdina apuntatu da, argi dago jada urria dela batetik, eta bestetik, oso lasterketa gogorra dela. Iaz hori ikusi zen dudarik gabe, oso aldapatsua, bai korrika eta bizikletan, aparteko teknikoa ez bizikletan, eta intentsoa, oso intentsoa, hasieratik amaiera arte kinta sartuta joateko horietakoa bale esan arte.

hiru basurde bertaratuko dira karrera honetara, Asegik debuta izango du, gozatu beraz!! al loro honek kinta srtzen duenen bizikletan..., Liher, bestetik, isabako duatloi krosean 8 garren postuan sailkatu zena oker ez banago.(top 10aren barrun izan zan fijo!) Eta Iñaki, oraingo hontan igeriko aitzakirik eduki gabe.

Ba holaxe, onena amaierako merienda eta zozketa, hala ere, bejondeiela Trigoikoei ze iaz benetan kurratu zuten asuntoa.

7 comentarios:

yon dijo...

Zorte on larunbatean!!

Ansoko proba aspaldi izan zen baino motibazioak hor jarraitzen du beste urte luuuuze baten aurrean! Ea urtea behar den bezela bukatzen dezuten! Beste batzuk igandean Bergarara jungo gea BTT martxa egitera!

Eguuuurre!

reitziger dijo...

argi asegikin!!! korrika ere oso fuerte dao, bida tossan egin zuen denbora..... eta liher...ba bizikletan ez dakit nola eongo den baina iganden argi geratu zen korrika oso oso fuerte daola!!!
badauzkek referentzik lanbateako iñaki!!!!!
zorte on guztioi eta damakizuen ekipoakin....taldeka goran ibili beharra do eh!!!!!

dantzari dijo...

ni atzo asegikin jun nitzan arriaranea rekorridoa probatzea... terreno asko daka bere alde.. . hasierako aldapa teknikon azkar zijoan (beantzat ez dan tram obakarra)ta geo zementuzkon.... pufff!! bajadatan beldurra dakala esateu baño dauden bi bajada luzek ondo ezautzeitu... ze zulok dauden!!! korrika iruitzezait lenengo 6km-k. izangoyelabere kontra baño asierrek esateun bezela... tossan 4 minututik bera ibilizan... politta izangoa lanbatekoa!! ikusteko... jeje

Eurre dijo...

ze ordutan izan zineten ba? ni
17tan hasi nintzen martxan , ta esan beharra dago, 8-10 bat pertsona kontatu nitula han ingurun korrika edo bizikletan... beraz zirkuitua ondo ezaututa daka jendek. gainea azken egun hontan eguzkai ari du ta euririk ez beraz zirkuitua egoera onean dago.

zementuzkoa earrA dek eh aritz! ta bajadak egunetik egunea eleantegok diala esango nuke!!

EZTAKIZUE ZE MOTIBADA DAKATEN LARUNBATEAKO!!!!

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!

Animo lanbateako. Nik bizikletan teknikoa ez dela ez nuke esango, zeozer kontrolatu behar da BTT-n.
Talde oso talde potentea dago,podiuma borrokatzeko moduan.

Gero arte!!

dantzari dijo...

ba 4tan tolosatik abitu giñen... ta bueltan 7tan ola iritxi giñen. guk korrika 3-4 ikusi genitun ta harrituta zuri ikusi ez izanaz... jeje. zementuzko subida gorra, baño netzat aurrekoa okerragoa... zemetuzkon al dan bezela eustea dao baño besten... exeita jun behar hoi... nei rueda jun zitzaiten baten ta geo ezin montau aldapa gora asike oñez azkeneko tramoa.... jeje.

lanbaten ikustea juteko asmoa batenbatek daka? nik sufrimendu aurpegik ikusi nahi ditut!! jeje

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!
Nik ere ikustera joateko intentzioa daukat. Gero gainera, iaz beintzat, merienda ederra zeon.

Gero arte!!