2011/04/06

ERMUAKO DUATLOIA

Joan den larunbatean Ermuan Duatloi Sprint bat ospatu zen. Korrikako lehen sektorea azkarra izan zen, zirkuito bati bi itzuli emanez. Ondoren bizikletako saioa exigentea, eta korrikako azken trantsizioa ere aldapa ugarirekin. Saikapenei dagokionez, gizonzekoetan Iñigo Aseginolazak 20. postua lortu zuen eta emakumezkoetan berriz Tolosaldekoek lehen eta bigarren postua erdietsi genuen. Ermua ezagutzen ez duenarentzat, herri hau aldapaz josita dago eta beraz ulertzekoa da kale askotako eskailera mekanikoen arrazoia. Orohar giro polita izan zen eta datorren urteko egutegian kontuan hartzeko beste proba bat dugu bere gogortasunagatik.

4 comentarios:

Piepoli dijo...

K pasa Ekipo!!!

Zorionak bi neskeei, a ze maila duten hauek!!!


Gero arte!!

reitziger dijo...

zorionak guztiori!!!!!!!!
Florentino fitxa a itsaso!!!!!

Eurre dijo...

ta inor ez zalako jun.... Aitor baukak periodikoa zeoze bialtzea derepenten!

Egurre azkoitia dijoaztenei!

Aitor dijo...

Frio y calculador, hala jokatuko det kronikarekin. Azkoitikuan ere doble-podium usaitzet... Ta hor bai, dannnnba!!! Kronikazo!